Juanjo Aranburu Andeetatik bueltan

Juanjo Aranburu zumarragarrari txikitatik datorkio mendizaletasuna. Hori dela eta inguruotako mendi-bazter guzti-guztiak ezagutzen ditu. Asti pixka bat hartzen badu, seguraski Izazpi aldean ikusiko dugu paseatzen. Asteburuetan, berriz, Aizkorri, Larrunarri (Txindokiko Punte) edo Pirinioetara joaten da eguneroko kezkez ahaztu eta mendiaz patxadaz gozatzera.

Baina Ostadar Mendi Taldeak antolatzen dituen mendi irteerei eta iraupen luzeko martxei esker Europako mendi garrantzitsuenetan ibili ondoren, mendirako grinak paraje berriak ezagutzera bultzatu du. Gogo hau asetzeko Gabonak ondoren Andeetara joan zen hego hemisferioko hiru mendi altuenak igotzera. Oraingo honetan bere grina zertxobait asetu duen arren, seguraski denbora luzea pasa aurretik inguru berrien bila abiatuko da.

  • Nolatan erabaki zenuen Andeetara joatea?

  • Goierriko hiru lagun elkarrekin ibiltzen gara sarritan eta Pirinioetan eta Alpeetan egonak garenez, Andeetara joatea ondo egongo litzatekeela pentsatu genuen. Hemendik joaten den jende gehiena garaiena den Aconcaguara joaten da eta gure asmoa esparru zabalago bat hartu, egun batzuk gehiagotarako joan eta beste zenbait menditan ibiltzea izan zen. Nora joan pentsatzen ari ginela, bizi-bizi ibiliz gero 35 egunetan hiru gailur egitea posible zela ikusi genuen: Ojos del Salado, Pissis eta Aconcagua. Hiru mendi hauek, ordena horretan, hego hemisferioko altuenak dira. Bidaia egiteko Felipe Uriarterekin harremanetan jarri ginen, berak era honetako bidaiak antolatzen baititu. Berari ere ideia polita iruditu zitzaion eta azkenean jende gehiago elkartu eta zortzi lagun joan gara. Zazpi mutil eta neska bat. Gehienok joan aurretik ez genuen elkar ezagutzen eta beldur pixka bat ematen du 35 egunetako elkarbizitza nolakoa izango den pentsatzeak, baina oso harreman ona izan dugu.

    Juanjo Aranburu Pissis mendiko oinarrizko kanpoan (4.200 m). Klik egin handiago ikusteko
    Juanjo Aranburu Pissis mendiko
    oinarrizko kanpoan (4.200 m)
    —© Juanjo Aranburu—
    Klik egin handiago ikusteko...
    (34 Kbyte)
  • Zer nolako entrenamendua egin zenuen bertara joateko?

  • Beti ibiltzen gara mendian, baina bertara joateko bereziki entrenatu genuen altueran eta sokekin Pirinioetan. Azkenean ez dugu eskalatzeko beharrik izan, baina joan aurretik Pissis mendiari beldur pixka bat genion, bertara igotzen ginen lehenengo euskaldunak ginenez, ez genuen inongo erreferentziarik.

  • Zer moduz moldatu zara?

  • Ojos del Saladorako bidean 5000 metrotik gorako hainbat gailur igo genituen egokitzeko aitzakiarekin, eta indartsu heldu ginen. Ojos del Salado hau Argentinako mendi gogorrena da eta teknikoki ere zailena, baina gustura igo genuen. Ondoren Pissis igotzeari ekin genion. Jada egun dezente generamanez, oso ondo ibili ginen, garaiera arazorik gabe. Baina oso eguraldi txarra tokatu zitzaigun, gauean zero azpiko 30º inguru eta elurra, eta gailurrerantz irten aurreko gauean botak busti eta izoztu egin zitzaizkidan. Hori dela eta, goranzko bidean noizean behin galtzerdiak aldatzen joan behar izan nuen eta atzean gelditu nintzen. Lainoa dela eta, lagunak begibistatik galdu eta Pissiseko gailurra zelakoan alboan zegoen beste batera igo nintzen. Ondoren Aconcaguako Oinarrizko Kanpamendura joan ginen. Beste bietan aritu ondoren erraz igoko genuela pentsatu genuen. Baina kanpamenduan bronkitis epidemia zegoen eta bi lagun gaixotu egin ginen. Saiakera batzuk egin genituen, baina egunetik egunera okerrago geunden eta amore eman behar izan genuen. Zorte kaxkar samarra izan dut eta beste lagun batek are okerragoa izan du, hanketan izoztea izan baitu. Hala ere, ez zen oso larria izan eta Zaragozara joan gabe hemen sendatu ahal izan da.

    Juanjo Aranburuk dio...
  • Aconcagua eta beste bi mendien artean alde handia izango da...

  • Ojos del Salado eta Pissisen 22 egunetan bakar bakarrik ibili gara. Gure aurretik Ojosen espedizio brasildar bat egon zen, baina gu baino hilabete lehenago, izan ere hiru gailurrak igo ahal izateko Argentina aldetik joan behar izan genuen eta hurbiltze bidea oso luzea denez, jende gehiena Txiletik joaten da. Izan ere, Txiletik joanez gero 4.500 metroraino autoz joan daiteke. Baina iaz euskaldun batzuk Txiletik joan ziren eta Pinocheten kontua dela eta arazoak izan zituzten militarren hiru postu pasa behar baitira. Bestalde, guk basamortua eta Atacamako inguruak ere ikusi nahi genituen, paraje izugarri politak baitira. Oso jende gutxi pasa da leku horietatik eta bertako jendeak ere ez du beraien berri, bertara iristea oso zaila baita. Aconcagua, berriz, erabat desberdina da. Bertara hurbiltzea askoz ere errazagoa da eta herrialde ezberdinetako jende asko joaten da.

