Gibijo, gutxi bisitaturiko eremua

1995eko urtarrilerako, Javi Areizaga eta biok Banalerroaren etapa guztiak soslaiturik genituen. Hala ere, lehendabiziko etapa honek beldurra-edo sortarazten zigun, jarraitzeko bidea erabat ezezaguna izateaz gain hasierako eta amaierako puntuak oraindik zehaztu gabe genituelako.

Peña Ereatik jaitsi ondoren, Marindako zilueta aurrean. Klik egin handiago ikusteko
Peña Ereatik jaitsi ondoren, Marindako
zilueta aurrean
—© Hilario Aranburu—
Klik egin handiago ikusteko...
(17 Kbyte)

Logikoena, hasiera puntua Peña Erea iruditzen zitzaigun; bainan mapetan, katrastaletan barne, mendi hau kokatzen zailtasunak besterik ez genituen. Behin bere kokapena zehaztu ondoren, igoera nondik egitea erabaki behar izan genuen.

Urduñako mendatea zein Nerbioiko behatokia menditik urruti geratzen ziren; Gibijo Mendia. barrena bertatik sartuz gero, ibilbidea ilogikoa bihurtzen zen, zentzurik gabeko zirkulua bete behar izango genuen-eta.

Hori dela eta, Berberana herrixkan pentsatu genuen. Mapetan zenbait zidorren aztarnak agertzen ziren eta Peña Erearantz gora abiatzea posible zela jakin genuen. Ibilbidea prestatzeko, Berberanara iritsi gineneko goizean, kalean inor ez zegoen. Agertu zen nekazari batek, Pozo Nuevo-ko bidean zegoen mendia seinalatu zigun; ez zuen mendiaren izena ezagutzen.

Katrastala begiztatu eta hala zen, putzu horretatik igaro behar genuen. Sortalderantz joan ginen une oro, harriz eta belarrez osaturiko bidexkan zehar, bidea desagertu arte. Kordalaren gainaldera iritsi ginenean, laster aurkitu genuen Peña Ereako erpin geodesiko handia. Gure begien aurrean, laino urdinen artean Marindako piramideraino iristen zen ordoki zabala irekitzen zen.

Arangatxa mendiko magaleraino ailegatzeko topa genezakeen arazorik nabarmenena bertan diren hainbat eta hainbat bidegurutze aldrebestuak ziren. Hegal honetan inguruko otsotegirik zaharrenetarikoa oraindik dirauela irakurriak ginen. Inbutu erako tranpak direlarik, bertaraino izutzen zen otsoa tiroz akabatu arte. Betarik izan ezean, ez ginen otsotegiaren bila basoan barrena sartu.

Zubi zaharra Gibijo Mendiko lur eremuetan. Klik egin handiago ikusteko
Zubi zaharra Gibijo Mendiko lur eremuetan
—© Alex Orbegozo—
Klik egin handiago ikusteko...
(25 Kbyte)

Arangatxatik aurrera, Korretundeko putzutik ezkerrerantz jo behar genuen, "Camino del Pozo Nuevo" delakoarekin topo egiteko. Javi eta biok eskuinetik egin genuelarik, inguratze luze batez zuzendu behar izan genuen.

Irteeraren egunean, aurreko egunekoak kontuan hartu eta ibilbiderik zuzenena aukeratu genuen.

Alto del Corral delakotik etapa Izarran edo Altube mendatean buka genezakeen. Izarra bigarren etapako ibilbidetik at geratzen zen, eta Altube mendatea errepidez anitzez inguraturik zegoen.

Horrexegatik, Goiurin amaitzea erabaki genuen, Altube mendatetik bost kilometrora dagoen herrixka, Alto del Corral-etik jaitsiera ezin egokiagoaz horniturik dagoena.

Goiurin "hatzamar" egin genuen Urduñaino; bertan bazkaldu genuen. Berberana Urduñako mendatetik beste aldean dago. Taxi bat behar izan genuen.

Luismi GLEZ.
1996ko apirila.



Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country
Tlf.: (+34) 943.72.33.85



GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1