F.V.N.A.-aren (Federación Vasco-Navarra de Alpinismo) 75. Urteurrena ospatzeko Jardueren Programa
 
F.V.N.A.-aren 75. (1924-1999) Urteurrenaren logoa
Goazen Mendirik Mendi - Zatoz Elgetara! maiatzaren 23an. Klik egin programa ikusteko

 Sarrera
 
Elgetako plazan 25. urteurreneko plaka
Elgetako plazan 25. urteurreneko plaka

Zabala da Euskal Herrian mendizaletasunaren historia eta informazio honetan duela 75 urte sortu zenetik egindako zenbait ekintza aipatuko ditugu:

1924. urtea.

  • Maiatzaren 24an Federación Vasco Navarra de Alpinismo sortu.
  • Probintzietako batzordeak sortu.
  • Egiriñaoko aterpetxea.

1925. urtea.

  • Batzarra Zumarragan.
  • Urbiako aterpetxea.
  • Elgetako herriak omenaldia F.V.N.A.-ri.

1926. urtea.

  • II. batzarra edo asanblada Elgetan.
  • Zuzendaritza berria.
  • Pyrenaica.
  • Sariak.
  • Mendi txapelketak.

1927. urtea.

1926/05/30- II. Batzar Nagusia Elgetan
1926/05/30 - II. Batzar
Nagusia Elgetan
—© Euskal Mendi Federakundea—
  • Sariak eta aterpetxeak.
  • Kontzentrazioa Gorbeian.

1928. urtea.

  • Urteko batzarra Donostian.
  • Zuzendaritza berria.
  • Finalista eguna Zumarragan.
  • Aterpetxeak.

1929. urtea.

  • F.V.N.A.-ren krisia.

1930. urtea.

  • Izen aldaketa (Federación Vasca de Alpinismo).
  • Zuzendaritza berria.

1931-32. urteak.

  • Unión International de Asociaciones Alpinas (U.I.A.A.) sortu.
  • Federazio nazionala sortu.

1933-34. urteak.

  • Aizkorriko aterpetxea.

1935-36. urteak.

  • Batzarra Elgetan.
  • Gerra zibil garaia.

1949-59. urteak.

  • 1949ko maiatzaren 22an F.V.N.A.-ren 25. Urteurrena Elgetan.
  • Mendizaleen lehenengo biltzar Euskal-Nafarra.
  • E.N.A.M. Vasco Navarra-ren sorrera.

1960-1970. urteak.

  • Aldaketak zuzendaritzan.
  • Mendizale bikainenen hitzaldi eta proiekzio emanaldiak.
  • Aterpetxeak: Gorbeia, Vishente mendi-aterpea. Veronika txabola. San Adrian.
  • Goi mendizaletasunaren XIX. Txapelketa Belaguan.
  • Euskal espedizioa Peruko Andeetara.

1971-1985. urteak.

  • F.V.N.A.-ren birrantolaketa, lehendakari Paco Iriondo eta zuzendaritza berria.
  • 1974ko maiatzaren 19an F.V.N.A.-ren 50. Urteurrena Elgetan.
  • I. espedizioa Everest-era (ez da gailurra egiten)
  • Piedrafitako aterpetxean konponketa lanak hasi.
  • Hauteskundeak, lehendakari Antxon Bandres.
  • Izen berria <<Euskal Herriko Mendizale Elkargoa>>.
  • <<Zain dezagun Belagua>> kanpaina.
  • Espedizioa Shakhaur-era (gailurra - lehenengo euskal 7.000koa).
  • Espedizioa Tirtx Mir-era (gailurra)
  • Espedizioa Noshaq-era (gailurra).
  • Espedizioa Dhaulagiri-ra (gailurra - lehenengo euskal 8.000koa).
  • Hauteskundeak, lehendakari Anton García.
  • E.H.M.E.-aren estatutu berriak.
  • II. espedizioa Everestera (gailurra).
  • Espedizioa Jannu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Pico Comunismora (gailurra).
  • Hauteskundeak, lehendakari Juan Bautista Maíz.
  • Mendiko medikuntza eta sorospenari buruzko VI. Nazioarteko Jardunaldiak.
  • Piedrafitako aterpetxeko konponketa lanak Aragoiko Federaziora pasatu.
  • Espedizioa Kusum Kanguru-ra (gailurra).
  • Espedizioa White Needle-ra (gailurra).
  • Espedizioa Nanga Parbat-era (gailurra).
  • Espedizioa Makalu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Shivling-era (gailurra).
  • Espedizio zientifikoa Txo Oiu-ra (gailurra).
  • Hauteskundeak. Lehendakari José Mª Leturia (krisia E.H.M.E.-an).
  • Espedizioa Muztagh Ata-ra (gailurra).
  • Espedizioa Batura-ra (Maidon Sar-en gailurra. inork zapaldu gabekoa, 6.498 m).
  • Espedizioa Ama Dablam-era (gailurra eta bide berria).
  • Espedizioa Txogolisa-ra (gailurra).

