Atxarte - Orisol (1.128 m) - Krutzeta mendatea

—Igandea,
1995eko urtarrilak 15—


 Atxarte. Krutzeta mendaterantz


Atxarte berez, Asuntze ibaiaren ondoan kokatuta dagoen baserri baten izena da, non ibai honek UNTZILLAITZ (M norabidean) eta AITZ-TXIKI (E. norabidean)) mendien arteko arroila bat zeharkatzen duen.

Durangotik ikusia, ATXARTE ezkerrean kokatzen den lehenbiziko bailara da, Mañariatik Urkiola mendatera igotzen denaren pare-parean bideratzen dena. Hau dela eta, Atxarteko arroila Abadiño herriko lurretan kokatzen da. MENDIOLAko bidea jarraituz, arroilaren inguruan sartuko gara, Untzillaitz eta Aitz-Txiki mendien kararrien artean. Harrobi handien artean igaroko gara, eta ondoren bailara berriro irekiko da pinudi eta pagadien artean. Oso ezagunak dira, ez dezagun ahaz, bertan kokatzen diren eskalada bide paregabeak.

ANBOTOtik hegoaldera, Kantauriar mendikatea ORISOL (1.128 m) mendiraino igotzen da, iparraldean Leziaga ataka eta Gipuzkoarekiko muga, eta mendebaldean Krutzetako mendatea dituelarik.

Gehien ezagutzen diren Aramaioko kondairen artean, hauxe gogora dezakegu:

  DEABRUAK JAUNGOIKOARI ESAN EUTSON: "Gizona bildurtseko gauza bat asmauko juat [trumoia]". ETA JAUNGOIKOAK ERANTZUN EUTSON: "Baña neuk aurretik abixua bialduko juat, [tximista]".

ATXARTEko ARROILA.
Harrobien ezkerretik pagoen artean gora doan bide bat hartuko dugu, Anbotoko pareten ondoan dagoelarik. Atsedenik gabeko igoera dugu hau, Larranoko belardietarainoko bidegurutzea aurkitzen dugun bide aldaketaraino, gailurreria osoa bitan banatzen duen belardia hain zuzen ere.

Pittin bat aurreraxeago, ASUNTZE leporaino iritsiko gara, nondik Urkiolako Santutegirako (720 m) bide bat irteten den. Ekainaren 13an, lepo zabal honetan, bizkaitarrak, Aramaio eta Arabako Lautadako arabarrak, Goierri eta Deba aldeko gipuzkoarrak, Sakana eta Burundako nafarrak elkartzen dira erromeria alai batean. Hemen erlijio eta sinesmena, mendizale eta bidaiariekin elkartzen da. Gure historia zaharreko beste zati bat. Tradizioak Done Antonio Abaderen omenezko santutegi batetaz diosku. Gero, urteen poderioz Done Antonio Paduakoreneko sinesmena jaiotzen da, bertatik Bizkairako bidean pasa zela sinesten baita.

Anboto Zabalandi lepotik ikusia
Anboto Zabalandi lepotik ikusia
—© Hilario Aranburu—

Dena dela, gure urratsek ez gaituzte URKIOLAra eramango, harrizko pareten aldamenean eramango gaituzte. Era honetan, Anbotora igotzeko marketara iritsiko gara. Ez ditugu jarraituko, baizik eta mendia inguratuz, ZABALANDI leporaino iritsiko gara.

Hemen, Araba eta Bizkaia arteko mugak elkartzen dira. Hor kokatzen da Aramaiotik datorren bide nagusia Urkiolarako bidean. Hemendik, Anboto pareta bertikal bat dela ematen du.

GR-123 bidezidorra TELLAMENDIra doa, UDALATX eta BETSAIDErako bidean. Guk, IZPIZTE mendia inguratzen duen bidea segituko dugu H norabidean. Borda batera iristerakoan, LEZIAGA atakarekin topo egingo dugu (870 m). Topagune honetan Etxaguen eta Olaetatik Urkiola eta Krutzetara doazen bideak elkartzen dira.

Marka txuri-gorri batzuk agertzen dira bidean, orbela eta basoaren artean ORISOL (1.128 m) mendira igotzen direnak. Orisol, ARANGIO edo ETXAGUENgo HAITZAK izenekin ere ezaguna da. Bertatik, M norabidean Gorbeia eta IE norabidean Udalatx mendien bista ezin hobeak.

Mendiaren bizkarra H norabidean segituko dugu, pago eta kararriaren artean. Zonalde hau oso engainagarria da, eta bidea kontuz jarraitu beharrekoa da, bera galtzea oso erraza baita. Basotik irtetez, SANTI KRUTZ baselizaraino iritsiko gara, denbora gutxi ondoren pista zabal batekin elkartzen garelarik. Gure eskuinean burdinazko gurutze zahar handi bat.

Azkenean, pistak errepidearekin bat egiten du. Ezkerrera pixka bat jarraituko dugu KRUTZETA mendatean (690 m) amaituko dugularik.


 Kartografia


  • Elorrio, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.

 Bibliografia


  • Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko. 1. ibilbidea. L. P. Peña Santiago. Elkar (1990).


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1