"Ixiltasunezko bideetako oren horietatik, eta haizea buruan eramanez urratsez urrats ibilitako mendi-lepoetatik, banan-banan askatuta, hainbat eta hainbat oroitzapen geratu izan zaigu, zeintzuek geroan, elkarturik, bai eta nahasturik ere, sakontasunean geure abentura berriro biziarazten diguten.

Luis Pedro PEÑA SANTIAGO.


 V Hiriburuen Ibilbide Handia. Sarrera

Laurehun kilometro korritzeko aukera ematen duen zirkuitu itxurako ibilbide handi bat baino ez da, Gipuzkoako, Nafarroako, Nafarroa Behereko, Arabako eta Bizkaiko lurraldeetako bost hiriburuak elkartuz.

Ibilbide honek, Euskal Herriko mendigune garrantzitsuenetako batzuk zeharkatzen ditu, eta errepideak ahal den neurrian saihestuz bururatu dut.

Mugarra gainean
Mugarra gainean
—© Patxi Arriaga—

Hala ere, oraindik ez da posible izango — nik gura legez— Lapurdi eta Zuberoako hiriburuak ibilbide honetan sartu.

Biderik laburrenak edo inguru ordokiak bilatzea ez da inoiz nire asmoa izan, eta honetaz aparte, hiriburu batzuetatik hurbil dauden ingurabide industrialak ibilbidetik at geratu dira.

Aldizkari honetan, Bergara, Antzuola eta Urretxu-Zumarragako nire adiskide mendizaleekin egindako etapa eta ibilbide guztiak biltzen dira.

Guztientzat, ibilbide handi hau osatzeagatik nire zorionik beroena, eta baita "eskerrak" ematea ere, euren konfidantza eta adiskidetasuna emateagatik.

Azkenik, ekintza hauetan jarrai dezaten animatuko nituzke, askatasunez ibiltzeko grinaz eta zaletasunaz kutsatuz, bidean beti begiak irekiz, ikusten denetatik ikasteko eta ulertzeko.


F. J. Arriaga "PATXI"
Zumarraga, 1993ko azaroak 6

Oharra: Web orriko datu guztiak,ibilbide eder honi buruzko Patxik idatzitako aldizkaritik jasoak izan dira.



Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1