1986-1998. urteak.

  • Hauteskundeak, lehendakari Paco Iriondo (bigarrenez).
  • Espedizioa K2-ra (gailurra).
  • Espedizioa Jukshin Gardan Sar-era (gailurra).
  • Espedizioa Pico Lenin-era (gailurra).
  • Espedizioa Gasherbrum II-ra (gailurra).
  • Espedizioa Kangtxenjunga-ra (gailurra).
  • Espedizioa Txo Oiu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Kangtxungtse-ra (gailurra).
  • Espedizioa Annapurna l-era (gailurra).
  • Espedizioa Jalung Kang-era (gailurra).
  • Izen berria <<Euskal Mendizale Federakundea>>
  • Estatutu berriak.
  • Oroitarri berria Besaiden.
  • Hauteskundeak. lehendakari Paco Iriondo (hirugarrenez).
  • Espedizioa Txo Oiu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Gasherbrum lI-ra (gailurra).
  • Espedizioa Violeta Peak-era (gailurra).
  • Espedizioa Muztagh Ata-ra (gailurra).
  • Espedizioa Pumori-ra (gailurra).
  • Espedizioa Shisha Pangma Zentralera (gailurra).
  • Espedizioa Txo Oiu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Lhotse Shar-era (gailurra).
  • Espedizioa Txo Oiu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Pumorira (gailurra).
  • Espedizioa Torre de Trango-ra - Norvegiarren kai-muturra (gailurra).
  • Espedizioa Pumorira (gailurra).
  • Espedizioa Makalu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Nanga Parbat-era (gailurra).
  • Espedizioa Mustagh Ata-ra (gailurra).
  • Espedizioa Kun-era (gailurra).
  • Espedizioa Txo Oiu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Kangtxungtse-ra (gailurra).
  • Espedizioa Everestera (gailurra)
  • Espedizioa Everestera (gailurra).
  • Espedizioa Annapurna IV-ra (gailurra).
  • Espedizioa Txo Oiu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Everestera (gailurra).
  • Espedizioa Everestera (gailurra).
  • Espedizioa Lhotse-ra (gailurra).
  • Espedizioa Gasherbrum I-era (gailurra).
  • Espedizioa Broak Peak-era (gailurra).
  • Espedizioa Kangtxenjundara (gailurra).
  • Espedizioa Shisha Pangma Zentralera (gailurra).
  • Hauteskundeak, lehendakari Paco Iriondo (laugarrenez).
  • Espedizioa Dhaulariri-ra (gailurra).
  • Espedizioa Shisha Pangma Zentralera {gailurra).
  • Mendiko sorospenerako taldea.
  • Gazte mendizale taldea.
  • Egoitza berria Donostian.

Informazio honen bukaeran, eta espedizioei dagokienez, euskaldunak Himalaian egindako espedizioez aritu gara, baina, esan beharra daukagu kontinente guztietan egon direla euskal mendizaleak, eta beste mendi asko ere igo dituztela euskaldunek.

 
Igo
 
 F.V.N.A.-aren 75.
 Urteurrena ospatzeko Jardueren Programa
 
 Goazen Mendirik Mendi
 
Iparraldeko eta Nafarroako makilak Elgetan
Iparraldeko eta Nafarroako
makilak Elgetan

Ospatzera goazen urteurreneko kopuruarekin bat, 75 urte hain zuzen ere. Euskal Herriko 75 gailur edo tontor igoko dira eta Lurralde-Federazio bakoitzak talde edo elkarteen esku jarriko dituen makilak eskuan, tontor bakoitzean erreleboa eginaz mendiz mendi Elgetaraino iritsi arte. Elgetara iritsitakoan udaletxean jarriko dira Elgetan bertan sortu baitzen F.V.N.A.


Igo
 
 F.V.N.A.-ri buruzko ERAKUSKETA filatelikoa.
 

Data: 1999ko urtarrilaren 16tik 24ra bitartean

Elgoibarko Kultur Etxean F.V.N.A.-ren 75. Urteurrenari buruzko erakusketa filatelikoa egingo da.


