Banalerroaren Azken Puntua:
 Plano de La Casa (Linzako Aterbea)

Banalerroaren apirileko bi etapa piriniar horiek egiterik izango genuenentz dudan geundelarik bageneramatzan zenbait hilabete. Zalantza hauek funtsik gabekoak ez zirela gauza nabarmena zen; eguraldi txarra aurki edo agian elur askorekin topa genezakeen. Bi kasu horietan, etapa hauek asko zailduko ziren. Eguraldiak laguntzen ez bazuen, orientatzea zaila izango baitzen.

Ollokia eta Belagua bitarteko etapan, zailtasuna egokiak ziren lepoak aurkitzean zetzan. Gakoa, batez ere, Utururdineta eta Belaiko atakak kokatzea zen. Bietako lehendabizikoak ez zigun inolako arazorik eman, aurretik Otxogorrigañe eta Xardekagaña kaskoak zein ziren zehaztu baikenuen.

La Hoyarako bidean
La Hoyarako bidean
—© Asier Azarola—

Jaitsiera maldatsu batek 247. mugara eraman gintuen. Lepoan geunden. Zenbait elurtzulo iragan eta aldapa gogor batek Kartxelaren hegaletarantz abiarazi gintuen. Mendi honetan behe-lainoa sartu bazen ere, Belaiko ataka kokatzeko zailtasunik ez genuen izan.

Etaparen amaieran, gure aurrean ikusi genuen Lakora tontorra, beraz behean ikus zitekeen lepoak Arrakogoitikoa izan behar zuen.

Azkeneko une hauetan hotza egiteaz gain, haizeak zakarki jotzen zuen. Baina behean ikus genezakeen Yeguaceros koartela eta beraz, Belaguako aterbea gertu genuen.

Hurrengo etapan, Belaguatik Linzara bitartekoan elur gehiago aurkitu behar genuela bagenekien. Gure kezkarik nabarmenena "Larrako Labirintua"-ren egoera zen. Karst horretan oso zaila baita norberaren burua orientatzea.

Torkek, elurrak, lainoak segada krudela bihur zezaketen.

Egin beharreko lehendabiziko gauza Lapazarra mendiaren paraleloan kokatzen den kanal handia zeharkatzea zen. Hori egiteko oso lagungarriak izan ziren zenbait marka zuri-gorri aurkitu genuen.

Kanal horretatik irten ondoren, Lapakiza-Linzola mendia ikus genezakeen lepo batera iritsi ginen. Haitzaren ertzetik jaitsi behar genuen beste kanal batean sartu ahal izateko. Hemen elur gehiago zegoen. Ukerdiko Erreserba Naturalerantz abiatuz, Lapakiza inguratu behar genuen.

Ezkerrerantz egiten ari ginen desbideraketa nolabait kezkagarria zen.

Hala ere, gure aurrean Ukerdi tontorra genuen. Beraz, Lapakiza alderako irtenbiderik ez genuen ikusten; hau dela eta, derrigorrez E-rantz jarraitu behar genuen, Larra utziko genuen argiune baten bila. Ukerdi mendiaren inguruan aurkitu genuen. Jaitsiera samur baten ondoren, elurrez estalitako ordoki batek La Hoya de La Solanara HM norabidean eraman gintuen.

Petretxema gaina La Hoya de la Solana sakonetik ikusia... Klik egin handiago ikusteko
Petretxema gaina La Hoya de la Solana
sakonetik ikusia. Ikus bizkar erdian
mendizale taldea
—© Asier Azarola—
Klik egin handiago ikusteko...
(29 Kbyte)

Linzako aterbea bertatik bi ordutan baino gutxiagoko denboran zegoen. Eguraldia bikaina zen. Petretxema ere oso ondo ikus zitekeen. Mahai aldera zihoazen urrats arrastoak ere eginak zeuden.

Talde bat mendia igotzen saiatu zen. Itzultzerakoan, azkeneko aldapa arriskutsua zela eta itzultzea erabaki zutela esan ziguten. Talde honentzako etapa benetan gogorra izan zen.

Bi etapa hauetan egindako esfortzua handia izan da, aurreko egunean Orhi mendira igo zen-eta.

Bestalde, bi zeharkaldi hauek guztiz ederrak izan direla deritzogu, Belaguako eta Linzako bailarak ezagutzeko eta lotzeko aukera eman digutenak.

Bukatzeko, Uren Banalerroa gustuko zeharkaldia izan zaizuela espero dugu eta etapaz etapa egindako hurrengo zeharkaldian elkarrekin izango garelakoan gaude.

Luismi GLEZ.
Abril 96.



Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1