Cap de Long (2.175 m) - Breque de Barris (2.439 m) - Chaunsenque-ko Horzkada (2.700 m) - Neouvielle (3.091 m)

—Asteburua,
1998ko uztailaren 11-12an


—Al— esan nion— , badakizu?
niretzako bidaia hau pixka bat,
gerrara joatea bezalakoa da eta, badakizu?
— Zer?
— Zure burua ezagutzeko biderik laburrena ere bada.

Autoz egindako distantziarik luzeena egiteko
Trans World Expedition taldearen (1965 - 1968)
munduari emandako bira.
EL CAMINO MÁS CORTO
Manu LEGINETXE


 Neouvielle-ra Cap de Long eta Aubert-etik


NEOUVIELLE-ko mendi-taldeak Pirinioetako I isuraldean aurki daitekeen mendigune granitiko garrantzitsuenetako bat osatzen du.

Saint Lary eta Luz-en artean 3.000 m-tik gora nabarmentzen diren tontor zorrotz batzuez osaturik dago: PIC LONG (3.192 m), BUGARRET (3.031 m), CAMPBIEIL (3.173 m) eta euren erdian igoko dugun Neouvielle gaina — Aubert, Oredon, Aumar... aintzirez inguraturik— aurki daitekeelarik.

Atmosferaren tenperaturaren igoera dela medio, azkeneko berrogeita hamar urtetan atzeraldi nabaria sofritu arren, badira inguruan oraindik bizirauten duten hormaguneak.

Mendigunea, dekretuz izenpetutako BEREZKO ERRESERBA gisa izendatua izan zen eta horren ondorioz, egun, 2.000 dira PIRINIOETAKO PARKE NATURALEKO ADMINISTRAZIOpean babestutako lur-hektareak.

Azken garaiotan, Pirinioetako mendigune ederrenetariko segurtasun ekologikoa babestearren, zenbait arau ezartzen ari dira: hauetako bat, kontuan har ezazu, autoei 1.800 m-tik gora igotzeko debekua da.

Gure hasiera-gunea, Neouvielle gaina eta Bugatet, Mechant eta Estaragne mendien katea arteko Cap de Long aintzira izanen da.

CAP DE LONG (2.175 m).
Urtegitik irten ondoren, markaturik izan arren batzuetan delikatu samarra den Bidezidorretik jarraituko dugu. Zidorrak bihurgune itxiak egingo ditu eta zenbait irtenune gainditu ondoren,batzuetan ingurune labainkorretatik igaroz (1º maila)— HAITZ-HESI bat zeharkatuko du. Inolako zalantza izpirik gabe, marken atzetik jarraituko dugu: ez gara ezker aldera sartuko, non itxura errazeko pasabideak ez duen irtenbiderik ematen. KATUAREN PASABIDEtik igaroko gara, haitz-hesien gainetiko ibilbide konplexu samarrari ekin baino lehen: izan ere ondoren, RAMOUGN haitzeko IE-ko gailurreriapean dagoen 2.439 m-ko lepo batean, AUBERT aintziratik datorren ibilbide normaleko bidearekin topatuko gara.

Ondoren zenbait zati harritsu gaindituz, belarrez estalitako ingurutik igoko gara. Zidorrak ostera I-rantz joko du, Ramougn-eko IE-ko zidorrari hurbilduz eta BREQUE DE BARRIS-etik (2.439 m) igaroz.

Jaitsiera labur bat eginez, haitzen anabasara iritsiko gara. Eskerrak ibilbidea MARKATURIK dagoela; bestela aurrera egitea ez litzateke posible izango, bera benetako labirintua izanen bailitzateke.

M-rantz jarraituko dugu, oraingoan beste erreferentzia-puntu bat aintzakotzat hartuz: I-ko gailurreria malkartsuan kokaturiko CHAUSENQUEko HORZKADA. Ibili bitartean, aintziraren ur-jauziak osatzen dituzten uharrak banan-banan zeharkatuko ditugu.

Ostera, Neouvielle-ko hormagune apala bitan banatzen duen horma-bularra inguratuko dugu, berehala Chausenqueko Horzkadapetik (2.700 m) igaroz.

Hemendik aurrera, H-ra biratuko gara, eta GRANITOZ OSATUTAKO HARRESI handietatik igoz elurra dagoen tokiraino iritsiko gara. Ingurua haizeak gogor jotzen ohi duen pitzadura txikiz osatutako alderdi aldapatsua da.

Ondoren, trepadarik errez egin daitekeen HARRI-BLOKE erraldoiez osatutako ibilbide-zati bat dator; hemendik aurrera ezkerrean dagoen KANALera (E) aise irits daiteke, eta gailurreriatik pasatzea baino ez zaigu falta tontorrera iristeko. Ramougn-eko Hormaguneari begira gailurreria inguratu, KORRIDORE HORIZONTAL batetik jarraitu eta PLAKA LEUN batzuk gainditu ondoren NEOUVIELLE (3.091 m) gailurrera iritsiko gara. Cap de Long aintziraren gainetik, gailurra zorrozki mozturik dago: hemendik ikusmirak mendigune osoa gailentzen du. Beste isuraldean, jada TOURMALET mendatean dagoen La Glère aterbea ikus daiteke.


 Kartografia


  • Neouvielle, Vallée d'Aure. Eskala: 1:25.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1