Igo
 
 Euskal Mendizaletasunaren III. GALA
 

Data: 1999ko otsailaren 6an

F.V.N.A. 75. Urteurrena dela eta ospatuko den Euskal Mendizale Federakundearen III Gala edo festa leku ezin hobean egingo da, Bilboko Batzar eta Musikaren Jauregian, Euskalduna Jauregian, hain zuzen ere. Ekitaldi hau otsailaren 6an ospatuko da iluntzeko 7:30etan.

Gala edo ekitaldi honetan 1998ko jarduerarik aipagarrienek E.M.F.-aren sariak jasoko dituzte. Honezaz gain, mendiari buruzko artikulu eta diapositibentzako ere XVI. Pyrenaica sariak banatuko dira.

Ekitaldi honetan Santutxuko Gastedi Elkartea. Begoñako 'Ars Viva' abesbatza eta Kukubiltxo animazio taldea izango dira. Honezaz gain, Cristóbal Burgos eta Antxon Iturrizaren ikus-entzunezkoak ere ikusi ahal izango dira.

Ekitaldi honetan parte hartu ahal izateko gonbidapena jaso beharko da E.M.F.-aren egoitza edo bulegoetan, Federazioetan edo Pyrenaican. Gonbidapenak dohainik emango dira eta urtarrilaren 18tik otsailaren 3ra arteko epea izango da jasotzeko. Afaria ere egongo da eta horren prezioaren berri aurrerago emango da.


Igo
 
 XXIII. Mendiko ESKI Irteera
 

Data: 1999ko martxoaren 6 eta 7an

E.M.F.-ak 1999an 75. urteurrena ospatuko du: urtero-urtero Mendiko Eski Irteera antolatzen du eta 1999koa XIII. aldia izango da eta, horregatik edizio honetan arreta berezia jarri nahi da. Mendiko eski irteera hau martxoaren 6 eta 7an zehar egingo da Benás-eko (Benasque) bailaran, eta zehazkiago ondorengo hau izango da ibilbidea: Llanos del Hospital - La Renclusa aterpetxea - Madaleta okzidentala (3.254 m) - Paderna lepoa - Llanos del Hospital.


Igo
 
 Mendiko Berriemaile edo Informatzaileen III. Batzarra
 

Data: 1999ko martxoaren 20 eta 21an

Pyrenaica aldizkariaren eskutik eta Gipuzkoako Kirol Kazetarien Elkartearen laguntzaz sortu zen ekimen hau Tolosan ospatuko da. Ekimen honen helburua estatuan zehar mendizaletasunari buruzko berriak zenbait komunikabidetan emateaz arduratzen ziren eta sakabanatuta zeuden berriemaileak harremanetan jartzea izan zen.

Lehenengo edizioa Donostian ospatu zen Euskal Herria, Katalunia eta Madrildik etorritako hogeiren bat informatzailerekin. 1995ean jarraipena izan zuen 2. edizioarekin Katalunian antolatutako deialdiaren bidez Torelloko Mendiko Zineari buruzko Jaialdiko ekitaldien barruan. Ia lau urteko etenaren ondoren Euskal Herriak hartzen du antolatzeko ardura F.V.N.A.-ren 75. Urteurrena ospatzeko egingo diren ekintzen barruan.

Hirugarren jardunaldi hau mendiko informazioari buruzko teknika informatiko berrien egokitzapena eta azterketara egongo da batez ere bideratuta.

  • Argazkilaritza digitala kanpo baseetatik.
  • Satelite bidez egiten diren transmisio telefonikoek jasan duten aurrerapena martxan jartzeko dagoen "Iridium" proiektuaren aurrean, hau da, telefono mugikorren bidez munduko edozein lekutan egonda ere zuzenean harremanetan jartzeko aukera ematen duena.
  • Datu-base bat aurkeztea mendizaletasunari buruzko kontsultei erantzuteko prestatua.
  • Mahaingurua mendiari buruzko aldizkarietako arduradunen artean.
  • Mahaingurua mendizaleekin espedizioen izpiritu eta marketing-ean komunikazio zuzenek duten eraginaz.
  • Mendiko infografian jakitunak direnen arteko batzarra.
  • Mendiko hitzak euskaraz, gazteleraz eta katalanez izango dituen koaderno baten aurkezpena.

Batzar honetara Katalunia, Madril eta Euskal Herriko prentsa, irrati eta telebistako informatzaileak joatea espero da.


Igo
 
 Haurrentzako Ibilaldia
 

Data: maiatzaren 16an

Antolatzailea: Eibarko Kirol Elkartea


Igo
 
 Anaiarteko Festa Elgetan
 

Data: 1999ko maiatzaren 23an

Elgetan sortu zen F.V.N.A. 1924ko maiatzaren 18an eta bertako plazan, ordutik Mendizaleen plaza izenaz ezagutzen dugunean, oroigarri bat jarri zen.

