Gradas de Ziriza (1.020 m) - Sarbileko ermita (1.132 m) - Etxauri

—Igandea,
1998ko azaroak 29—


"Ez begietan,/ez agur-hitzetan,/
ez eskuetan,/ez gauerdian,/
ez gorputzean/ ez gela bakarrean,/
ez bihotzean,/ ez gogoan,/
ez aldamenean,/ arnasan/ behar zaitut"

BERRIRO ESAN NAHI NIZUN
— José Luis Padrón (Txori Erratuen bilera) —


"Ekintza bat erein, eta ohitura baten uzta jasoko duzu.
Ohitura bat erein, eta izaera baten uzta jasoko duzu.
Izaera bat erein eta norabide bat jasoko duzu"

— Ekialdeko esaera zaharra—


 Sarbil Mendian


Iruñeko M-an eta Arakil ibaiaren eskuineko ertzean kokaturik, Sarbil Mendia dago. Mendi honetan, Santa Kruz baselizaz koroaturiko Etxauri izeneko gaina (1.132 m) dugu. Inguruan, zirkulu-erdi itxurako kararrizko malkar luze batek, hegazti harraparien habi anitzez horniturikoa hain zuzen, 8 kilometrotan zehar, Arga ibaiaren meandroak gailentzen ditu.

Etxauri baino 2 Km harantzago, Cantero Haitzak hormatik banatzen dira. Beren itxura originalak zein eskalada-bideen aniztasunak, eskualdeko eskalada-eskola garrantzitsua bilakatu dute.

Monolitoen gibelean, historiaurreko pinturez hornituriko leize batean, aterbe ezkutu bat dago.

ETXAURIKO ERREPIDEA (620 m).
Etxauritik, Etxauriko gainerako errepideko 16.5 kilometroan, bidezidor ez oso nabari bat irteten da mendian gora. Hegitik gora jarraituko du eta Ziriza herria ikusteko aukera eman ondoren, haitz-hormetara eramango gaitu. Hemen "Zirizako Eskailerak" hasten dira; kararri-haitzean egindako eskailerek paretan gora 150 m-ko garaiera gainditzen dute. Oro har, igoera erraza den arren, zenbait pasabidek aereoak direla erran behar dugu.

Goi-ordokira iritsi ondoren, baso batera iristerakoan M-rantz joz haitz-bloke handi bat inguratu beharko dugu. Ostean, malkar txiki bat ere zeharkatu beharko dugu, azkeneko igoeraren magalera iritsi nahian bagara.

Ezkerralderantz joko dugu, eta inguru ez oso argitik igaro ondoren, gainera eta gainean dagoen Sarbil (1.132 m) baselizara iritsiko gara.

Egun argia egiten badu, ondoren mendien bista ederra izango dugu: Hiru Errege Mahaia eta Auñamendi, Adi eta Saioa, Satrustegi Mendia eta Beriain, Urbasa, Lokiz eta Jurramendi.

Kordaletik jarraituz E-rantz jaitsiko gara: urrutian Iruñea hiriburua ikusten dugu; eskuinean sastraka, sasi eta ote batzuk ere ikusiko ditugu. Sakon batera iritsiko gara, non txabola baten hondakinak ikusiko dugun.

Alanbre-hesia jarraituz harrobi batetik datorren orain erabili gabeko pista batekin egingo dugu topo.

Pistatik jarraituko dugu eta atzera, zenbait borda-hondakin batzuk aurkituko ditugu. Lokazturik dagokeen ibilbide-zati bat topatuko dugu. Bihurgunetako batean Ibero herria eta Arga ibaiaren meandroak ikusteko aukeran izanen gara.

Gailurreria inguratuz, harrobi txiki bateraino iritsiko gara. Harrobia utzi ondoren, bideak eskuinerantz eginez, gereziondoen landaketa batetik igaroko da.

Etxaurira, Iberotik datorren errepidetik sartuko gara.

Taldeko bazkaria, Errezun izanen da, Lizarrarako bidean dagoen herrian hain zuzen.


 Kartografia


  • Pamplona, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1