Estós-eko aterbea (1.890 m) - Cabaña del Turmo etxola (1.730 m) - Ubago lepoa (2.750 m) - Perdigero (3.222 m)

—Asteburua,
1998ko irailaren 13-14an—


90eko apirilak 20, / kaixo neskato, zu zelan?
Harritzen al zaitu nik zuri idazteak? / Horrenbeste denboraren ondoren
bada, normala da / Bada, bakarrik nengoen hemen eta
iraganari begira jarria nintzen / malenkoniatsu jarri eta
zuri mintzatzeko beharra nuen.

Gogoan al duzu Turmo etxolan / igarotako gau hura?
Denok elkarrekin ze algarak / egiten genituen lehen?
gaur ez da lehengo garaiko / ia inor geratzen,
eta geratzen direnak / aldatu dira. BAI!

Baina beno, zu, zelan?, esan / agian seme-alabak ere badituzu
Zer moduz zabiltzan tipo horrekin? / dibertigarria dela espero
Nik, egia esan, beti bezala / betikoan jarraitzen dut lanean
musikaz ez naiz nekatzen / baina hutsik aurkitzen naiz barrutik.

Beno, bada, agur esatera noakizu / eta gura baduzu, erantzungo didazu
nire hitzek zure kontzientzia / desoreka dezaten espero
bada, neska, badakizu / laster arte elkar ikusten badugu
nik nire abestiekin jarraituko dut / eta zuk zure ametsekin.

20 DE ABRIL
(Cuéntame un cuento - CELTAS CORTOS)


 Perdigeroren mendi-multzoan


Auñamendiko mazizo bakoitza gainontzekoetatik bereizi eta originaltasuna sendotzen dioten ezaugarriz horniturik dago. PERDIGEROa, eskailera gisako bailarak osatzen duten glaziar anitzez inguraturiko hirumilako nahaspila da. Kordalak erabat desberdinak dira: tontor zorrotzekin konbinatzen diren gailurreria zabalak, eskaladako bide arras zailetan amaitzen diren hurbiltze-bide hagitz errazak...

Bada ipar aldean bizirauten duen glaziar txikia, eta bada baita ere aterbez osaturiko sare trinkoa alderdi honetan, eta horietariko bat ESTÓS-ekoa (1.890 m) da, eta bertan egingo dugu lo larunbateko gauean.

CUERA-KO ZUBIA (1.350 m).
BENÁS-en gaudela, Cuera-ko zubia igaro bezain laister, ezkerraldean Estós-eko bailarara garamatzan pista ikusiko dugu.

Ibaia jarraitzen duen pistatik ibiliz, SANTA ANA aterbetik igaroko gara. Aurrerago, ezkerrean geratuko da BATISIELLES-eko ibilaldia.

Pista betirako galduko da CABAÑA DEL TURMO (1.730 m) delakoaren ordekan; biharamunean hauxe izango da gure hasiera-puntua.

Ibaia berriz ere zeharkatuz, ibai-arro gainetik doan bide izugarri onak ESTÓS-eko (1.890 m) aterberaino eramango gaitu: Gías-eko pasabidera, Pico dels Gorgas Blancas (Pico de los Hermitaños), Seil de la Baque, Portillón eta Perdigero mendiak inguruan direlarik Oô eta Portillón-eko lepoetara iristeko toki estrategikoa.

CABAÑA DEL TURMO ETXOLA (1.730 m).
Estós ibaiaren gaineko zubia zeharkatuz, ibarreko ipar aldeko hegietatik igoko gara. Abandonatutako koartela gainditu ondoren, pinudi batean sartuko gara; malda latz batekin amaituz, inguru ireki batera iritsiko gara, zeinetatik TUCA DE GARGALLOSA aurrean ikusi daitekeen. Goian eta eskuinean, PERDIGUERET mendia dago.

Uholdea zeharkatu eta Perdigueret mendiaren ondotik jarrai-tzen duen harritzara iritsi arte, uholdearen eskuinetik jarraituko du-gu. HARRITZA nekoso horren amaieran UBAGO lepora iritsiko gara (2.750 m). Bailarako eta LITEROLA aintzirako ikuspegi ezin hobea.

Eskuinerantz biratuz, Perdigeroren HE-ko gailurreria luzea gainditzearren hartxingadien artean aurrera jarraituko dugu. Hemendik ikusi daitekeen panorama ezin hobea da: Literola aintzira, Cabrioules eta Maupas, Lezat eta Quayrat... mendiek babesten duten zirko glaziar txiki batez inguraturik, gure behealdean dago.

Gailurreria amaierara arte hartuz, SORTALDEKO GAINeraino (3.170 m) iritsiko gara: handik PERDIGEROko (3.222 m) gain ertain eta nagusia erraz ikus daiteke. Maladetetako, Posets mendiaren mazizoko... bista ederra.

Itzulera igotzeko ber bidetik egin daiteke, Cabaña del Turmo etxolaraino iritsi eta bailaraino jaitsiz edo bestela, Perdigeroko sakanetik ezkerreko bidetik jaitsiz, CABAÑA DE LA PLETA etxolatik igaroz eta PALANCA DE LA RIBERA inguruan jatorrizko bidera iritsi arte.



Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1