Elgetako jaia: mendizaleak Intxorta txikian
Elgetako jaia: mendizaleak
Intxorta txikian

1949ko maiatzaren 22an 25. Urteurrena ospatu zen eta "Hermandad de Centenarios Alpinos" izeneko mendizale elkartea sortu zen.

1974ko maiatzaren 19an F.V.N.A.-k 50. Urteurrena ospatu zuen Elgetan. Udaletxeko fatxadan 1924. urtean izandako sorrera gogorarazten zuen plaka oroigarri bat jarri zen, eta federazioko intsignia jarri zitzaizkien autoritate, lehendakari ohi, federatu eta mendizale ospetsuei.

1999ko maiatzaren 23an F.V.N.A.-ren 75. Urteurrena ospatuko da eta berriz ere Elgetan. Egun honetan talde edo elkarte ezberdinek Euskal Herri guztian zehar mendirik mendi eraman dituzten makilak jarriko dira udaletxean. Zenbait ekitaldi folkloriko egongo dira, bertsolariak, herri kirolak .. eta ondoren anaiarteko bazkaria.


Igo
 
 Euskal Herriko Mendiei buruzko IKUS-ENTZUNEZKOA
 

Bi ikus-entzunezko egingo dira gai nagusia Euskal Herriko mendiak izango dutelarik. Ikus-entzunezko hauetan Euskal Herriko mendiak urtaro guztietan eta era guztietan azalduko dira: paisaia, baserriak, flora, ohiturak, leku ezkutuak, hau da, gure mendien edertasuna azalduko da oro har. Ikus-entzunezko hauek Euskal Herriko zenbait lekutan ikusi ahal izango dira.


Igo
 
 Euskal Mendizaletasunaren Historiari buruzko liburua
 

75 urte hauetako Euskal Mendizaletasunaren Historia bilduko duen liburu bat argitaratzeko asmoa dago. Formatu handia eta 300 bat orrialde izango ditu eta 3.000 bat aleko edizioa izango da. Aurkezpena Elgetako Anaiarteko Festan egiteko asmoa dago.


Igo
 
 Euskal mendizaletasunaren historiari
 buruzko 75 urteetako Erakusketa MUGIKORRA
 

F.V.N.A.-ren 75. Urteurrena dela eta, E.M.F.-ak erakusketa mugikor bat prestatzeko asmoa du, 75 urte hauetan euskal mendizaletasuna zer izan den bilduko duena. Hasierako asmoa erakusgela handietan egiteko asmoa dago, Bilbon, Durango, Donostia, Bergara, Gasteiz, Iruñea eta Lizarran, hain zuzen ere, baina agian, erakusketa honen zatiren bat beste herriren batzuetara ere eraman ahal izango da.

Erakusketa formatu handiko 20 taula edo panelen (100 x 20 cm) bidez egingo da. Erakusketa honetan argazkien muntaiak eta bi edo hiru bat bitrina egongo dira balio historiko handiko dokumentu eta tresnekin.

Erakusketa honetan ikusgarriena 6 metroko zabalera, 3 metroko sakonera eta 3,5 metroko altuera duen dekoratua izango da. Dekoratu hau 2,50 x 3,50 metroko PVC-ko ziklorama pantaila handi bati markoa jarriko dion harrizko zubi bat izango da, eta pantaila handi horretan diapositibak zein antzerkietan erabiltzen diren fokuekin koloreak proiektatuko dira. Alde bakoitzean 75 urteko aldea izango duten bi garaietako eskalatzaileren manikiak jarriko dira.

Era berean, 3 metroko zabalera eta 2 metroko sakonera izango duten beste bi dekoratu ere jarriko dira eta hauetan garai ezberdinetako kanpamenduak jarriko dira, eta horietako bakoitzean kanpin denda bat, mendizale bat eta mendizaletasunean eta materialetan izandako aurrerapena adieraziko dutenak.


Igo
 
 Eskaladako Euskadiko Txapelketa
 

Data: ekainaren 19an

Antolatzailea: Eibarko Kirol Taldea.


Igo
 
 Orientazio Ibilaldia
 

Data: ekainaren 20an

Antolatzailea: Iparraldeko talde edo elkarteak.


