2.- Altube mendatea (620 m) - Barazar mendatea (604 m)

—Larunbata,
1995eko martxoak 4—


 Altube mendatetik Gorbeiako mendikatearantz


Araneko oroitarria, Oderiagaren inguruetan
Araneko oroitarria,
Oderiagaren inguruetan

Bizkaiko hegoaldean, Bizkaiak Arabarekin bat egiten duen mugan, Gorbeiako mendikatea handia muga orografiko moduan dugu zutik, bere tontor nagusiak, egiten ari garen Uren Banalerroaren isuraldeak ere argi eta garbi bereizten dituelarik.

Gorbeiako mendikatea Pirinioetan hasi eta W. norabidean doan mendilerro luze horren zatietako bat da, "Euskal Sakonera" izena jasotzen duena hain zuzen ere. Bertan ere, besteak beste, Belate aldeko mendiak, Aralar, Aizkorri eta Ordunte aldeko mendiak ikus ditzakegu.

Erdialdeko zonaldea, gu bertatik igaroko garena hain zuzen, Gorbeia aldeko interesgarriena dugu dudarik gabe, bertan larreak, basoak eta harkaitzez zipriztinduriko tontorrak armonia osoan nahasten direlako.

Uren Banalerroaren 2. etapa honen ibilbidea, bere desnibela dela eta, gogorra da, luzeran dituen 28 Km horiek ere kontutan hartu behar ditugularik. Nahiz eta bi isuraldeak argi eta garbi banatu, Gorbeiaren gaina saihestu daiteke, jaitsiera lepotik behera hasiz.

ALTUBE MENDATEA (620 m) Aparkalekutik IE norabidean aterako gara eta Altubeko baserrietatik irteten den eta eskuin aldean alanbre-hesia duen pista zahar bateraino iritsiko gara.

Txintxularra gaina eskuinean utzi (pinudi bat bertan ageri da) eta, N. norabidean ezkerreko pistak hartuko ditugu bidegurutze guztietan. LUZURIAGA (810 m) lepoan, bideak pago artean darrai. ASTAIZ lepotik aurrera, pistak muino bat eskuinetik inguratzen du eta hau egin bezain azkar, 868 metrotan dagoen lepo batera iristen gara.

Atxuri pasabideko sarreran
Atxuri pasabideko sarreran

Kordala eskuinera alboratu gabe jarraituko dugu, Burbona gaina metro batzuk ezkerraldera utziaz. Dinamendi muinoa, pagoz betea sortaldean geratzen da. Muino hau inguratu eta bere lepotik, kordalatik gora abiatzen gara, alanbre-hesia eskuinaldean dugularik.

926 metrotan dagoen lepoa. Nafarkorta puntaren ondoan igarotzen gara (gure eskuinean) eta E norabidean guztiz aldatzen dugu gure bidea. Leku honetan, Bizkaia eta Araba arteko muga igaroko dugu, eta Orozkoko udalerrian sartuko gara, Gorbeiako garaiak han goian ditugularik.

Bai pistatik, bai belarditik zuzen zuzen, zuhaitzik gabeko zenbait muino igo beharko ditugu. Gure aurrean, Oderiagako tontor handia (1.243 m) ikus dezakegu. Itxinako labirintu osoaren ikuspegi izugarria. Pistatik jaitsiko gara, ezkerretik Ibarrara jaisten dena hartu gabe.

AUSTINGARMINeko sakonera iritsiko gara. Hauxe dugu Gorbeialdeko artzain-saroi garrantzitsuenetarikoa, aspaldian tope-topean izan zena, gaur egun beheraldian dagoena. Bordetatik igaroz, IPERGORTA lepotik gora igaro beharko dugu. Beherako bideak diagonalezko bihurgune hertsiak jarraitzen ditu, Peña Urratxa mendia eskuinaldean utziz.

1.000 metrotako garaieran gutxi gorabehera, larreak inguratuz, jarraitzeko erraza den pista bat segitu egin beharko dugu, EGIRIÑAOko aterbetara iritsi arte. Hemendik aurrera, ALDAMIÑOSPEko leporako igoko gara HE norabidean. Lepo honek bere 1.318 metroekin egin behar dugun bidea erakusten digu. Gorbeiara igotzeko belarrezko aldapa gogorrak hartu daitezke, S. norabidean (kontuz ibili lainotuta baldin bada), edota jaitsiera azkar bati ekin dakioke HHE norabidean Aldamin tontorra inguratuz. Dena dela, jaitsieran hiru aterbe pribatuekin egin dugu topo.

Atxuriko estraplomo berezia
Atxuriko estraplomo berezia

Eskuinerako norabide aldaketa, aurrerago ATXURI PASABIDEA markatzen duen cairn delako harri multzotxo bat aurkitu behar baitugu. Pasabide hau ondo aurkitzea guztiz derrigorrezkoa da. Atxuriko ganga-erdia den harkaitzpe polit horretatik pasa ostean, normalean lokaztuta dagoen aldapa batetik jaitsiko gara.

Pista batekin topo egin ondoren, HE norabidean laritz-ondoeta pinuen artean jarraituko dugu eraikuntza batzuk dauden SALDROPO deritzan belardietaraino. Ibilaldi eder hau amaitzeko, pistak azkenean, BARAZAR (604 m) mendate bertaraino eramango gaitu, non kafetxo bat hartzeko Bengoetxea taberna eta jatetxea ezin egokiagorik bertan dugun. 2. etapa bukatu da.


 Kartografia


  • Orduña, 111. mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • Vitoria, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • Elorrio, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • Gorbeia. Imanol Goikoetxea (1994). Eskala: 1:25.000.
  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas: Pto. Altube - Pto. Barazar. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar). Eskala: 1:50.000.

 Bibliografia


  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 4. La Gran Travesía de la Divisoria. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1988).
  • Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko. 27. ibilbidea. L. P. Peña Santiago. Elkar (1990).
  • Gorbea - Euskalerriko Mendia. L. P. Peña Santiago. Elkar (1986).
  • Panorámicas - Montes de Euskal Herria. Miguel Angulo. Sua/Elkar.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1