4.- Usategieta mendatea - Kornieta (1.073 m) - Ireber (1.202 m) - Ilarregi

—Larunbata,
1990ko maiatzak 19—


 Leitzako mendialdetik Ultzama bailararen bila


USATEGIETAko mendatean abiatuko gara DONEZTEBErako errepideari jarraituz. Berehala eskumako pistari oratu oihanean sartuz eta aurrera segi lau lau errepidearekin paraleloki. Berehalaxe oihanetik irten eta pista bitan banatzen da. Eskumako pistan gora egin behar da alanbre-hesi igaroz (burdinazko esatea). Metro gutxi aurreratxoago alanbre-hesi barria (langak) eta pista, berriro ere, bitan banatua. Eskumakoa hartu behar da (laua) eta aurrera egin gure eskumaldetik hesia eta zelaiak ditugularik. Aurki pinadian sartuko gara eta hamar bat minutuz gora egingo dugu emeki emeki garbiunera irteteko. Pistek lau-antzean darrai eta bidegurutze barria non eta ezkerretik laburra bezain aldapa gogorra igo behar den. Zelaiak. Zelai honetan pare bat hasi gurutzatu behar dugu eta pista zaharrari jarraituz pagadian gora ARTXULOko lepora helduko gara (931 m). Hemen eskumatara (Hego) hartu behar da pagaditik irteteko eta larretako aldapatzarra zeharka igo. AKANgo gailurra ezkerretara utzi behar dugu eta gandorreko lepoa hartu, sakon galanta bistaratuko dugularik horrela. Sakonune hau ekiditeko eskumatara jarraituko dugu (Mendebal) eta haitz-puntara (1.021 m) iritsi baino lehen KORNIETAko Ipar lepora jaitsiko gara (1.000 m). KORNIETAKO tontor zorrotza (1.073 m) gainditu dezakegu edota ezkerretik saihestu gandor soiletik jarraituz 1.059 m. kotaraino.

Kornietako Zentral Eolikoa (Leitza)
Kornietako Zentral Eolikoa
(Leitza / Pyrenaica
aldizkariko 194. zenbakian
argitaratutako argazkia)
—© GMF - Gipuzkoako Mendi
Federakundea—

Hemendik eskumatara (Hego) jaitsi zenbait metro haitz artean eta pagadian zehar pistara irteteko. Pare bat minutuz pista hau jarraituz ezkerraldera (Eki) harrixehezko pista barria joko dugu eta hemen eskumaldera hartu ZUPERRItik datorren kordala gurutzatuz. Gandorraren hegoaldetik pistari jarraituz hamar minututan edo, bihurgune itsura iritsiko gara eta pista utziz, ehun metro edo igo pagadian gora zuzen BIDATEko leporaino (1.067 m). Gandorrean zehar eskumatara (Hego) jarraituko dugu pagadian eta aurki larreak joko ditugu (hesia). Larrean gora eginez eta muinotxoak jarraituz 1.190 m-tara iritsiko gara eta jarraian lepoxkaraino jaitsiko gara BI AIZPAREN SEPULTURE trikuharria ikusi ahalko dugularik. Hemen bi aukera:

  • Ezkerraldera jaitsi zuzen IREBER-eko iparraldeko larretan zehar pagadi ertzeko alanbre-hesia jo arte. Hemen hesate eta bidexka (marra gorri-zuriak) aurkituko ditugu OTSOLAko zelaietara jaisteko.

  • 1.193 m-tako kota ezkerraldetik inguratu eta IREBER-eko gailur zuri eta harritsuraino igo (1.202 m.). Talaia bikaina eguraldia lagun. ARNAIZArantz gandorrez jarraituz 1.130 m-tako lepora jaitsiko gara eta gero jira iparralderantz larretan zehar jaitsiz pagadiraino OTSOLA-ko bidea aurkitzeko.

Zelaiak jo ondoren, alanbre-hesia gurutzatuko dugu (burdinazko erromara) eta iturburura iritsi. OTSOLAko bidegurutze nagusia (920 m). Hemendik pistek behera egiten du errekaren ezkerraldetik ARRARATSeraino, bide zoragarria!!!.

Central Eólica de Kornieta (Leitza)
Kornietako Zentral Eolikoa
(Leitza / Pyrenaica
aldizkariko 194. zenbakian
argitaratutako argazkia)
—© GMF - Gipuzkoako Mendi
Federakundea—

ARRARATSetik errepide estuari jarraituko diogu erreka arrain-haztegia ondoan gurutzatu arte eta bihurgune itsuraino igoko gara. Hemen errepidea utzi eta bidezidorra har dezakezu ezkerretara oihanean gora eginez IGOArako errepidera irteteko eta honi jarraiki herriraino iritsiko gara (720 m). Etxe artetik igaro beharra dago eskumatara eta transformadore azpitik behera antzean pistari oratu baserriraino. Eskumatara utziko dugu eta aurki jaisten hasten den pistari jarraitu beste baserria ezkerretara utziz. Aurreratxoago iturria eta, gero bidegurutzea, eskumako pista hartuko dugularik MARTIÑENEAko borda eta zelaietara igotzeko. Metro zenbait aurrerago bidegurutzea berriro eta eskumako pista jarraituko dugu geure eskumatara alanbrada dugularik. Segi behera eta borda zaharra ezkerretara utziz pagadira sartuko gara, alanbre-hesia jarraituz (720 m). Aurki, behera egiten duen pista utzi eta ezkerreko alanbre-hesiaren kontrara jarraituko dugu IGOA-OROKIETA bide zaharrean zehar. Metro batzuk aurrerago alanbrada utzi eta pagadian gora zuzen egingo dugu 150 m inguru 790 m-tako gailurra jo arte. Gailurra gainditu ondoren, eskumatara (Hego) jaitsi behar da zeharretara eta bost bat minututan edo, zelai koskor bi. Hemendik eta OROKIETAra pista, ur deposituak eta kanposantu ondotik igaroz.

OROKIETAn errepidea gurutzatu behar da frontoiko plazara sartzeko (iturria). Kalea zuzen hartuz, zelai artean pista dago eta berori jarraituz ILARREGI herrirantz. Lehenengo bidegurutzean ezkerretara jarraituko dugu erreka igarotzeko eta metro batzuetara beste bidegurutze bat aurkituko dugu eskumatara igoaz oraingoan. Muinoa gaindituz, pistak behera egiten du berriro eta horra hor aurrean ILARREGIko etxeak. Ondorengo bidegurutzetan ezkerraldetik jarraituko dugu pista eta errekatxoa igaroz, aldapa laburra igo ondoren, ILARREGIko baserriak (608 m). ULTZAMAN GARA.

© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"


 Kartografia


Etaparen kordaleko mapa. Egin klik sartzeko...
Etaparen kordaleko mapa (42 Kbyte).
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"

  • Sumbilla, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas: Arraras - Pto. Belate. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar). Eskala: 1:60.000.
  • IV Hiriburuen Ibilbide Handia. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar).

 Etaparen profila


Etaparen profila. Egin klik sartzeko...
Etaparen profila (9 Kbyte).
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"

 Bibliografia


  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar).
  • IV Hiriburuen Ibilbide Handia. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 4. La Gran Travesía de la Divisoria. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1988).
  • Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko. 66., 79., 82. eta 88. ibilbideak. L. P. Peña Santiago. Elkar (1990).

 Eta informazio gehiago amaraunean:




Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1