Igo
 
 E.G.M.E.-ren bilera ATXARTEN
 

Honen helburua asteburu batean Euskal Herri osoko generazio ezberdinetako eskalatzaileak Atxarten elkartzea da, horrezaz gain autonomia guztietako eskalatzaileei ere luzatuko zaie gonbidapena. Atxarten izango da 1936an Urrestein bide normala zabaldu zenetik urtez urte eskalatzen den lekua delako. Badirudi euskal eskalatzaile guztiek komunean dutena Atxartetik pasatu izana dela, eta bertako eskolari lagundu izana.

Programa ondorengo hau izango da: larunbatean, pareta ezberdinetan eskalatu ondoren anaiarteko afari batekin bukatzeko, afari honetan oroigarriak emango zaizkie belaunaldi ezberdinetan punta-puntako izan diren euskal eskalatzaileei. Igandean, eskalada herrikoia, hau da, asmoa normalean aritzen diren baino mendizale gehiago hurbiltzea eskalatzera baina modu kontrolatuan aglomeraziorik egon ez dadin eta Euskal Goi-Mendi Eskolako kideek horretarako prestatutako ekipamenduaz horniturik.


Igo
 
 GR-12 Euskal Herriko xenda edo bidearen aurkezpena
 

GR-12 Euskal Herriko bidea Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa eta Europako beste ibilbide batzuekin ere erlazionatuko den ibilbidea da eta horrek guztiak horizonte zabaleko bide egiten du. Bide hau natura eta balio historikoagatik ere garrantzitsua da eta mendi inguruetatik pasatzen da.

Honegatik guztiarengatik, GR-12 Euskal Herriko bidea denok argia ikustea nahi dugun proiektu bihurtzen da eta itxaropentsu gaude F.V.N.A.-ren 75. Urteurrenean errealitate egingo den.


Igo
 
 Hildakoak gogoratzeko eguna Besaiden
 

Data: irailaren 19an

Salbuespen bezala gonbitea luzatuko zaie Besaide, Erdella eta Orisoleko taldeei denen artean antolatzeko.


Igo
 
 SENDERISMOARI buruzko estatu mailako jardunaldiak
 

Data: urria

Lekunberrin izango dira jardunaldi hauek eta bertako Udala eta Plazaolako Partzuergo Turistikoaren laguntza izango dute. Jardunaldi hauek Lekunberri eta Uitzi arteko lehengo trenbide zaharra berriztatu ondorengo ibilbidearen lehenengo zatiaren inaugurazioarekin batera egingo dira.

Hori dela eta GR-20 "Aralarko Bira" berritu eta bertako topogidaren argitaratuko dira. Jardunaldi hauek Nafarroako Mendi eta Eskaladako Federazioak antolatuko ditu.


Igo
 
 Mendiko SEGURTASUN eta
 OSASUNARI buruzko eztabaidak
 

Data: 1999ko urria eta azaroa

Helburuak:

  • Mendiko medikuntza eta sorospenean adituak direnen bilera.
  • Medikuntza eta sorospenari buruzko gai garrantzitsuei buruzko eztabaida eta eguneratzea.
  • Ezagupen hauek mendizale guztiei helarazi.
  • Gai hauek denen artean eztabaidatu: sendagileak, sorosleak eta mendizaleak.

Gaiak

  • Jardunaldia: Mendiko kirolen onura eta arriskuak - Donostia
  • Jardunaldia: Segurtasuna eta sorospena mendian - Gasteiz
  • Jardunaldia: Medikuntza eta garbitasuna espedizio eta trekking-etan - Iruñea
  • Jardunaldia: Segurtasuna mendian. Istripuen prebentzioa - Bilbo

Igo
 
 E.M.F.-ko Beteranoen MARTXA
 

Data: urriaren 24an

Antolatzailea: Ondarroako Aurrera Kirol Taldea.


Igo
 
 E.M.F.-aren delegatu
 edo ordezkari eta lehendakarien zerrenda
 

E.M.F.-aren 75 urte hauetan delegatu edo ordezkari eta lehendakari izan direnak:


Izena
Herria
Antxon Bandrés y Azkue
Tolosa
Antonio Telleria Igartza
Eibar
Angel Sopeña y Orueta
Bilbo
Pedro Otegi Ezenarro
Errenteria/Orereta
Angel Zala Llaguno
Sestao
Paco Iriondo Lizarralde
Elgoibar
Antxon Bandrés Zaragueta
Tolosa
Antton García Albizu
Durango
Juan Bautista Maiz Agirre
Legazpi
José Mari Leturia Intza
Oñati
Paco Iriondo Lizarralde
Elgoibar
 

Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo

© Euskal Mendi Federakundea

Euskal Mendi Federakundea
Anoeta Pasealekua, 24 20214 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.47.42.79
Fax: (+34) 943.46.24.36


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1