11.- Ibero - Sarbil (960 m) - Lizarraga mendatea (1.031 m)

—Larunbata,
1993ko martxoak 13—


 

Oraino geratzen dira bakardade handia darien tokiak Euskal Herriko geografian zehar. Horietariko batzuk geroz eta ezagunagoak bihurtzen ari direla egia da, bidean ezker-eskuin ezagutzeko zain toki asko dagoen bezalaxe, haizeak laztandutako zelaiak, non oraindik, norberak aske sentitzeko aukera duen.

Luis Pedro PEÑA SANTIAGO.


 Goñerritik Lizarraga mendateraino.
 Andia Mendia zeharkatuz


IRUÑEtik 10 Km-tara dagoen IBERO herrian emango diogu hasiera ibilaldiari. ETXAURIrako errepidea jarraiki, Arakil ibai gurutzatuko dugu zubiz eta 12. kilometroko zedarria baino metro batzuk lehenago eskumatara hartuko dugu barrakoietaraino. Burdinazko erromara igaro ondoren eta barrakoiak eskumatara utziz, pistan gora egingo dugu luzaroan. Txabola handira iristean (790 m) pistari jarraituko diogu eskumatara alanbre-hesiaren kontrara, borda zaharren ingurutik igaroz. Zelaietan gora egiten duen pistarekin bat egitean, alanbre-hesia utziko dugu eta pistan gora hartu Etxauriko gailurretik datorren kordala gurutzatzeko. Larretan behera eginez, Sarbileko etxeetara iritsiko gara (zingira eta askak). Hemendik ETXAURI edo SARBILeko gailurrera igo daiteke, joan-etorrian ordu bete behar delarik.

Etxauriko baseliza
Etxauriko baseliza.
—© Inaxio Elizegi,
Euskal Mendiak—
http://www.argia.com/ehmendiak/

Sarbileko etxeak eskumatara utziz, AZANTZAko herriaren gainean dagoen antenarantz egin behar dugu. Haraino iristeko itzuli ingurua egin behar da ezkerraldetik, Etxauriko gailurraren azpialdean dauden soloetaranzko bidexka harturik. Soroetara iristean eskumako pistari ekin behar zaio eta alanbre-hesia jotzean, eskumatara berriro antenaraino daraman pistari jarraituz. Hemendik eta AZANTZAko (830 m) etxeetaraino, pista. Gure aurrean Goñiko ibarra. Azantzatik errepidera irten behar dugu eta ezkerretara hartuz, URDANOTZeko (820 m) herriraino eramango gaitu. Urdanotzera iristean, errepidea utzi behar dugu eta herria gurutzatu, iturria eta aska luzearen ezkerraldetik igaroz.

Herritik sortzen den pista hartu behar dugu eta azken etxeetatik 50 m-tara edo, errekatxoa gurutzatu. Soro artean jarraituz, argi-indar kableen azpitik igaro behar dugu eta zenbait metro aurrerago ezkerreko pista hartu. Ur-depositura iristean bidegurutzea eta erdiko pista hartu behar dugu aldats gogorrean gora eginez. Zuhaiztira iritsi baino lehentxeago, bidegurutzea eta ezkerreko pistan gora egingo dugu. Pista honek, goratxoago, alanbre-hesia gurutzatzen du borda zaharraren ondotik. Oihan eta garbiune hor goaz pistan gora eta ordekara iritsiko gara (1.050 m). Hemen zingira utziko dugu eskumatara eta ehunen bat metro aurrerago beste bat erdi ezkutatua, eskumatara ere, eta ezkerretara igoko gara, LEPOXKAra iritsiaz (1.100 m). Pista galdu eta senda dugu oraingoan eta honetan behera eginez, garbiune zabalera iritsiko gara eta bertan ERNAko zingira aurkituko dugu. Zingira honen ezkerraldetik pago arteko garbiunea dugu, kanal gisara, eta bertatik behera hartu behar dugu URDANOTZeko borda zaharrak jo arte. Hemen alanbre hesia igaro eta larretan gora (ipar-mendebal) egin behar da goi-muinoetara iritsi arte (1.220 m). ANDIAko inguruak begiratzeko aukera ederra.

Ipar-mendebal norabideari eutsiz (BERIAIN-San Donatorantz) LIZARRAGAra doan pistara iritsiko gara eta ezkerretara hartuz, (mendebal) SARATSAko zingira joko dugu. Hemendik aurrera bi aukera:

  • SARATSAko lau-unetan zehar pistari jarraitu eta lepoxka bat gainditu ondoren LIZARRAGAko mendatera jaitsi.

  • Eskumako gandorrera igo (ipar) eta bertatik jarraitu. ERGOIENA eta BURUNDA ibarrak ikusi eta miresteko behatoki bikaina. USABIDE edo SARATSAko haitzak (1.171 m) igaro ondoren, pistaraino jaitsi emeki-emeki eta LIZARRAGAko mendatera (1.031 m).

© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"


 Kartografia


Etaparen kordaleko mapa. Egin klik sartzeko...
Etaparen kordaleko mapa (43 Kbyte).
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"

 Etaparen profila


Etaparen profila. Egin klik sartzeko...
Etaparen profila (9 Kbyte).
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1