La Laguna Negra (1.700 m) - Urbión (2.228 m). Lobos ibaiaren arroila: Ucero - Hontoria del Pinar

—Asteburua,
1998ko ekainaren 13tik 14ra—


Zingirak, larreak, loreak...
horiexek dira Jainkoaren benetako sendagaia.

PARACELSO
(Granadako Albayzin auzoko graffitia)


 La Muela de Urbión (2.228 m)


Iberiar mendikatea gutxi egituratutako Mendiz osaturiko mendikatea da. Horietariko bat Urbión Mendia dugu, tontor nagusia La Muela de Urbión haitza duelarik.

Gaurkoan, VINUESAtik datorren errepide amaierako estazionalekutik hasiko gara, denbora gutxian LAGUNA NEGRA izeneko aintzirara iritsiz.

Uharra zeharkatu eta goi-plataformara garamatzan korridorean gora ibili beharko dugu. Txilarra jaun eta jabe den ibarrean gaude. Hemendik aurrera, Laguna Larga izeneko aintzira inguratuz, inguru sakon batera igoko gara.

Zidorra jarraituz paretaren albotik igoz, 2.090 m-ko lepora iritsiko gara. Ondoren, konglomeratuz osatutako harkaitz-irtenune bitxi artean ibiliz, bi gainen arteko pasabidera ailegatuko gara. Trepada xume bat egin eta LA MUELA DE URBIÓN izeneko tontorrean (2.228 m) gaude.

Behera itzultzeko, makurtutako harri handi bateraino, gorantz egindako bidea beherantz desegin ondoren, bere eskuinean dauden marka zuri-gorriek Duero ibaiaren iturbururako bidea erakutsiko digute.

Pinuen arteko bidezidorretatik HM-rantz Fuente del Berro iturrira (1.500 m) doan pista baterantz jaitsiko gara. Pixka bat beherago Duruelo de la Sierra-tik datorren asfaltozko errepidea dago. Puntu honetatik 500 bat metrora Peñas de Castroviejo haitzak ikus daitezke, Cuencako Hiri Sorginduaren antza duen harkaitz-formazioa hain zuzen.

Hemendik aurrera, autobusak SAN LEONARDO DE YAGÜE herrira eramango gaitu, han egingo dugu lo-eta.


 Lobos ibaiaren arroila:
 Ucerotik Hontoria del Pinar-eraino


Lurrazal berdean pitzadura sakon baten antza duela esan genezake... Izena ematen dion ibaiaren urek milioika urtez egindako erosioari esker, Lobos ibaiaren arroila Soria eta Burgos arteko mehartutako sakan sakona da.

Lobos ibaia Ucero ibaian ibairatzen da, UCERO bera Duero ibaian ibairatzen den bezalaxe. Ibaian gora, PUENTE DE LOS SIETE OJOS izeneko zubiak arroila bitan banatzen du, eta zubiari esker Santa María de Las Hoyas eta San Leonardo de Yagüe herriak errepidez loturik daude.

Bidean XIII. mendeko SAN BARTOLOMEren omenezko ERMITA aurkituko dugu. Datuak datu, eragin zistertarreko baseliza erromar honek, hormetan zenbait elementu gotiko ditu.

Arroilan Ucerotik sartuz, asfaltaturiko pista batek Cueva Fría-ko estazionalekuraino eramango gaitu, han hasiko baitugu ibili beharreko bidea.

Ibaiaren eta hormen arteko bide zabal batetik ibiliko gara. Sabina-basotxo bat zeharkatu ondoren San Bartolome baseliza ikusiko dugu. Baselizaren atzetik zubitxo zarpail bat dago; ibaiaren eskuinetik jarraituko ondoren, COLMENAR DE LOS FRAILES izeneko pareta dago; paretak eta hormak bata bestearen ondotik datoz, batzuk ibaiaren ondoraino luzatuz era honetan, honen arroa estuago bihurtuz. Aurrerago ibaia zeharkatu beharko dugu, udan erraza den bitartean, neguan arazoak sor daitezkeelarik. Hala gertatzen da Lobos eta Valderrueda errekaren arteko bat egitean.

Ibilaldiaren zati honetan paisajea ikusgarria da, bai arroilaren estuasunagatik, baita sai arreek okupaturiko hormen handitasunagatik ere. Fuente del Rincón iturriaren inguruetan harrietan egindako zulo handi batzuk ikusiko ditugu.

Zidorretik zenbait meandro jarraituz ondoren, Las Fuentes izeneko ingurura iritsiko gara: hemen pareta eta horma handiak amaitu dira, eta arroilak pinudi trinkoen artean jarraitzen du. Bidezidorra basa-pista pistan bihurtuko da.

Puente de los Siete Ojos zubia agertuko zaigu, Navalenoren urak irensten dituen gunean, ibai-arroak osaturiko ordeka batez inguraturik.

Hemendik aurrera arroila hain ikusgarria ez den arren, oraindik ibilaldi polit hau osatzeko aukera izango dugu. 24 Km hauek amaitzear daudenean, urruntasunean HONTORIA DEL PINAR herria ikusiko dugu. Burgosko probintzian amaituko dugu gaurko etapa.


 Kartografia


  • Canales de la Sierra, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • Quintanar de la Sierra, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.

 GPS Datuak




Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1