"... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ..."

Luis Pedro PEÑA SANTIAGO.


Uren Banalerroaren Ibilbide Handia. Sarrera

Uren Banalerroaren Ibilbide Handia amaitu dugu. Atzean geratu dira Euskal Herrian zehar emandako 15 hilabete, Berberana izeneko herri ttipi batetik hasi ginenetik.

Orisol inguruko basoetan. Egin klik handiago ikusteko
Orisol inguruko basoetan
—© Asier Azarola—
Egin klik handiago ikusteko...
(70 Kbyte)

Izotza zegoen; eta Gaztelako ohiko hotz sarkorra egiten zuen. Herrixkatik, oso ezaguna ez den eta Burgos eta Araba arteko mugan dagoen Peña Erea izeneko mendi baterantz abiatu ginen, Ibilbide Handiaren hasiera ematen zion tontorrerantz, alegia.

Peña Erea kaskoak Gibijo Mendirako ateak irekitzen zizkigun, bertan dauden hainbat putzu, otsotegi, paisaje idor eta latza ... erakutsiz.

Harrez geroztik, mendigune garrantzitsu asko zeharkatu dugu gure ibilaldietan barrena, Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Saioa, Irati, Abodi ... besteak beste, beti Kantauri eta Mediterraniar itsasoetarantz doazen uren banalerroa jarraituz.

Banalerroa bilatuz, hainbat eta hainbat mendate, ataka eta lepo iragan dugu gure bidean, batzuk lehen mailako errepidez zeharkaturik eta beste batzuk aldiz, antigoaletik erabilitako gurpidez eta zidorrez, Urdaite, Larrañe, Organbide ... esaterako.

Ibilbidearen paisajearen aniztasuna nabarmena da. Eibarko Kirol Elkarteak, Durangoko Tabira Elkarteak eta Feliu eta Peña Santiago autoreek beren ikuspegi pertsonala eman nahi izan dute ibilbide honi buruz.

Otsola zelaiko iturburua
Otsola zelaiko iturburua

Ostadar eta Goierri taldeok, aurreko guztiek egindakoarekin erabat egokitzen ez den baina era berean bakoitzarekin zerikusi handia ere duen interpretazioa egin dugu

Ez dira gutxi izan orain arte herriko mendizaleok etapaz etapa burutu ditugun ibilaldiak, "Bost Hiriburuen Ibilbide Handia", "Gipuzkoako Bira", "Erromesaren Ibilbidea", "Uren Banalerroaren Ibilbide Handia" ..., eta gehiago izan litezke lagunen batek mapak ikertzeko, ibilaldiak prestatzeko eta irteerak gidatzeko lana bere gain hartuko balu.

Azkenik, bi taldeok Jonmikel Intsausti biziki eskertu nahi dugu, etapaz etapa erabilitako testuen osaketan eta liburuxka honen bilketa lanetan parte hartu duelako.

1996ko apirila.



—Luis Pedro Peña Santiagori—
© Gipuzkoako Foru Aldundia
Oroimeneko bidezidorretan sarri egiten dugu topo
Klik egin handiago ikusteko... (32 Kbyte)

Oroimeneko bidezidorretan sarri egiten dugu topo. Klik egin handiago ikusteko Oroimeneko bidezidorretan sarri egiten dugu topo. Klik egin handiago ikusteko


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country
Tlf.: (+34) 943.72.33.85



GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1