Urkiaga mendatea (912 m) - Mendiaundi (1.185 m) - Auritz

—Igandea
1994ko urriak 9—


 Kintotik Sorongaingo Bailarara


Sorogain, Nafarroako Pirinioetan kokatzen diren eskualde ederrenetarikoa dugu. Kintoko mendiak, Erro eta Orreagako bailara eta maldan behera Aldudeetarantz erortzen diren harrobiak ikusteak, geure mendiak oraindik bere osotasunean gordetzen dituen edertasunak plazer handiz ezagutzeko aukera ematen digu.

Mendiaundiren ibilalditik, Arbilletako gailurrerietatik, hala omen dio kondaira zaharrak, hantxe bertan azkeneko Mairuak ehortziak izan ziren. Mendiaundi, bi tontorretako mendia, geure geografian aurki dezakegun gain eder eta ahaztuenetakoa dugu.

Odia, Baraskaruain eta Sorogain harrobiak besarkatzen diren lekura iritsi eta laster, SOROGAINeko ETXADENDA edo CASA PABLO deritzan bentarekin topo egingo dugu, izen bereko bailarak babestua ...

URKIAGA MENDATEA (912 m).
Kantauri itsasoa eta Mediterraneora doazen uren banalerroa. Erro bailara eta Baztan bailaren arteko muga. ESNEZELAIETAko pista hartu, kate batez itxita dagoena hain zuzen. E-ra igoko gara kordalean zehar, beti itxia eta ederra den pagadi baten barnetik, alanbre-hesi batez jarraitua.

Bunker batera iristerakoan, pista bide bilakatzen da. Hamabortz minutuetara, gutxi gorabehera, hesi bat zeharkatzen da, larre batzuetan bidea irekiz. SE norabidea hartuko dugu, ADI mendiaren tontorrera igo ezean, albotik bidea jarraituz.

Ia marraztu gabe dagoen bidexka bat hartuz, E norabidean, zirkoaren beste aldera abiatuko gara. Urrutian, Aldudeetako bailara ikusgai, ikusgarri. 'Adiko Zirkoa' deritzana, seguraski Pirinioetako hormagune baten kokagunerik mendebaldenetarikoa izan zen. Zirko honetako sortaldean, bidexka goruntza doa, kordala eta banalerroarekin bat egiteko prest.

ITURRUNBURRU ataka (1.230 m). Pagaditik larrera pasako gara. Alanbre hesiak norabide zuzenaren berri ematen digu. Iturrunburruko aurreko azpitontorretik igaro ondoren, H norabidean Sorogaingo bailara aldera jaitsiko gara. Odia errekaren ondotik jarraitu beharko dugu, Sorogaingokoarekin elkartzen den topalekura iritsi arte.

Adi gaineko erpin geodesikoan
Adi gaineko erpin geodesikoan

CASA PABLOtik datorren pista azaltzen da. H-an jarraituko dugu. E norabidean goraka igoaz, Auritzeko goi-ordokiaren bista jasoko dugu. Alanbre-hesia jarraitu.

MENDIAUNDI (1.185 m) mendiaren mendebaldeko tontorra. Errepetidorearen etxetoaren ondotik, HM norabideko pista bat hartu, mendia albotik hartzen duena eta baso barruan sartzen dena.

Jaitsiera lasai batean, pago eta belardiz beteriko paraje eder batera iristen gara. E norabidean jarraitu, erreka bat eskuinetik jarraituz. Zubi bat igaro errekatxoaren gainetik. Bidexka, pista bilakatzen da, eta asfaltozko bidean bihurtzen da bukaeran.

E norabidea mantendu AURITZera iritsi arte. Azkenean, Mugekolarre erreka zeharkatzen duen pasabidea aurkituko dugu, aldapa xuabean, gurdibidean, Loizu hoteleraino iritsiko garelarik.


 Kartografia


  • Ori-Belate. C. D. Navarra. Eskala: 1:40.000.
  • Garralda, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas: Pto. Urkiaga - Pto. Ibañeta. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar). Eskala: 1:50.000.

 Bibliografia


  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 4. La Gran Travesía de la Divisoria. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1988).
  • Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko. 94. ibilbidea. L. P. Peña Santiago. Elkar (1990).

 Eta informazio gehiago amaraunean:


  • Uren Banalerroaren Ibilbide Handia - Ostadar M. T.-ren deskribapena.
    Kintotik Sorongaingo Bailarara.
    1995eko abenduak 2: 
    Urkiaga mendatea - Auritz.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1