  • Inguru haietako jendea ezagutzeko aukera izan al duzue?

  • Mandazainek pisurik handienak eraman dizkigute Oinarrizko Kanpamenduetara. Gurekin ibili zirenak, batik bat, mahasti, olibondo eta ganadutik bizi dira, esan bezala Argentina aldetik oso jende gutxi joaten baita mendi horietara. Gutxirekin konformatzen den oso jende ona da. Ez dute argi ikusten hemendik hara, hain ezkutuan dauden lekuetara, zertara joaten garen. Gauetan eurekin kontu-kontari aritzen ginen, beraiekin oso harreman ona izan dugu eta azken egunean afari bat egin genuen euren herrian. Egun batean laguntzen ibili zitzaigun mandazain hauetako batek bere trasteen artean rifle bat zeramala ikusi genuen eta larritu egin zen, legeak ez baitzion uzten. Gosea izanez gero bikuinak ehizatzeko erabiltzen zuela eta egun batean guretzat bat ehizatzen saiatuko zela esan zigun. Hala egin zuen eta bi egunetan hura jan genuen.

  • Asetuta gelditu al zara edo asmo berririk ba al duzu?

  • Ikurriña eta Ostadar M. T. gogoratuak Ojos del Salado gainean. Klik egin handiago ikusteko
    Ikurriña eta Ostadar M. T. gogoratuak
    Ojos del Salado gainean
    —© Juanjo Aranburu—
    Klik egin handiago ikusteko...
    (22 Kbyte)

    Nekatu samar etorri gara, egunean 11 ordu inguru ibili baikara eta elurretan gainera. Orain denboraldi batean etxean geratzeko asmoa dut, baina mendia hain zabala denez beti sortzen da beste nonbaitera joateko gogoa. Bidean ere hitz egin genuen eta Himalaiara joatea gustatuko litzaiguke Shisha Pangma edo aritzerako zortzimilako samur bat egitera. Baina hara joateko baimenak ordaintzeko diru asko behar da eta denbora ere bai, hiru hilabete gutxienez. Dena den, hemen bertan oso gustura ibiltzen naiz, baina egunen batean Himalaian frogatzea ere asko gustatuko litzaidake. 7.000 metrotan arazorik ez izateak, altuera handiagoan frogatzeko gogoa sortzen du.

  • Zumarraga-Urretxuko mendizaletasunak osasun ona duela uste al duzu?

  • Bai, bai... lehenago ere Goierri elkarteko zenbait lagun Aconcaguan izan ziren eta herrian mendi horietara igotzea lortuko lukeen jendea badagoela uste dut, baina astia eta denbora behar da. Gizarte honetan presaka bizi gara eta ez dugu entrenatzeko eta mendi horietara joateko denborarik. Beste kirol batzuetan egunean ordubete aritzearekin nahikoa da, baina mendiak denbora asko eskatzen du.

     

    Otamotz aldizkariko 55. alean (2000ko martxoa) argitaratutako artikulua


Igo

Ojos del Salado mendira egindako igoerako argazkiak
Ojos del Salado mendirako hurbilpenean. Klik egin handiago ikusteko...
Ojos del Salado
mendirako
hurbilpenean
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(38 Kbyte)
Atsedena hartzen oinarrizko kanpoan. Klik egin handiago ikusteko...
Atsedena hartzen
oinarrizko kanpoan
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(46 Kbyte)
I. eta II. kanpoen artean. Klik egin handiago ikusteko...
I. eta II. kanpoen
artean
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(26 Kbyte)
Izotz penitenteak Ojos-erako II. kanpoan. Klik egin handiago ikusteko...
Izotz penitenteak
Ojos-erako II. kanpoan
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(25 Kbyte)
Sumendi kraterra puntara iritsi baino lehen. Klik egin handiago ikusteko...
Sumendi kraterra puntara
iritsi baino lehen
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(31 Kbyte)
Ojos-eko puntatik bista ederra. Klik egin handiago ikusteko...
Ojos-eko puntatik
bista ederra
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(32 Kbyte)
Goierritarrak presoen oroimenean. Klik egin handiago ikusteko...
Goierritarrak presoen
oroimenean
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(28 Kbyte)
 
Igo

Pissis mendira egindako igoerako argazkiak
Lur-orotarikoz Pissis-era egindako hurbilpena. Klik egin handiago ikusteko...
Lur-orotarikoz
Pissis mendira
egindako hurbilpena
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(26 Kbyte)
Pissis ondoko Lago Azul-eraino hurbilduz. Klik egin handiago ikusteko...
Pissis ondoko Lago
Azul
-eraino hurbilduz
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(27 Kbyte)
Pissis-eko I. kanpoan. Klik egin handiago ikusteko...
Pissis-eko I. kanpoan
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(34 Kbyte)
 
Igo

Aconcagua mendira egindako igoerako argazkiak
Aconcaguako oinarrizko kanpoa... 250 denda. Klik egin handiago ikusteko...
Aconcaguako oinarrizko
kanpoa... 250 denda
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(34 Kbyte)
Aconcaguarako hurbilpenean. Klik egin handiago ikusteko...
Aconcaguarako
hurbilpenean
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(36 Kbyte)
Euskaldunak eta italiarrak (3 h 40 min, Aconcaguarako igoera). Klik egin handiago ikusteko...
Euskaldunak eta
italiarrak (3 h
40 min, Aconcaguarako
igoera).
—© Juanjo Aranburu—
Klik egin handiago
ikusteko...
(21 Kbyte)
 

Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85



GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1