18.- Iurreta - Iturzurigaña (862 m) - Ermuko gaina - Urko (794 m) - Eibar

—Larunbata,
1993ko azaroak 6—


 Ibilaldia amaituz: Eibarrera bueltan


IURRETAko SAN MIGUEL eleiza aurreko plazan ekingo diogu ibilaldiari. Elizaren eskumaldetik ekingo diogu errepideari, erreka gurutzatu eta 50 m-tara Goiuriako errepidea gurutzatu eta zuzen aurrera. Berehalaxe bidegurutze eta eskumatik jarraituko dugu emeki igoaz. Asfaltoz jarraituz, zenbait pabilioi eskumatara utziko dugu eta autopista gaineko zubira helduko gara. Zubia igaro eta eskumatik jarraitu behar dugu errepidez, zenbait erripa gogor igo ondoren, muinoaren gaina hartzeko. Metro batzuk behera egin eta baserrietara helduko gara eta hauen ezkerraldetik errepide hestuan gora azken baserriraino.

Honen ezkerraldetik jarraitu behar dugu pinadian gora pistaz eginez eta bost bat minututan edo zementuzko pistari irtengo gara. Beroni jarraituz, berehala gara MOMOITIOko plazan. San Juanen omenezko ermita, iturria eta mahaiak errepidearen eskumaldera.

Urko Barinagatik ikusia
Urko Barinagatik ikusia.
—© Inaxio Elizegi, Euskal Mendiak—
http://www.argia.com/ehmendiak/

Errepidez jarraitu behar da eta igoeratzo baten ondoren, SANTA KATALINA ermitaren aldamenean dagoen bidegurutzera jaitsi. Hemen, ezkerretara utziko dugu GOIURIA eta OIZerako errepidea eta eskumatara jaitsiko gara asfaltoz GARAIraino. Herrian sartu eta ezkerretara jaisten den errepidea hartuko dugu 150 m inguru ibili ondoren, bidegurutzea daukagu eta ezkerretara hartu behar da 100 bat m-tara asfaltoa utzi eta harrixehezko pistan gora egingo dugu ezkerretara. Aurreratxoago, lautadan bidegurutzea daukagu berriro eta eskumatara egingo dugu metro batzuk jaitsiaz. Pistek eskumatara egiten du erreka gurutzatuz eta metro batzuetara bidegurutzea. Ezkerretara igo behar dugu pistaz, Garaitik Oiz gailurrerainoko argi-indar linearen azpian kokatzen garelarik. Beste bidegurutze batetara iristean eskumatik jarraitu behar da, errekatxoa gurutzatu eta berriro gora egin eskumatara, ubidea gurutzatzen duen aldapa laburra gaindituz. Pista honetan gora eginez altako linearen azpitik pasatuko gara eta aldapatzarretan gora jarraituko dugu (eskumako pistaz beti) Oizerako linearen kontrara kokatu arte berriro. Zehar-meharka igoko gara eskumaldetik eta hemendik aurrera argi-indarrari jarraituko diogu. Erripak samurtuaz doaz eta bideak mendi malda gurutzatzen du erreka zuloaren gainean eskegirik bailegon. Aurrerago harri-xehezko pista gurutzatuko dugu, OIZerantz jarraitu eta goraxeago OIZ-ETXEBARRI baserrietarako pista ere gurutzatu behar dugu. Linearen azpialdetik beste bost minutu jarraitu eta OIZerako pistatik ITURZURIGAÑAko gailurreraino doan pista joko dugu. (txabola). Pista honetan eskumatara egin behar dugu pinadian zehar lau lau eta errekatxoa gurutzatu ondoren, LOSA KANTERETAko jolastokiraino helduko gara. Hariztia pare bat mahai eta iturriaz. Laster gora egingo duen pistari jarraitu eta eskumatara txabola-txaleta utzi ondoren, garbiunera irtengo gara — 700 m—. Hemen pistek ezkerretara egiten du eta zehar-meharka igotzen da pinadiak eta garbiuneak tartekatuz. Hogei bat minututan edo gaina hartuko dugu eta ezkerretara Iturzuriko aterpe eta iturrirako pista daukagu eta aurreraxeago pista nagusia ITURZURIGAÑAko —802 m— bizkarraren aldamenean amaitzen da. Bide zabalari jarraitu, lepoxka —850 m— gurutzatu eta PROBAZELAIBURUAko bizkarra eskumatik inguratuko dugu ZENGOITZAGAÑAko gandorreriarantz jaitsiaz.

