Informazio Zerbitzua - Jarraitu beharreko Oharrak

Web orri honetan eskaintzen ditugun irteerak azaltzerakoan, ondoren ohartxoak garrantzitsuak direla uste dugu. Hori dela eta, irteerak jarraitu baino lehen lerro hauek irakur ditzazun eskatzen dizugu.

  • Irteeren deskribapenik zaharrenak 1992. urtekoak dira. Nahiko deskribapen zaharrak izaki, azaltzen duten ingurua erabat eraldatuta egon daitekela kontuan har ezazu. Desagertutako (moztutako) pinudia, jarri duten alanbre-hesia (L. P. Peña Santiagok aipatzen ohi zuena), ireki den autobidea edo itxi den zidorra, gerta daitezkeen adibideak eta gure deskribapenetan azaltzen ez diren datuak dira. Hori dela eta, deskribapen zaharrenek berriek baino fideragarritasun urriagoa eskaintzen dutela kontuan har.

  • Deskribapen hauek Ostadar M. T.-ak aurreko urteetan antolatutako irteerenak dira. Orohar, irteera guztiak zeharkaldi gisa antolatuak izan dira, hau da, irteera eta amaiera desberdinak dituzte. Ibilbideen bataz besteko iraupena 5-6 ordukoa da, bakar batzuk luzeagoak direlarik. Beraz, etapa osoa egin nahi izanez gero, ibilbideak egiteko beharrezko denbora luzea dela-eta, bi auto, edo itzultzeko edo joateko beste zerbitzuren bat behar izango duzu. Halako aukera posible ez bada, ibilaldi erdia egin eta atzera buelta egin daiteke.

  • Mendian orientatzeko beharrezkoak diren mapa eta ipar-orratza (eta altimetroa) eraman itzazu. Web orri honetan, deskribapenen mapen irudiak jartzeko aukera ez dugu baztertzen. Bitartean, irteeren deskribapenek maparik ez duten artean, egin behar duzun ibilaldiaren deskribapena irakurri ondoren, ibilbidea mapan marraz ezazu.

  • Mendian eguraldiak izan ditzakeen aldaketak kontuan har.

  • Ostadar M. T.-ak ez du web orri honetako deskribapenen zuzentasunik bermatzen; Ostadar M. T.-ak ez du, web orri honetako deskribapen baten ez-zuzentasuna dela medio, mendian gerta litezken istripu edo bestelako gertakarien erantzukizunik hartzen.



Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1