Opakua gaina (1.020 m) - Santa Elena (1.109 m) - Itxogana (1.060 m) - Zaita (Azatzeta) mendatea (980 m)

—Igandea,
1998ko urriak 8—


(Itzul.) "Hemen zutik izan eta 1764 eta 1784 urteen
artean desagertu zen Santa Elenaren omenezko
baselizaren oroitzapenean"

(Santa Elena gaineko gurutzeko inskripzioa)


 Iturrietako Mendietan


Gure artean Arabako eskualde ezagunenak, seguru asko, Toloño, Kantabria eta Kodes Mendien artean kokatutakoak dira.

Baina, badira Araban askoz gutxiago bisitatutako eskualdeak, hala nola, Gasteizko Mendiak, Izkiz Mendia, Lokiz Mendiko sartaldea eta Iturrietako Mendiak... eta azkeneko hauetan hain zuzen ere egingo dugu gure mendi-irteera.

Iturrietako Mendiek Arabako Zabaldiarekiko banalerroa osatzen dute eta inguruan gainez gain igo daitezkeen mendiek 1.000 metrotik gora altxatzen dira malkar eta pika ederrak osatuz.

Iturrietako Mendiak Opakua mendatetik — nondik Entzia Mendia amaitzen den— Zaita (Azatzeta) mendatera bitartean, Gasteizko Mendiekin bat egin ondoren kokatzen dira. Elkargune hau erabat zehatza ez den arren, Santa Luzia mendatean bertan koka daiteke.

Ia mendialde osoa kararrizkoa bada ere, kararria zuhaitz-guneekin txandakatzen da eta azkeneko hauetan aurkitzen du mendizaleak aterbea, bai eguzkiak gogor jotzen duenean eta baita eguraldi txarrak ibiltzea ariketa fisiko nekosoa egiten duenean ere.

OPAKUA GAINA (1.020 m).
Mendatean gaudela, M-rantz abiatuko gara: basoz estalitako Arrigorrista mendia ikusten dugu. Pista bat hartuz basoan barrena sartuko gara; gainbehera berak tontorrerako bidea erakutsiko digu; hala ere, bertara joatea errazagoa izan dadin gailurreriara hurbildu eta alanbre-hesiaren ondotik ibiliz tontorrean jarritako harriraino iritsiko gara: bere ondoan postontzi eder bat ikus daiteke. Arrigorrista, 1.151 m-ko gaina, panorama ederra erakusten digu, bide osoan gozatzeko aukera izango duguna hain zuzen ere.

Beti M. norabidea jarraituz eta oso nabaria den ebakidura ondoko harrizko bide batetik ibiliko gara: aurrerago Atxuri/Larredez (1.102 m) gaineko erpin geodesikoa ikus daiteke. Itxura bakartiko, landaretza handirik gabeko mendi honek eskaintzen duen erakargarritasun bakarra panoramika da.

HM-an Kantabria Mendia so egiten dugu: Lapoblacion ("El León Dormido" —lo dagoen lehoia— izena ere duena Errioxatik hartzen duen itxura dela eta), Meauri/Peña Alta, San Tirso eta Palomares mendiko ingurua ikus daitezke.

San Juan mendatea. Hemendik lotzen ziren antzina bi bailarak, Erroetarik Egileorrera bitartean.

Baso-ingurunetik Santa Elenaren magalera hurbilduko gara; alanbre-hesiaren ondotik ibiliz tontorreraino (1.109 m) falta zaigun gainbehera gaindituko dugu.

Alanbre-hesiaren ondotik jaitsi eta eskuinerantz joz landatutako esparru bat saihestuko dugu. Aldapatxo bat igo ondoren zuhaitzez estalitako eremu txiki batean jarriko gara. Mugarri zuri batzuk jarraituz Gereñu mendateraino iritsiko gara. Urrunean Santa Luziako harrobiak ikusiko ditugu.

Hartu behar ez ditugun pista batzuk agertuko zaizkigu; guk ordea mugarri zurien atzetik ibili behar dugu, lehenik lepo batera jaitsiz eta ondoren aldapatxo bat igoz Santa Luzia mendatera iristearren.

Hemendik aurrera inguruaren itxura aldatu egiten da; zuhaitzez estalitako ingurunea topatuko dugu Zaita (Azatzeta) mendatera iritsi bitartean.

Bidezidorrean amaitzen den pista bat hartuko dugu eta ezkerrean gailurreria osoa utziz errekatxo bateraino ailegatuko gara. Errekastoa zeharkatu ondoren bide bat duen lepo batera iritsiko gara. Ezkerrerantz joango gara eta bidea pistan bihurtuz, alanbre-hesiaren ondotik Idiagana (1.099 m) gainera iritsiko gara.

Hurrengo gaina Itxogana (1.060 m) izango da. Gure magalean San Bitor baseliza dago, arabar askoren elkartze-tokia, aspaldi erromes-aterbe gisa erabiltzen zena.

Baselizatik aurrera eta Zaita mendatetik datorren pistatik jarraituz, mendatean (980 m) bertan amaituko dugu gaurko ibilaldia.


 Kartografia


Etaparen kordaleko mapa. Egin klik sartzeko...
Etaparen kordaleko mapa (40 Kbyte).
V Hiriburuen Ibilbide Handia: Andoin - Mirutegi (1.156 m) - Arrigorrista (1.151 m) - Santa Luzia mendatea (832 m).
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"

Etaparen kordaleko mapa. Egin klik sartzeko...
Etaparen kordaleko mapa (45 Kbyte).
V Hiriburuen Ibilbide Handia: Santa Luzia mendatea - Idiagana (1.101 m) - Zaita (Azatzeta - 890 m) - Berrozi - Pagogan (1.029 m) - Mendiola (Gasteiz).
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"

  • Eulate, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.

 Eta informazio gehiago amaraunean:




Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1