Ostadar M. T.-ko Informazio Zerbitzua
|
|||||||||||||
|
|||||||||||||
Irteeren informazioa
|
|||||||||||||
Ondorengo esteketan 1993. urtetik gaurdaino (Patxi Arriagak utzitakoak oraindik ere zaharragoak dira), gure mendi taldeak antolatzen dituen irteerak dokumentatu ditugu. Hasiera hasieratik gure asmoa, herriko mendizaleek irteerak egiteko zein errepikatzeko informazioa izatea izan da, eta eskaini dugun informazioak zerbitzu hori bete izan duela uste dugu. Oraingoan, ibilbide hauetan barrena ibiltzea zuri dagokizu. Irteerak geografikoki eta kronologikoki sailkaturik daude. Ibilbideren bat egin baino lehen, deskribapenen fidagarritasunari zein ibilbideen ezaugarri orokorrei buruzko informazioa ohar hauetan irakur dezazun gomendatzen dizugu.
|
|||||||||||||
Izadiaren Zainketa eta Dekalogo ekologikoak
|
|||||||||||||
Gizakiaren eragina Izadian, mendian, ez da inolaz ere hutsala. Mendizaletasunak mendian duen eragina nabaria da. Hori dela eta, orain arte bildu ditugun bi dekalogo ekologiko hauek (beraien jabeen baimenik eskatu gabe) aurkezten dizkizugu; biak desberdinak diren arren mezu bera daramate eta mendian gaudenean, kontuan hartu beharko genituzkeen oharrez horniturik daude. Bihoakizu zuri, mendizale, aholkua eta gonbidapena Izadia hobeto zain dezagun.
Hala ere, Izadiarekiko erasoren bat ikusten baduzu, hauxe da erabil dezakezun telefono zenbakia, Gipuzkoako Mendi Federakundeko telefono berdearena: (+34) 943.79.34.12 ... edo baita mailto:[email protected] posta elektronikora.
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
|||||||||||||
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |