3.- Barazar mendatea -
Krutzeta mendatea (690 m)

—Larunbata,
1995eko apirilak 8—


 

"Anbotoko dama bere ile luzea orrazten ari da, leizezuloaren atarian, urrezko orraziaz; gaur, beraz, ez digu ekaitza ekarriko."

Luis Pedro PEÑA SANTIAGO.


 Urkiolako santutegitik, Santa Kruz baselizaraino


Tradizioak, San Antonio Paduakoa bere bidaietako batean, esparru hauetatik igaro zela diosku. Dena dela, egia den gauza bakarrenetakoa, San Antoniorekiko debozioaren jatorria, San Antonio Abad zenarentzako egin zen baseliza zahar batean dela dugu.

Arantxa Anbototik Zabalandirako taldea irekitzen. Klik egin handiago ikusteko
Arantxa Anbototik Zabalandirako
taldea irekitzen
—© Hilario Aranburu—
Klik egin handiago ikusteko...
(52 Kbyte)

Atzean Gorbeia mendia utzi dugu, baina orain beste mendigune garrantzitsu baterantz goaz: Durangaldea. Anboto mendiko tontorra ingura dezakegu eta bere atakak gurutzatu, Arangio mendiko pagadi eder horietan barrena sartzeko; hala ere, tontor hau ezagutzen ez duena igo dadin merezi du eta goitik eskaintzen duen ikusmira zoragarri eta zabal hori goza dezan ...

BARAZAR MENDATEA (604 m)
IE norabidean, pinudi artean igotzen den pista hartuko dugu. Ondoren eta IM-an, gailurreriatik zehar igoko gara, mugarri handi baten ondotik pasa eta ALTUNGANA (764 m) puntara iritsi arte. Suteen aurkako begirale den dorre handi bat, buzoi bat eta mugarri bat ere aurki ditzakegu bertan. Gure eskuineko alanbre-hesi hori jarraitu eta hartxintxarrezko pista segituko dugu edo bestalde, pinuen arteko kordalaren bidean gure pausoen aztarnak margoturik utzi ditzakegu, hau ere dugun beste aukera bat baita.

DIMAko GAINA (602 m) Otxandiotik Dima herrira doan bidearen tartean. Toki ezkutua da, bide zaharren oroitzapenak gogora ekartzen dizkiguna, Banalerroa egin nahi duenak iritsi egin behar duen mendatea nahi eta bahi ez badu ere.

Anboto Zabalandi lepotik ikusia
Anboto Zabalandi lepotik ikusia
—© Asier Azarola—

Errepidea garbigune zonalde horretan gurutzaturik, aurrean dugun horizonte bakarra koniferaz jositako baso itxia dakusagu. Zumeltzako zelaietan azalduko gara eta hartxintxarrezko pista segituko dugu, bere bidean bihurgune hertsi pare bat marrazten dituelarik. Bertan, gailurreria gorrian, ARKAOLA baserria gure eskuinean uzten dugu.

Aldapa gogor bat igoaz, pistak I-ra aldatuko da. Kresterio apalean darrai orain. Pistaren azkeneko zatian E-ra (ezker aldera) jo egin behar dugu, Dantzaleku lepora doan alanbre-hesia eta kordala jarraitu gabe. Era honetan, DANTZALEKU lepora iritsiko gara (716 m). Pinu eta pagoek gailurreriako bidea mugarriztatu digute. Lepo honetan, "A" eta "D" hizkiak inprimatuak dituen mugarria dago.

Ondoren, zelai garbiak eta haritz amerikarrez osaturiko zonalde batetik igaroko gara. Pinudi batean zehar ostera. Pista bat gurutzatu eta I-rantz igoko gara. SAIBIGAINeko maldetan gaude (932 m), eta bidezidor batek tontorrean dagoen gurutze erraldoi horretarantz gidatzen gaitu. Abadiño eta Mañaria herrien arteko muga jarraikiz pista bat erabiliz jaitsiko gara.

Elorri eta koniferaz betetako zonalde batetik igaroko gara. Langa bat pasa eta Urkiolako errepide eta mendatea den tokian gaude, non bertan San Antoniori dedikaturiko santutegia begibistan dugun.

Mikel Telleria Orisol gainean. Klik egin handiago ikusteko
Mikel Telleria Orisol gainean
—© Asier Azarola—
Klik egin handiago ikusteko...
(26 Kbyte)

Errepidea gurutzatu eta pinuen arteko pista batetik igaroz, ASUNTZEko lepora aldera goaz, aterbe txiki bat eta iturri bat dituena.

Hemendik ATXARTEko bailara behera erortzen den jaitsiera bat aurki daiteke, baina gu ordea, ANBOTO mendiaren pareten kontra aurrera igoko gara. Anboto mendirako igoera erakusten duen seinale batera ailegaturik gora igo edo, ordea, mendia ingura daiteke eta ZABALANDI lepora (879 m) iritsi, Araba eta Bizkai herrialdeen arteko muga dena hain zuzen. Aramaioko bailara E-an da. Hemendik Anboto mendiak, pareta bertikal bat dela ematen du.

Hegoaldera hartuz IZPISTE haitza inguratzeko abiatuko gara, eta bertan LEZIAGAko atakara iritsi, txabola handi bat aurkitzen den lekua. Hemendik ORISOL edo ARANGIO mendira igoko gara, pagoen arteko bidezidor eder baten bidez. Pago eta dolinaz beterik dagoen lekuan gaude, beraz, hemendik kontu handiz pasa behar dugu dauden markak jarraituz.

Pagadiaren amaieran, gailurreria bizian, Santa Kruz baseliza aurkituko dugu. Jaitsieran, burdinazko gurutze handi bat ere; pinudian sartzen den pista besterik ez da jarraitu behar errepidera iristeko. Ezker alderantz jarraituko dugu. KRUTZETA gainean gaude (690 m), eta hurrengo etapan ere hemendik hasiko gara.


 Kartografia


  • Elorrio, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas: Pto. Barazar - Atxarte. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar). Eskala: 1:50.000.

 Bibliografia


  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 1. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1991).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 4. La Gran Travesía de la Divisoria. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1988).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 7. La Ruta del Peregrino. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1989).


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1