Zubieta (215 m) - Loitzate (1.048 m) - Ekaitza (1.062 m) - Zubieta

—Igandea,
1999ko otsailak 14—


"Ez begietan,/ez agur-hitzetan,/
ez eskuetan,/ez gauerdian,/
ez gorputzean/ ez gela bakarrean,/
ez bihotzean,/ ez gogoan,/
ez aldamenean,/ arnasan/ behar zaitut"

BERRIRO ESAN NAHI NIZUN
— José Luis Padrón (Txori Erratuen bilera) —


"Ekintza bat erein, eta ohitura baten uzta jasoko duzu.
Ohitura bat erein, eta izaera baten uzta jasoko duzu.
Izaera bat erein eta norabide bat jasoko duzu"

— Ekialdeko esaera zaharra—


 Loitzatetik Ekaitzara


LOITZATE mendia, ARTIKUTZA BAILARA gailentzen duen gailurreria bikaineko tontor bakartuenetariko bat dugu. Bailara hau balio ekoogiko handikoa izanik, Donostia ur edangarriz hornitzen du.

Loitzateren I. isurialdean, ELAMAko ibarrak aztarna nabarmen batzuk gordetzen ditu barnean: GOITZARINeko burdinolak.

Loitzate-Ekaitza mendilerroak BIDASOA eta URUMEA GARAIA ibaien arroak uztartzen ditu: iparraldetik Goizueta eta Arantzako herri-barrutiak mugatzen dituen artean, hegoaldetik Eratsun eta Zubieta herrietakoen muga da.

ZUBIETA (215 m).
Zubia eta errepidea zeharkatu ondoren, bide batetik igoko dugu, eskuinetik porlanezko pista batera iristeko. Ondoren, lur-bideak lepo batera eramango gaitu nondik TXILLOko sakana mugatzen den gailur-zirkoa ikusterik izango dugun.

Mendi-bizkarraren ezker aldetik SORBINZELAIra — ez al da Sorginzelai izango?— helduko gara (850 m). Pinudi batera sartu aurretik, aldapan behera jaitsi eta baserri bat aurrean dugula, aurrerantz zuzenean igoko gara. Bideak mendi-hegaletik zeharka larre eta borda inguru batera eramango gaitu.

Ezkerrera biratuz, harrizko teilak dituen borda batera helduko gara.

Ondorengo pistak, borden ezkerrean dagoen lepo baterantz jotzen du.

IRAMENDIra eskuinetik igo aurretik belarrezko malda leun bat igo eta beste malda motz bat jaitsiko dugu. Iramendi gailurrera iritsi gara (1.003 m). Bertan mugarri bat dago. Iparraldeko pagaditik jaitsi eta mendiaren bizkarra jarraituz beste lepo batera helduko gara.

Ezkerraldetik joz, LOITZATE gailurrera iritsiko gara (1.048 m). Sortalde edo ekialderantz jarraituko dugu.

Gain edo lepo batetik jarraituz, ARTIKUTZA gailurrera iritsiko gara (1.042 m). Iparraldean ARAÑA gailur belartsua dugu (1.037 m). Urrunean, Larrun mendia eta Kantauriko itsasertza ikusterik dago.

Hesia jarraituz, E-rantz jaitsiko gara Ekaitzarekin bat egiten duen kordalera pasatzeko. Ezkerrean Arantzako Barrutirantz zabaltzen dena eta eskuinean Txillokoa, alde batera zein bestera bi sakanak ditugula, pagadia abandonatu eta belarrezko ertz zorrotzetik HE-rantz igoko gara.

EKAITZAren tontorra (1.062 m). Mendaur mendiaren bista polita. Ertz belartsu batetik H-rantz jaitsiko gara MUTILONA Harkaitzera gerturatuz eta ondoren, M-rako norabidean borda batzuetarantz ibiliz.

Baserrien hurbiletik ibiliz eta porlanezko pista jarraituz, Txilloko sakanera hurbilduko gara, baita azkenean ere errepide ondoan dagoen baserri batera ere.

Bostehun m igo ondoren, ZUBIETAra iritsiko gara. Zirkulua itxi da.


 Kartografia


  • Sumbilla, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1