Gandorrari jarraituz eskumatara berehalaxe joko dugu gailurra —812 m. Hemendik gandorrari jarraitu behar diogu 100 bat metrotan edo eta pinutxoetara baino lehen ezkerretara hartu erripatzarrean behera egiteko kiñarra eta otea artean Pinadia joko dugu eta zuzen hartu behar da pinu artean eta pinu arteko karrejuan behera. Aldapa leundu hala norabideari eutsi eta ehiztari txosnen aldamenetik jaitsiaz, pista joko dugu. Honetan behera eginez, erromara gurutzatu eta errepide hestura irtengo gara —Gerena eta Longa auzoetarakoa—. Eskumatara hartu eta 150 m-tara TRABAKUAko errepidea.

Urko tontorreko buzoia
Urko tontorreko buzoia.
—© Inaxio Elizegi,
Euskal Mendiak—
http://www.argia.com/ehmendiak/

Markinarantz hartu behar dugu (ezkerra) eta bost bat minututan edo bidegurutzea ERMUrantz hartuko dugularik. 250 m-tara edo, baserri handia baino lehen errepidea utzi eta ezkerretara igotzen hasi pistaz, eskumatara txaletak ditugularik.

Goraxeago bidegurutzea eta eskumatara egin behar dugu aldapa gogorrean gora. Langa igaro ondoren pista lautadatxora sartzen da eta apurren bat jaitsi aurki egiten du gora berriro pinadian zehar eta lepora iritsiko gara — 525 m. Eskumako pistari ekin behar diogu metro batzuk igoaz, 551 m-tako bizkarra ezkerretik inguratzeko eta beste lepora jaisteko inguratzeko eta beste lepora jaisteko. —518 m. Hemendik ezkerreko pistari behar diogu, lehenengo lauan eta gero behera antzean —598 m. bizkarra osorik inguratuz, ASUNTZA lepora irteteko —500 m. Garbiunea eta txabola eskumatara. 200 m-tara Asuntza baserria. Lepoa eskumatara utziz eta pinadian sartu eskumatara igotzen den pistari jarraitzeko. Bost bat minututan edo bidegurutzea eta ezkerreko pistari ekingo diogu erripatzarretan gora eginez pinu artean. Gandorra jotzean, eskumatara jarraitu behar dugu eta tontortxoraino igo —700 m. Hemen pinaditik irten eta alanbre hesia gurutzatuko dugu. Gandorrez jarraitu ahal dugu eta 721 m-ko kota egin edota bidez bide URKOko lepora irten — 670 m—, lepo honetatik pista daukagu ELORRETA baserrietara jaisteko, baina eguraldi onaz askozaz ederragoa da Urkori gaina hartzea —794 m— gandorreko bidexkari jarraituz Urkotik Eibarrera jaisteko gandorrez hartu dezakegu Hego alderantz Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugari jarraituz (marra gorri-zuriak). Erripa gogorrean behera eginez pistara irtengo gara eta honetan behera Elorreta baserrietara. ELORRETA-BEKOra iristean ezkerretara hartu behar dugu pistaz Aritxulueta baserriraino eta hemendik zuzen -zuzen EIBAR-erantz. Etxetxoaren aldamenetik igaro ondoren, SOSOLA baserria iritsiko gara eta beheraxeago pista utzi eta ezkerretara egingo dugu harmailetan behera. MIRASOL etxea joko dugu eta honen ezkerraldetik bideak zehar-meharka Legarreraino eramango gaitu.

BOST HIRIBURUETAKO IBILALDI HANDIA amaitu da.

© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"


 Kartografia


Etaparen kordaleko mapa. Egin klik sartzeko...
Etaparen kordaleko mapa (46 Kbyte).
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"

 Etaparen profila


Etaparen profila. Egin klik sartzeko...
Etaparen profila (10 Kbyte).
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1