Beloki Gurutzaren 75. Urteurrena
(1926-2001)
 
Aurkezpena

Belokiko Gurutzearen Lagun Elkartea


Zumarragatik asmo urrun,
Antiotik amets gazte,
Elorriagatik irrika-erreka
gailurrerantz fereka maite,
maldan gora,
taupaka-taupaka,
nire bihotzean barnera zaitez,
osoki,
gozoki:
Beloki.


—Andoni Salamero—

 Babesleak:

Zumarragako Udala

Belokiko Gurutzearen Lagun Elkartea

Ostadar Mendi Taldea


Duela 16 urte, Beloki mendiari genion maitasunak lotzen gintuen mendizale talde batek sortu genuen Belokiko Gurutzearen lagun elkartea. Helburua, gurutzearen mantenuaz eta arduraz jabetuko zuen lagun taldea osatzea zen. Orduz geroztik urtero biltzen gara, bertako gurutzearen urteurrena ospatu nahian eta egun horren inguruan festa bat antolatzen dugu.

Baina aurtengoa guretzat oso berezia da, Gurutzea inauguratu zela 75 urte betetzen baitira. Hau dela eta, egunak merezi duen heinean, jaialdi oparoago bat burutzea erabaki dugu.

Horregatik jotzen dugun hain zuzen zuengana, eta festa honetan parte har dezazuen gonbidatzen zaitugu.


Egitaraua

Beloki Gurutzearen Lagun Elkarteko lagunok, Zumarragako Udala eta Ostadar Mendi Taldearen laguntzari esker, Beloiko gurutzearen 75. urteurrena ospatu nahian, ondorengo egitaraua prestatu dugu:

  • Irailaren 3tik 12ra.
    Argazki Erakusketa.
    Itarte Etxean, Gurutzea inauguratu zen egunetik (1926ko maiatzaren 26a) 2001. urte bitartean ateratako argazkien erakusketa.

  • Irailak 9.

  • Mendi Martxa:

    8:30etan irteera: Zumarragako udaletxeko arkupetan partaide guztiak bilduko dira eta mendi irteerari hasiera emango zaio. Ibilbidearen iraupena 3 ordutakoa izango da gutxi gorabehera eta herriko ikastetxe guztietako haurrek hartuko dute parte. Martxa Beloki mendian bukatuko da eta bertara iristen diren guztiei oroigarri bana emango zaie.

    11:30etan Meza. Betan, bertsolari, dantzari, eta bestelako laguntzaileek hartuko dute parte.

    Meza ondoren, Beloki mendira hurbildu diren guztientzako hamaiketakoa. Goiz osoan zehar Zaldua Anaiak, Arranberri Ahizpak eta Aritz, Asier eta Jon Trikitilariak arituko dira festa girotzen.


Ibilbidearen mapa
 
Ibilbidearen mapa. Klik egin handiago ikusteko...

Ibilbidearen mapa (67 Kbyte)
Igo


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85



GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1