Siones (380 m) -
Los Tres Dedos (1.167 m) - Villabasil

—Igandea,
1993ko apirilak 11—


 

Mendizaletasuna kirolaren agerpenik jatorrena da, beharrezkoa baldin bada, taldearen martxa atzean geratzen denaren erritmora egokitzen delako.

PIO XII.


 Balmasedako Ibarrean zehar


La Peña edo La Magdalena mendia BALMASEDAko Ibarrean gailentzen da; bere gailurreria oso ederra da, eta hau alde batetik bestera zeharkatzen duen ibilaldia tipi-tapa oinez egitea benetan merezi du, eskaintzen duen panoramika estetikoa dela-eta. Ibilaldiak ez du igaro ezinezko pasabiderik, nahiz eta bertan agertzen diren kararrizko barrek ibilbidea zailtzen duten; beraz, aurrez saihesten saiatu behar da.

Gure asmoa Siones herri txikitik irten ondoren, gailurreriaren ibilbidea egitea da eta mendiaren magalean erdi ezkutaturik dagoen Villabasileko herrixkaraino jaitsi. Sionesera iristeko, Villasana de Menara ailegatzea beharrezkoa da, eta bertan ezkerrerantz Kadaguara irteten den errepidea hartu. 3 Kilometrora, Sionesera jo behar da, Peñalba de Lérdano mendiaren magalean aurki daitekeen herria.

SIONES (380 m).
H-ra doan Sioneseko geltokiko errepidetik aterako gara, burdinbidea zeharkatu eta E-rantz igoko gara, ondoren HM-rantz basoan zehar. Bi ordutan Portillo de Lérdano atakara iristen da.

Gailurreriako harritzar horiek saihesten dituen bide markatua jarraituko dugu, E-ko norabidean. Ipar pareta zulatzen duten korridore izugarri horiek ezkerrean utzi eta gutxi gorabehera, 2 ordu t'erditan PEÑALBAko (1.255 m) tontorrean izango gara.

Dena dela, gailurreriaren zatirik zirraragarriena hemen hasten da, PORTILLO DE LÉRDANO izeneko atakan. Gailurreria, ondoren, E-rantz zuzentzen da, Castro Grande edo Pico del Ahorcado mendiraino, urrutian ikus daitekeena.

Peñalba de Lérdanoko tontorretik, E-rako norabidean jaitsiko gara, geroz eta estuago egiten den gailurrerian zehar. Carañuelako lepoa gailentzen dituzten harrizko barrak saihestearren, eskuinetik eta mendiaren magaletik jarraitzen duen gutxi erabilitako bidezidorra jaitsi behar da.

Harrizko multzo batzuk igaroko ditugu, PORTILLO DE AVELLANEDO (1.070 m) delakoa, esate baterako, LOS TRES DEDOS (1.167 m) izeneko hiru gailurretako mendira igo baino lehen. Horzkada sakon sakon batek Peña Corvillaraino joateko aukera ukatzen digu.

Dena dela, oraindik La Complacera (1.050 m) izeneko mendira igo behar dugu, Portillo del Polvero lepora jaitsi baino lehen.

VILLABASILera jaisteko HM-rantz jaitsi behar da, bidez eta gero pistaz. Ordubete ibili ondoren Entabladoko Baselizatik (790 m) igaroko gara. HHM-rantz jarraitu ordu laurdenez Villabasilekoherrixka begiztatu arte.


 Kartografia


  • Villasana de Mena, 85. mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1