Iratxeko Monasterioa -
Jurramendi (1.044 m)

—Igandea,
1995eko azaroak 26—


 Jurramendi: Urbasa Mendiaren hegoaldeko luzapena


Lizarrako inguruetan bada mendi-talde bat, zein I-an Urbasako Ameskoako mendiez osaturik dagoen, eta Jurramendi eta Kodes Mendia ere kontuan harturik lerro batean Etxauriko mendatearen H-raino, Lapoblacion-eraino iristen den. Mendi hauen Han, paisajearen eta klimaren aldaketa nabaria da Erriberatik gertu gaude-eta.

LIZARRA kokatzen den sakona, Iean dagoen San Millan mendiaz eta hegoaldeko dauden Jurramendi eta Deio (Monjardin) mendiez inguraturik dago. Urbasatik bananduta eta HM-an, Lokiz eta Kodesko Mendiak gertu daude.

Bertako klimari dagokionez, Lizarrerriko Erriberako iparraldeak eragin atlantikoa jasan behar izaten du. Hegoaldeko lautadetan ordea, Ebro bailararen eragina dela-eta klima mediterraniarra nagusi da, Urantzia edo Jurramendiko aldean gertatzen den bezala.

Jurramendiko ermitan
Jurramendiko ermitan

Jurramendi, ordeka zabalak diren IGUZKITZA (La Solana) eta Ega ibaiaren sakonaren artean koka daiteke. Iguzkitza sakona, gizatartu gabeko ordoki zabala dugu; bere mugak zehaztea zaila den arren, Arronitz eta Allo herrietaraino iristen dela esan daiteke, eta are gehiago Nafarroako Erriberako Sesma eta Lerinetik oso urrun ez dagoela ere esan genezake.

Jurramendi ezaguna bada, bertan gertatu zen JURRAMENDIKO EDO MENDIXURRAKO BATAILA ospetsuarengatik da, non 1873. urteko azaroaren 7tik 9ra bitartean gudalozte karlistak eta liberalak elkarren kontra borrokan gogor aritu ziren. Lizarraldea ondo ezagutzen zuen Moriones jeneral liberalaren gudalozteek, Tafallako eta Gareseko inguruetan soldadugai hartutako gudari karlisten aurka galdu zuten, azkeneko hauek Morionesen planen berri izan ondoren. Garaipen hau gogoan izateko, karlistek urtero mendi honen tontorrean oroit-ekitaldi bat ospatzen dute.

Jurramendirako igoera, oro har, AIEGItik edo Iratxeko Monasteriotik egiten da.

IRATXEKO Beneditar Monasterioa.
Hegoalde norabidean abiatzen den pista bat hartuko dugu eta hasiera batean, marka zuri-gorri batzuk eta Santiago-bidearen seinale batzuk jarraituko ditugu.

Bidean, zenbait bidegurutzerekin topatuko gara; bidegurutze hauetan, ez ditugu mendian sartzen omen diren bideak hartuko azkenean menditik urruntzen direlako, IGUZKITZA edo DONEZTEBE-DEIO herrietan amaituz. Puntara igotzeko, sasien artean erdi-ezkutaturik dagoen beste bide maldatsu bat ezagutzen dugu, Jurramendiko bi tontorren arteko lepora iristen dena hain zuzen; hala ere dituen ezaugarriak direla-eta bide honetatik ez igotzea gomendatzen dugu.

Hori dela eta, eskuinaldera joko dugu eta autoentzako erabilgarria den pista zabal bat bilatuko dugu; pistak ibilbidean bihurgune asko marrazten ditu. Azkenean ibilgailuen pasabidea galarazten duen katea batekin topatuko gara.

Eskuinerantz alboratzen darraien oso monotonoa den pista honetatik jarraituko dugu, tontorreko errepikagailua ikus daitekeen lepo batera iritsi arte. Garaierarik irabazi eta galdu gabe, denbora laburrez aurrera jarraituko dugu eta amaieran tontorrean bukatzen den asfaltozko aldapa gogorrari ekingo diogu.

JURRAMENDI tontorra (1.044 m). Gainean erpin geodesiko bat ere ikus daiteke. Ega bailarako (Lizarra, Aiegi) eta Iguzkitza (La Solana) bailarako ikuspegi ezin hobeak.

Jurramendiko tontorrean
Jurramendiko tontorrean

Tontorretik, San Zipriano baselizara doan bidezidor bat abiatzen da. Bertan, paretan sarturik dagoen Kristoren irudi interesgarri bat aurki daiteke.

Baselizatik gurutze-bide bat den bidezidor bat ateratzen da, ondoren harrizko pista batean amaitzen dena. Azkenik, Aiegiko futbol zelaira eta errepidera iritsiko gara.

Errepidetik ezkerrerantz abiaturik, IRATXE ARDANDEGIen ondotik pasa den bide zabal bat hartuko dugu. Ardandegian, bi txorrotako iturria omen dago; batetik ura irteten da; bestetik ardoa. Zuk aukeratu ...

Minutu gutxitan, Iratxeko Monasteriora garamatzan bidea berriz hartuko dugu. X. mendean eraikia, Iratxeko Monasterioa ikusteko parada ezin hobea. Monasterioaren ondoan, Ardoari buruzko museoa zabalik dago.

Denboraldiari amaierako bazkaria "Montejurra" jatetxean ospatuko dugu. Jatetxea, Aiegin bertan dago.


 Kartografia


  • Allo, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.

 Bibliografia


  • Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko. 96. ibilbidea. L. P. Peña Santiago. Elkar (1990).


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo



GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1