Eskas (640 m) - Mendaur
(1.131 m) - Sunbilla

—Igandea
1994ko azaroak 6—


 Artikutza. Mendaur: hirurogei eskailera


ARTIKUTZA mendiez osatutako zirko ederra da. Soil-soilik, Añarbe ibaiak kartzela honetatik irteten lortzen du, Urumea ibaiarekin noiz topo egingo ote duen bere buruari galdetzen diolarik. Donostiako Udalak mendialde hau 1919. urte aldera erosi zuen. 32 Km-ko perimetroa du, 3.700 hektareatako eremua, eta bertan haritzak, gaztainondoak, pinuak, pagoak eta beste zuhaitz mota asko aurki daitezke.

Artikutza ezagutu nahi baduzu, urtean zehar sarrera itxita dagoela-eta, Donostiako Udaleko Uren Sailean baimena eskatzea besterik ez duzu egin behar. Dena dela, urtean San Agustin egunean (abuztuaren 28an) egiten den festara inolako baimenik gabe ere etorri zaitezke.

GUARDAETXEtik (Eskas) Mendaur mendi aldera abiatuko gara, mairubaratzez hornitutako atakak, Ekaitza eta Mendieder bezalako tontorrak igaroko ditugularik.

Josemari Unanue Arantzako Zirkoan
Josemari Unanue
Arantzako Zirkoan

Mendaur gaina, Bidasoako mendia da. Garaia, zorrotza, txokorik ez dago bere irudia ikusten ez denik. Harri gorrixkazko hirurogei eskailerek, denak bata bestearen atzean, gure azkeneko urratsak bideratzen dizkigute, tontorrean dagoen baselizattoa aurrenekoz so egin baino lehen.

TRINITATEko baselizara, Goizuetatik, Saldiastik, Labaiendik, Zubietatik, ... Sunbillatik erromesak etortzen dira adeitasunez.

Bidasoa bailara osoa behean geratzen zaio tontor honi. Aiako Harriatik Larrunera. Azkuatik Gorramendira. Autzatik Saioara. Burdanzko gurutze ttipi batek azkeneko haitz bakartia garaitzen du, mendizalearei, bidaiariari, erromesari eskaintzen dion edertasun hori ez luke izango.

ESKAS (640 m). Ezker aldera doan bide bat hartzen dugu, BIDANGO atakaraino eramango gaituena. E norabidean jarraituz, alambre-hesi ondoan segituko dugu. Ibilaldiaren bataz-bestek desnibela altua denez, Armendaritz tontorra albotik hartzeari komenigarri deritzogu, trikuharri bat eta Orreagako mugarri bat ikusteko aukera dugularik. AMEKORUN (65 m) lepora iristerakoan, alanbre-hesia gurutzatzea oso garrantzitsua da, bidezidorra pagadiaren magaletik igotzearren. Horrela, IZU (829 m) tontorrera iritsiko gara.

OLLAGARTA atakatik igarotzerakoan, bere paretan kanila batez hornituriko txabola bat ezkerrean utzuko dugu, ondoren Aranaz herrira jaisten den pista bat abandonatuz. IBINTZAra doazen gogorrak diren aldapekin topo egingo dugu. Hauek samurragoak egitearren, tontorraren eskuinetik diagonalean gora doan bidezidorra erabili dezakegu. Berriro, mendi-leporako jaitsiera.

Mendaurreko gailurra eta baseliza
Mendaurreko gailurra
eta baseliza

Alanbre-hesiaren eskuinetik jarraituz, 980 metrotan kokaturik dagoen pasabide bat igaroko dugu, pagadian sartzen garelarik. Alderdi erraz eta leun baten ondoren, EKAITZA (1.047 m) mendiko aldapa gogorrak iristen zaizkigu, tontorrera ailegatu arte. Mendiaren gailurreria bitan banatzen denean, ezkerretik jaitsiko gara. MENDIEDER (1.106 m) mendiko belardiak albotik pasa eta , MUSTIZ (945 m) leporaino ailegatzen gara. Hemendik xuxen-xuxen Sunbilaraino jaitsi daiteke. Nahi duenak, MENDAUR (1.131 m) tontorreraino igo daiteke, eta bertan dagoen TRINITATEko baseliza ederra ezagutu. 1692. urtean eraiki zuten tontorraren gainean. Ekaitzek jota, ez da harritzekoa baselizak hainbat eta hainbat bider jasan izan dituen errestaurazioak.

Atakan, iturri bat dago, eta bertatik beherako bidea hartzen da. Iturritik 10 minututara, basoaren garbigune batean, eskuinaldera joko dugu, bi txabolen artean pasa behar dugularik. Dena dela, TALDEA MULTZO BAKAR BATEAN JAITSI DADILA AHOLKATZEN DUGU, jaitsieran bidegurutze ugari dagoenez norberaren burua galtzea oso erraza delako.

Zubi zahar batek Bidasoa ibaia gurutzatzeko aukera emango digu, bertan Sunbilla herri eder eta abegikor honetan ibilaldi hau amaitzeko.


 Kartografia


Etaparen kordaleko mapa. Egin klik sartzeko...
Etaparen kordaleko mapa (42 Kbyte).
V Hiriburuen Ibilbide Handia: Eskas - Izu (829 m) - Ekaitza (1.047 m) - Mendieder (1.106 m) - Mendaur (1.131 m) - Sunbilla
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"
  • Vera de Bidasoa, 65. mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • Sumbilla, 90. mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • Mendaur (PR/NA 104) eta Arantzako Zirkoa (PR/NA 11). Bailara lasaiak. Bertiz Partzuergo Turistikoa.

 Etaparen profila


Etaparen profila. Egin klik sartzeko...
Etaparen profila (11 Kbyte).
V Hiriburuen Ibilbide Handia: Eskas - Izu (829 m) - Ekaitza (1.047 m) - Mendieder (1.106 m) - Mendaur (1.131 m) - Sunbilla
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"

 Bibliografia


  • La Gran Travesía de las Cinco Capitales: Eskas (Artikutza) - Sunbilla. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar).
  • Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko. 93. ibilbidea. L. P. Peña Santiago. Elkar (1990).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 1. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1991).
  • Mendaur (PR/NA 104) eta Arantzako Zirkoa (PR/NA 11). Bailara lasaiak. Bertiz Partzuergo Turistikoa.

 Eta informazio gehiago amaraunean:




Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1