Sarrako urtegia (1.438 m) - Respomusoko aterbea - Balaitús
(3.144 m) - Bachimaña (3.005 m)

—Asteburua,
1995eko irailaren 9-10ean—


 

"... Orratzez beteriko eskailera, zeinen beldurgarrizko anabasak gailurrerantz garamatzan. Mendiaren gailurreria harkaitz gorrian bilakatzen da, obelisko deslokatu eta kordokarietan. Pirinioetako pasabiderik txarrena da. Oinek ez dute ia ezertarako balio; gure zolen azpialdean hutsartea eta betierekotasuna zabaltzen dira. Inon ez da zorabiogarriago den eskala daitekeen mendirik."

RUSSELL KONDEak Balaitous-eko mendebaldeko ertzari buruz eginiko deskribapena.

Balaitús  Frondellas-etik ikusia. Klik egin handiago ikusteko
Balaitús Frondellas-etik ikusia.
—© Inaxio Elizegi
Euskal Mendiak—
http://www.argia.com/ehmendiak/
Klik egin handiago ikusteko...
(41 Kbyte)

 Balaitús eta Bachimaña (La Grande Fache) gailurrak


Balaitús mendia, Kantauri itsasotik hasita, 3 mila metro garaiera duen lehendabiziko mendia dugu. Mendigune konplexua da, hormagunez berezitutako eta zorrozki moztutako zazpi gailurreriaz osatutakoa, non zulo sakonak nonahi eta itzelezko orratz erraldoiak gorantz zabaltzen diren. Gailur nagusia, gogorgarri moduan dituen benetako tontorrez eutsia da; esaterako, LA FRONDELLAko 3 puntak (3.069 m), GAVIZO CRISTALa (2.890 m) edo CRISTAYETS (2.723 m) mendiak aipatzerik badugu.

Gehien zorroztutako zatiari, Gavizo Cristal mendia eta Soulano tontorraren artean dagoenari, CRESTA DEL DIABLO deitzen zaio, bertan anabasaren erdian adar itxura duten punta eta orratz anitz altxatzen baita.

Alfonso XIII. aterbe zaharra
Alfonso XIII. aterbe zaharra
—© Manuel Andrés—

BALAITUS (3.151 m) LATOURreko HORZKADAtik. Tontorrera igotzeko erabiltzen diren ibilbide klasikoak LARRIBETeko aterbetik irteten dira, Gran Diagonal pasabidetik, Neus-eko hormagunetik eta Respomusoko aterbetik abiatuta Latourreko horzkadatik aurrera.

Azkeneko aukera hautatu dugu. Nahiz eta ibilbiderik ageriena den, seguruena, ederrena eta ikusgarriena da. Jaisterakoan, Latourreko horzkadatik ikusi daitekeen pareta erraldoia nahiko zirraragarria da. Horzkadako korridorean harrietan sartuta dauden burdinazko ziriak erabil daitezke.

Sallén de Galligo inguruetan dagoen Entibo de a Sarratik abiatuta (Sarrako urtegia - 1.438 m), Aguas Limpias errekako bailaran sartuko gara; Paso de l'Onso (Paso del Oso) pasabidea zeharkatu ondoren, Entibo de Respomusoko (2.121 m) lakura iritsiko gara. 700 metrotako desnibela igo dugu, 2 ordu t'erdi erabiliz, batzuetan aldapa gogor samarretan.

Lakuaren ondoan dagoen eta bertan lo egingo dugun Respomusoko aterbetik (2.160 m) —Piedrafitako aterbe berria izena ere ematen zaio— IE-an Respomusoko sakaneko eskuineko albotik igoko gara. Bidetxurrak, terraza batzuk zeharkatu ondoren, Balaitús-eko H paretaren pean dagoen Latourreko horzkadako hormaguneraino garamatza.

2. edo 3. mailako pareta eskala daiteke, edo bestela era errazago batean, eskuineko korridorea inguratzen duten harkaitzetatik gora igotzerik badago, non burdinazko ziri batzuk estrategikoki ipiniak diren. Zail samarra den zati hau pasa ostean, errazagoak diren aldapa batzuetara iritsiko gara, elur berankorrez estaliak izan daitezkeenak. Dena dela, Balaitús-eko tontorrera (3.151 m) zuzen-zuzenean iristen da.

La Grande Facharen konoa urrutian
La Grande Facharen konoa urrutian
—© Manuel Andrés—

BACHIMAÑA edo LA GRANDE FACHE (3.005 m). Aterbetik Ibóns de Campo Plano delakoetarantz abiatuko gara, ondoren izen bereko sakanetik jarraitzeko. Ibóns de la Fache lakuetara iritsi ostean, malda gogor bat pasa ondoren cuello d'a Faxa (la Fache-ko lepoa) atakan izango gara.

Beste isuraldean, Wallon-eko aterbetik igotzen den ibilbidea dugu. Gailurreriatik eskuinetik jarraitu, tontorraren inguruan dagoen 2. mailako pasabide bat zeharkatuz edo bestela, hau saihestearren bere eskuinetik inguratuz. Balaitús tontorra baino errazagoa den gailurra da eta aukera moduan uzten duguna nahi izan ezkero igo daitekeena.

Respomusotik abiatuta, nahiz ibilbide ezberdinak erabili, Balaitús mendia 6 ordutan igo eta jaitsi daiteke, La Grande Fache gailurra 4 ordu t'erditan egin daitekeen neurrian.


 Kartografia


  • Panticosa-Formigal. Editorial Alpina. Eskala: 1:25.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo



GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1