Pirinioak: Lutour-eko Bailara. Cauterets - La Fruitière - Estom aintzira (1.800 m) - Soum d'Aspé gaina (2.968 m) |
Asteburua, |
|
Lutour Harana |
|
VINHMALHA (Vignemale), TAPOU... mendiak oso ospetsu bihurtu duten GAUBE HARANaren parekide izan arren, Lutour-eko harana ezezaguna izaten jarraitzen du. Desberdintasun honen gakoa, bailara honek dituen gailurren garaieran dago. Gaube haranean hirumilakoak dauden bitartean, LUTOUR-eko haranean dauden gainei hirumilako mendiak izateko ehun metro baino ez zaizkie falta. Beharbada, eskertzekoa da modu honetan SOUM d�ASPÉ, ARDIDEN, CESTREDE... bezalako gailur bikainak eta inguruko bazter ederrak, Naturak ondo gorde izana. ESTOM-eko AINTZIRA eta ATERBEA (1.800 m). Errepidea bukatu baino askotxo lehenago gune turistiko bat badago. Bertara joango gara, bertatik abiatuko gara-eta. Gainbehera begibistakoa da, ur-jauzi bat zeharkatu eta sakanean sartuz "LA FRUITIÈRE" zelaira igoko gara, Lutour-eko haran-burura hain zuzen. Hemendik aurrera bidea asko leuntzen da eta baso ederrak eta ur-jauziak gurutzatuz Estom-eko aintzirara eta aterpera helduko gara, aurretik, Russel aterberako desbideraketa atzean utzi izan dugula ahaztu izan gabe. SOUM d�ASPÉ GAINA (2.968 m). Berehala, LABAS tontorreko iparraldeko ertza inguratuko dugu, ibarraren gainean zintzilik dagoen kantoi bat erabiliz (ezin dugu bide hau aholkatu elurtuta dagoenean). Aurrerago, ESTOM SOUBIRAN-en 2.240 m errekatxo bat zeharkatuko dugu, ur-jauzien bidean gora igotzen den bide ausartarekin bat eginik. Aurki LABAS-eko AINTZIRA agertuko zaigu, geroxeago OULETTES DE ESTOM SOUBIRAN-ekoa 2.360 m eta pixka bat gorago COUY-koa. ADI!!! SOUM d�ASPÉ-ren magalean gaude, gailurrera heltzeko col d�Aspé lepora 2.821 m doan malda handiko eta hautsita dagoen aldapa igo behar besterik ez dago. Gero EIE aldeko ertzetik 2.916 m-ra helduko gara eta pixka bat jaitsi ondoren SOUM d�ASPÉ-ren azken atalera helduko gara 2.968 m. Sartaldean, mailakatuta dauden aintzira ezezagunak dizdiratzen ari dira. Gertu LABAS eta MALH-ARROUY tontorrak daude. |
|
Kartografia |
|
|
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
|
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
|
|