IV Hiriburuen Ibilbide Handia - Sarrera/Hitzaurrea

Hego Euskal Herriko lau hiriburuak mendiz lotzen dituen itzuli erraldoiari deritzo "Lau hiriburuetako Trabesia".

Abiapuntu gisa, Xebe Peñaren ibilbidea hartu izan da. Tolosar mendizale honek 1953an lau egun bakarretan burutu zuen Lau Katedraletako ibilbide hau.

Gaur egun, 37 urte beranduago, helburu garrantzitsua dela ematen du, Euskal Herriko geografia gehixeago ezagutu nahi duen edozein mendizalerentzat. Dena den, Xebe Peñaren ibilbidea oso osorik eta den-denean jarraitzeko saiakera egitea nahiko zaila litzateke gaur egun eta zenbait unetan ezatsegina ere. Errepide gehitzea, etengabeko trafikoa, bide zaharren suntsiketa, mendi askotako zikinkeria eta degradazioa eta abar, kontutan hartzeko faktoreak dira ibilbideak burutzeko orduan.

Xebe Peña, Elgetako EMF-ren jaian jasotako saria emanaldian
Xebe Peña, Aizpel, Pako Iriondo eta Elgetako
alkatearen artean, Elgetako EMF-ren
jaian jasotako saria emanaldian

Ahal izan den neurrian, hiriburu erditik edota industria guneetatik hurbilegi diren errepide eta interes gabeko uneei zirkin egiten ahalegindu gara.

Mendizalearentzat ederrenak eta interesgarrienak diren guneak korritzeko era bilatzen saiatu gara.

Zera esan beharra dago, aipatu ibilbideok badutela barianterik ugari, gustuen arabera, haroa edota interesatu bakoitzaren xedeen arabera. Hala ere, laino itsuaz edo terrenorik ezagutzen ez denean, deskribapen zehatzei kasu egitea komeni da, horrela ibilaldiak ondo eta zuzen burutu ahal izango dira eta.

Irteerei buruz, zera gogoratu behin eta berriz, arau zenbait errespetatu beharra dagoela, alegia, gure bisita txoriburu igandezaleena bezalakoa bilakatu ez dadin.

Herrietako bake giroa errespetatu behar da, bertakoen bizitzeko era, soroak, zelaiak, ganadua eta igarotzean aurki dezagun guztia. Zabor eta hondakinak batzea ez ahaztu, gure ondoren irits daitezenak ere, geuk beste edo gehiago disfruta dezaten paraje bakoitza.

Itzuli honen deskribapenari dagokionez, etapa bakoitzean aurkituko dugunaren azalpen sarrerarik ez egitea pentsatu dugu. Bakoitzaren alde deigarriak azpimarra genitzakeen edota eskastxoagoak kritikatu. Kirol soilaz kanpo, beste alde interesgarririk ere aipa genezakeen. Hala ere, bidea libre uztea jo dugu egokiagotzat, bakoitzak topatu eta gustura disfruta ditzan etapa bakoitzeko gorabeherak bere iritzien arabera.

ALIMO!!! bada, trabesia hau burutzeko interesa duen edonori, ez zaio garbatuko eta. MEREZI DU, BENETAN !!!!!


F. J. Arriaga "PATXI"
Eibar, 1991ko otsaila

Oharra: Web orriko datu guztiak, ibilbide eder honi buruzko Patxik idatzitako aldizkaritik jasoak izan dira.



Montxo
Xebe, gorago ezin da!... Eusko labela!
Xebe, gorago ezin da!
—Eusko labela!
—Xebe Peña (Tolosa, 1907/11/07 - 1999/10/16)—
—© Montxo—
—© Euskaldunon Egunkaria
1999ko urriak 19


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1