Banalerroaren ibilbidea

Ibilaldietan eman dizkizuegun orrietan guk egindako ibilbideaz gain, Eibarko K. E.-k eta Luis Pedro Peña Santiagok egin zituztenak ere eskaini dizkizuegu.

Uren Banalerroaren ibilbidea

Lehendabiziko zazpi etapetan L. P. Peña Santiagok egin zuen ibilbidea jarraitu genuen Lizarrusti mendateraino, kontrako zentzuan izan bazen ere.

Belatetik Urkiagako mendaterainoko etapan ere Peña Santiagoren urratsek eta gureek bat egin bazuten, Mendizar kasko inguruan gure pausoak banatu ziren: Peña Santiago Errozate aldera abiatu zen bitartean, gu Orbaitzetako Olarantz jo genuen. Baliteke bere ibilbidea orografikoki zuzenagoa izatea; dena dela, gure kasuan, autobusarentzako amaiera-puntu egokia eta kideek atseden lasaia hartzeko aterbeak bilatzen saiatu ginen.

Eibarko K. E.-eko ibilbidea bestaldetik, Belaguako aterbean hasi eta Urduñako mendatean amaitzen da, ia ia Peña Santiagoren ibilbidea jarraituz.

Balenkaleku aldera igotzen, Altzanian
Balenkaleku aldera igotzen, Altzanian

Beste batzuetan legez, Peña Santiagok sakonki deskribatu zituen ibilbidearen nondik-norakoak. Hasiera batean testu-gida bezala hartzea pentsatu bagenuen ere, baztertu behar izan genuen, bere norabide-zentzua eta gurea kontrakoak direlako. Dena dela, laguntza handiko tresna izan dela aitortu behar dugu.

Lizarrustiko mendatetik aurrera Feliu nafarrak deskribatutako "Euskal Herriko Zidor Handia"-ren ibilbidea zehatz-mehatz jarraitu dugu. Ibilbide hau batzuetan, benetako uren isuraldeen banalerrotik aldentzen da, logikoenak liratekeen kordal-lerroa jarraitzen ez dituelako. Hala ere, etapen deskribapen zehatza eskaintzeaz gain, autobusentzako hurbilerrazak diren amaierak ematen dizkigu.

Bilketa honetan hiru ibilbideak paraleloan azaldu dizkizuegu, norberak bere ondorioak atera ahal ditzan.

Luismi GLEZ.
1996ko apirila.

Mapa
Mapa edo argazki argigarria eskaintzen dugu





Peña Erea. Gibijo Mendia.
1995eko otsailak 4: 
Peña Erea - Goiuri (Gújuli).
Etapa zbkia.
1
Altube mendatetik Gorbeiako mendikatearantz.
1995eko martxoak 4: 
Altube mendatea (620 m) - Barazar mendatea (604 m).
Etapa zbkia.
2
Urkiolako santutegitik, Santa Kruz baselizaraino.
1995eko apirilak 8: 
Barazar mendatea - Krutzeta mendatea (690 m).
Etapa zbkia.
3
Jarindo menditik zehar Arlabaneraino.
1995eko maiatzak 6: 
Krutzeta mendatea - Arlaban.
Etapa zbkia.
4
Elgea eta Artiako kordaletatik Otzaurteko mendateraino.
1995eko ekainak 4: 
Arlaban mendatea - Otzaurte.
Etapa zbkia.
5
Irumugarrieta: euskal mendiko mugarri zaharrenetako bat.
1995eko uztailak 8: 
Otzaurte mendatea - Lizarrausti.
Etapa zbkia.
6
Aralar Mendian barrena.
1995eko irailak 2: 
Lizarrusti mendatea - Lekunberri.
Etapa zbkia.
7
Mapa
Ireber eta Putxotekogaine mendietako gailurrerietan.
1995eko urriak 7: 
Lekunberri (570 m) - Belate.
Etapa zbkia.
8
Saioa eta Argintzo mendietarantz.
1995eko azaroak 11: 
Belate - Urkiaga mendatea.
Etapa zbkia.
9
Kintotik Sorongaingo Bailarara.
1995eko abenduak 2: 
Urkiaga mendatea - Auritz.
Etapa zbkia.
10
Ibañeta eta Bentartea lepoetan zehar.
1996ko urtarrilak 13: 
Auritz - Urkulu (1.419 m) - Orbaitzetako Ola.
Etapa zbkia.
11
Irati. Orbaitzeta Olatik Irabiako Uharkaraino.
1996ko otsailak 3: 
Orbaitzetako Ola - Edurretako Ama Birjinaren Baseliza.
Etapa zbkia.
12
Las Alforjas eta Ollokia lepoetatik, Abodi eta Orhi mendietarantz.
1996ko martxoak 2: 
Edurretako Ama Birjinaren Baseliza - Ollokia lepoa (1.326 m).
Etapa zbkia.
13
Belai eta Arrakogoiti lepoetan zehar.
1996ko apirilak 13: 
Ollokia lepoa (1.326 m) - Belaguako Aterbea.
Etapa zbkia.
14
Larrako karst-goizabaldia.
1996ko apirilak 14: 
Belaguako Aterbea - Hiru Errege Mahaia (2.428 m).
Etapa zbkia.
15


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1