12.- Lizarraga mendatea - Baiza (1.183 m) - Santa Marina (1.055 m) - Baragain (1.153 m) - Legunbe (1.113 m) - Andoin

—Larunbata,
1993ko apirilak 3—


 Urbasatik Entzia Mendirantz:
 Sakanako bista ederrak gozatuz


LIZARRAGAko tunelaren hego-ahotik pista sortzen da Mendebalerantz Bentaren aurrealdetik igaroz eta zenbait metrotara burdinazko erromara gurutzatuko dugu. Gandor harritsuaren hegoaldetik pistari txaboletaraino helduko gara. Sakonunetxoan barrena jarraitu behar dugu gandor nagusia eskumatara dugularik eta gandor txikia ezkerretara. Lepoxka (1096 m) igaro ondoren, URBASAKO GALTZADA nagusia aurkituko dugu, haitz eta pago artean harro eta beroni jarraitu behar diogu eskumatara. Zenbait minutu beranduago bidexka (SAN ADRIANgo ermitarakoa) eta txabola hondarrak eskumatara utziko ditugu eta galtzadan jarraitu. Aurki, pagaditik irten eta LIZARRAGAko mendatea joko dugu — 1.050 m.

Lizarraga gaineko haitzak
Lizarraga gaineko haitzak.
—© Inaxio Elizegi,
Euskal Mendiak—
http://www.argia.com/ehmendiak/

Lizarragako herriraino doa bidea eskumatara utziz eta gandorrez metro zenbait eginez, Etxarriko mendatera iritsiko gara 1050 m. Trikuharria. Galtzada nagusiak gandorra zeharkatzen du ETXARRI-ARANATZ eta BAKAIKUrantz jaitsiko. Hemendik aurrera, gandor garbiari jarraituz, igo egin behar da eta pago artean igaro ondoren BAIZAko gaintxoa hartzen da 1.183 m. Buzoi eta zedarri geodesikoa. Eguraldi lagun, behatoki bikaina.

Gandorrean behera, egingo dugu Baizako zingira eta lautada ezkerretara utziz eta lepoxka igaro ondore metro batzuk gorago — 1.144 m— muinoa. Gero pagadira. Gandor harritsua jarraituz, IRUAITZETA eskumatara utzi eta behera egingo dugu pagaditik irten arte, txabolak eta SANTA MARINAko ermita bisitatuko ditugularik. Gandor zurian behera eginez, gurutze baten ondotik igaroko gara eta berandutxoago Santa Marinako lepoa joko dugu — 1.030 m, non ITURMENDI eta BAKAIKUrako bidea dugun. Aldapatxoa igoaz, Santa Marinako ermita joko dugu eta honen ondoan aterpe bikain irekia eta ganadu korta.

Hemendik metro batzuk gora egingo dugu bizkarrean gora eta pinadia ezkerretara utziz, URDIAINgo mendatera jaitsiko gara. Gandorrean gora berriro pagadia ezkerretara eta eskumatara BURUNDA arroa. BALANKALEKU haitz muturrera iristean — 1.126 m— bidexkak iparraldera egiten du gailurtxoa inguratuz eta gandorra hartuaz berriro lauan jarraituz. Bost bat minutu ondoren, haitz mutur berriak eta bidea berriro ere iparraldera, gailur guztiak saihestuz, LABARGAGAINera irtenaz — 1.153 m. Gandorrean zehar jarraituko diogu bidexkari eta bost bat minututan edo pasabidea joko dugu. ALTSASUrako bidea (ipar) utzi eta ezkerretara jaitsiko gara (hego) bidexkan zehar (marra zuri-gorriak). Pagadian zehar aldapatzarra jaitsi ondoren eskumatara (mendebal) hartu behar da. Garbiuneak gurutzatuz eta zementuzko txabola eskumatara utziz. Metro batzuk aurrerago pista aurkitu dugu eta beroni jarraituz, berehala, URBASAko errepidea.

San Adrian ermita, Lizarraga gainean
San Adrian ermita, Lizarraga gainean.
—© Inaxio Elizegi, Euskal Mendiak—
http://www.argia.com/ehmendiak/

Eskumatara (mendebal) jarraitu behar da, errepidea gurutzatuz, eta ia paraleloki, pagadiko bedarrezko karrejoan gora egin. Urbasako larretara irten eta zelaietan gora egingo dugu, gandorrerantz, argi-indarrak linearen azpitik gurutzatuz. Gandorraren ezkerraldetik jarraituz, pagadian sartuko gara eta bidexkan aurrera egin (marra zuri zaharrak) alanbre-hesiaren aldamenetik. Hesi honetatik metro batzuk eskumatara mantenduz, gandorra igoaz joango gara pagadian zehar eta garbiune zenbait gurutzatuz. Gandorreko lautada garbi batetara iristean, (ARABAKO LAUTADAren ikuspegi bikaina) alanbre-hesia gurutzatu behar dugu eta. ADI!!! hemendik eta LEGUNBEko gailurrera bi aukera:

  • Gandor leunean gora egin nahiz eta aurki harritsu eta takarragoa den Berehala haitzarte irregularrean sartuko gara eta bidezidorra bera ere nekez jarrai daiteke elorri eta arantza artean. Gandorra ere haitz bitartez betea dago eta erraz ibiltzekoa den arren nahiko ezatsegina ohitu bakoentzat. Etenbako gorabehera ugari bezain beharrezkoen ondoren LEGUNBE gailurrera iritsiko gara 1.112 m. Buzoia.

  • Legunbeko gandorra ebitatu. Horretarako hesia gurutzatu ondoren, apurtxo bat gandorraren ezkerretara jaitsi behar dugu. Bidexka gabe, pagadian aurrera eginez, haitz barrak zehar jarraitu behar da. Haitzgunearen azpialdetik egin behar da aurrera, hain zuzen ere, gorabeheratxoak eginez eta noizbehinka bidezidortxoa jarraituz (marra gorriak). Alanbre hasia iristean (Nafarroa eta Arabako muga) metro batzuk gora, egin behar dugu hesia jarraiki eta harri artean Legunbeko gailurreraino. Gailurraren ondoan LEGUNBEko "BEGIA" gandorra aldenik alde zeharkatuz.

Sai arrea
Sai arrea
—© L. A.—

Gailurretik, gainez gain egin behar dugu mendebalerantz bidexkan zehar iparraldeko amildegiak saihestuz. Apurka-apurka gandorra leunduz doa eta pasiada gozoa aurrerantzean. Lepoxka bat jotzean, alanbre hesia igaro eta BELLEKUko muinora igo behar dugu pistara irten arte jarraituz. Pista honetan behera eginez berehala iritsiko gara ANDOINgo mendatera — 1.010 m. Iturritxoa.

Hemendik behera, iparralderantz, hain bat bidezidor daukagu eta beheratxoago denek bat egiten dute. Galtzada zaharrera iristean beroni jarraitu. Hamar bat minututan edo GILITURRIko iturri ederra joko dugu eta beheratxoago bidegurutzea. Eskumako bidean behera hartu behar dugu eta errekatxoa gurutzatu ondoren, ANDOINgo herria.

© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"


 Kartografia


Etaparen kordaleko mapa. Egin klik sartzeko...
Etaparen kordaleko mapa (38 Kbyte).
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"

 Etaparen profila


Etaparen profila. Egin klik sartzeko...
Etaparen profila (7 Kbyte).
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1