Leire Mendia. Irunberri (467 m) - Arangoiti (1.353 m) - Leire Monasterioa (775 m)

—Igandea,
1999ko azaroak 14—


 

"Zuhaitz hesi batek inguratzen nau
Zozo batek eztiki kantatzen du
Ongi marratutako nire liburuaren gainean
Edonon eta nonahi, txoriak dira kantatzen

Hostoz estalitako adarrezko kapa berdean
Kukuak bere kantu maitagarria kantatzen du
Babes nazazu, Jauna, Jesusen Jaitsiera Egunean!
Kontent idazten dut zuhaitzen itzalean"

—IX. mendean, St. Gallen herrian (Suitzan) fraile irlandar batek Latin Prisziandarrean idatzitako testua [THE BOOK OF KELLS (Trinity College, Dublin) erakusketatik hartutako testua]—


 Leire Mendian barrena


LEIREKO SALBADOR DEUNAren omenezko monasterioak balio artistiko zein historiko handia du. Monasterio honi buruzko lehendabiziko berriak IX. mendean kokatzen dira. XII. mendean zehar, fraile beneditarrak izan ziren monasterioan bizi izan zirenak. XIV. mendean, zistertarrak ordea, eta zistertarrak ere aurreko mende erdira monasterioa kudeatu zutenak.

1960tik aurrera, fraile beneditarrak dira berriz monasterioan bizi direnak. Artistikoki nabariak dira estilo erromanikoko kripta eta nabe gotiko bat eta beste hiru erromanikoak dituen eliza. Egun, ostatu bat dago bertan eta kantu gregoriarreko kontzertuak antolatzen dira bertan.

Estazionalekutik irten ondoren, hogei bat minutuko ibilaldian VIRILA DONEAren iturrira irits daiteke. Dirudienez, X. mendean monasterioan Virila izeneko fraile bat bizi zen. Kondairak dioenez, fraile honek 300 urtez jardun zen Leire Mendian, basoan kantatzen zuen txoriñoa entzunez.

Amets mistiko honetatik iratzarri eta Leirera itzuli orduko, bertako fraileek jantzia aldatu zutela ohartu zen. Orain zuriz janzten ziren, zistertarrak ziren-eta.

Ilunberri Lumbier,
urdin gorri gorri gorri urdin
Iduzki ilargiaren argiz
xarmangarri garri hori
Hantxe goian Arangoitin edo plazan berdin
musikatuz zuk dantza kanta maitatu
oi! habanera polita ongi etorria
bihotzez margolaria
Ilunberri Lumbier Ilunberri polita
Ilunberri Lumbier xarmagarri garria.

—Ilunberri Lumbier - Buhamien Balleta -
GANBARA (1992)—

IRUNBERRI (Lumbier).
Herriko karrika estuetatik jaitsiz ZARAITZU ibai gaineko zubiraino iritsiko gara. Zubia zeharkatu eta bidegurutze batekin egingo dugu topo.

Eskuinekoa kanpinera doa. Beraz, ezkerretik jarraituko dugu argiune batera iritsi arte. Garaierarik galdu gabe ARBAIUNGO ARROILeraino doan pista utziko dugu. Hegi erdian igoko gara eta SAN ADRIAN baseliza alde batera uzten duen pista-adarra hartuko dugu.

Arbaiun arroila begiratokitik ikusia... Klik egin handiago ikusteko
Arbaiun arroila
begiratokitik ikusia
—© Carlos Mediavilla—
Klik egin handiago ikusteko...
(45 Kbyte)

Pista bidezidor bihurtuko da eta pixkanaka, bailara gaineko bista zabala, Irunberritik SALVATIERRA DE ESCÁ eta GAZTELUBERRIrainokoa irabazten jardungo gara.

Lepo batera iritsitakoan, zidor erdi galduetatik eskuineko muinora garamatzaten zedarriei —aurkitu arren— ez diegu jaramonik egingo.

Askoz praktikoago da ordea bide zabal batetik jarraitzea, berau pistan bihurtuko baita (honetxek Leire Monasterioraino darama Mendia saihestuz).

Ordoki batera iritsitakoan —noizbehinka monasteriotik datozen autoak estazionatuta daude bertan— IE-an ezkerreko kordal nagusia, malda gogorrean EL CARASOL (1.102 m) gaineraino iritsiz igoko dugu. Hemendik aurrera, ARANGOITI (1.353 m) gaineko antena tzarrak ikus daitezke eta harantz abiatuko gara. Hauxe da LEIRE MENDIko punturik garaiena.

E-tik jarraituko dugu gailurrerian eta tarteka-marteka pagadian sartuko ere bai; EL FALLAR (1.215 m) pasabide hurbileraino iritsi arte.

Balkoi gisako harkaitz-irtenune bateraino iritsiko gara. Bertatik monasterioa ikus daiteke. Zeharka-meharka artadian barrena jaitsiko gara; pista zeharkatzen duen bide batetik jarraituko dugu.

Egoera txarrean gorde den borda bat ezkerrean utzi ondoren, ibilaldiaren amaieran H. norabidean, azkenik LEIRE MONASTERIOan (775 m) amaituko dugu eguna.


 Kartografia


  • Sigües, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • Sangüesa, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1