Ultzama bailara. Alkotz - Larremiar - Otxarteko pasabidea - Alkotz

—Igandea,
1999ko urtarrilak 17—


 

"Hobe da gauza zaharren artean, oroimenen ekiak horitutakoen artean, edo ezerezetik irteten diren gauza jaio berrien artean bizitzea.

Egia esan, zaila da jakitea.

Are zailagoa dela orain, gaua hurbiltzen den une honetan, Angeluseko ezkilak jotzen dutenean, errekastoaren zurrumurrua ozenago entzuten dela eta izar zurixka bat zeruan diz-diz eginez hasten denean."


 Ultzama eta Baztan artean


BELATEko mendiak mendez mende eta milaka urtetan zehar, Nafarroa,Lapurdi eta Bidasoako padura arteko, igarobide nagusia izan dira.

Errepideek gaur egun geografia erabat gailendu arren, bada oraindik posible — baztertuak izanagatik— bide zaharretan zehar ibiltzea; eta bada oraindik posible BAZTANgo edo BERTITZ-ARANA ibarreko herriren baten bila oinez egitea, guk gaur egingo dugun bezalaxe.

ULTZAMA eta BASABURUko basoak, betidanik, nahasiak diren ospea izan dute. Uren banalerroaren ardatza ez galtzea eta bertan mantentzea mendizaleen norabide zentzuaren froga gogorra ohi izan da beti.

Mendez mende kondairaren lekuko izan diren bideak desagertzen ari direnean, Baztan eta Ultzama arteko bideak zeharkatu zituzten hainbat artzain, ikazkin, ibiltari eta, MINA eta ZUMALAKARREGI, zein Basaburu eta LANTZeko bidelapurren arrastoak jarraituko ditugu.

ALKOTZ (610 m.)
Ur banalerroaren basoetara abiatuz hasiko dugu ibilaldia. Iparralderantz joango gara. ARRAITZerako errepidetik 200 m jaitsi ondoren, lehenengo bihurgunean atera eta ibarreko lur ordokiak gurutzatuz, ATAKETAraino iristen den 4 Km-ko pista jarraituko dugu.

Aurrerantzean, basoan murgiltzean behin eta berriro zeharkatuko dugu EZPELETAKO ERREKA, ia-ia galdurik dagoen bidearen aztarna jarraituz. Ibartxoa ixtera doanean, bidexka jarraituz ARRIETEGETAko pasagunea aurkitzeko aukera emango digun lepo batera igoko gara. Lepo honen bila gabiltzala, uren banalerroa topatzeko giltza delarik, pista alde batera utzi eta harkaitzean irekitako pasagune naturalaren bila joango gara aldapan gora.

Horzkadaren beste aldean paisaia leundu egiten da. Pagadi batetik abiatuz, BIDEKORRIko lepora hurbilduko gara.

Bidexka zirriborrotsu bat jarraituz azkeneko gogorgarria gaindituko eta ur-banalerrora helduko gara. 940 metroko garaieran gaude. Iparralderantz, Bidasoa ibaiarekin DONAMARIAn elkartzen den TXARUTA errekatxoa beherantz doa; urrutian, Mendaur gailurrak paisaia ixten du.

Mendi hauek zeharkatzen dituen bide nagusienetariko batekin topo egitera goaz: LARREMIAR-eko galtzada alegia.

Izen bereko lepora jaitsiko gara. Bazter hauek Zumalakarregik jazarrita ehunaka hilotzen artetik Donamariarantz ihesi zihoazen Mina eta bere gizonak ikusi ahal izan zituzten.

OTXARTEko pasabide estrategikoa HM-an aurkitzen da. Otxartek bere inguruetan urkatuak izan ziren LANTZeko bidelapurren —MIEL OTXIN, herri honetako inauteri ezagunetan epaitu eta erretzen duten panpinak lur hauetan behin eta berriz erromesak zein ibiltariak lapurtu zituen bidelapur bat ordezkatzen du.— oroimena gordetzen du.

Mendilerroa jarraituz ZARDAIko hegalera iritsiko gara. Bihurgune handi batek nahitaezko zeharbide batera eramango gaitu eta Otxarte aldeko bide nagusia jarraitzea besterik ez dugu egin behar. Harrizko bide nagusiaren ondoren bidexka nahasi bat dator. Basoa atzean gelditu da. Azkenik larreak izango dira nagusi ALKOTZerako bidean.


 Kartografia


  • Sumbilla, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1