Mendiko ibilaldiez
 goza dezagun Joaquín Araújoren aholku batzuk

Mendira egiten ditugun ibilaldiez gozatzeko har itzazu kontseilu hauek:

  • 1.Espektakuluan partehartzaile izan zaitez: ez emaile.
  • 2.Naturan leku egokirik ez duen gauza bakarra zure axolagabekeria da: bera da zaborrik handiena.
  • 3.Begiratzen duguna geu gara: beraz, inguratzen gaituen ezer ez da gu baino okerrago.
  • 4.Zurekin batera doan guztiak atzera itzuli behar du bere jatorriko lekura.
  • Natura
    Natura
    —© Carlos Mediavilla—

  • 5.Ikusten duzun ezerk ez du egoitzaz aldatu nahi: utz ezazu aurkitu zenuen lekuan.
  • 6.Gauza guztiak ikusteko duzun legezko jakinahia handiagoa izanen da, zu paseatzen zaren lekuan betidanik bizi izan direnak izutzen eta ihesarazten ez badituzu, beren txokoa abandonatzen ez badute.
  • 7.Eszenatokian barneratzen bazara antzezpena hobe ezazu: jantzi nabarmenik ez ezazu eraman, hotsik ez atera, trakeskeriarik ez ezazu egin.
  • 8.Gaur egun, basoan su egitea ez du inola ere ezerk justifikatzen.
  • 9.Basozainek, herritarrek eta lur-jabeek egiten dituzten oharrik gehienek esperientziaren eta bizi diren eta lan egiten duten lekuarekiko amodioaren bermea dute.
  • 10.Begiratzeak zera balio du, bilatzeak baino hamar aldiz gehiago eta segika ibiltzeak baino ehun aldiz gehiago.
  • 11.Zirraren bilduma egin ezazu. Irudiak baino freskoagoak dira-eta.
  • 12.Begira ari zatzaizkionean kontuan izan bera ere begira ari zaizula.

JOAQUÍN ARAÚJO
1994ko martxoa

Beleak
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1