Kontrasta - Arnaba (1.255 m) - Larraineta (1.115 m) - Ulibarri

—Igandea,
2000ko azaroak 26—


 Lokiz Mendian eta Lanaibarreko "Bray"-an ibiliz


LOKIZ MENDIA Araba eta Nafarroa artean kokatzen da. E-HE eta M. norabideetan, baso eta hazienda ustiaketarako erabiltzen diren meseta, ordoki eta muino zabalez osaturik dago. Egun, Euskal Herri barruan ikus daitezkeen azkeneko ikatz-txondorrak aurki daitezke bertan, purian izan zen ofizio baten azkeneko arrastoak hain zuzen ere. Mendi honetako tontorrik garrantzitsuenen artean, LOKIZ (1.115 m), LARRAINETA (1.115 m) eta ARNABA (1.255 m) gainak dira. Pareta malkartsuez inguraturik, I-an, Nafarroako Ameskoa eta Arabako Arana bailararen E-ko gurenarekin bat egiten du, H-an Lanaibarrarekin eta E-an ALLIN bailararekin, azkeneko biak Nafarroan daudelarik. Bere sorkuntza geologikoa berezia da: "BRAY" izena du eta 60 milioi urtetan zehar kare-harri iragazkorren gaineko marga iragazgaitzez osaturiko tolesdura antiklinalean (U alderantzikatua) urak egindako erosioaren emaitza da: uren irteera, Galbarrako sakana ihesbidean kokatzen da.

Mendira joan ahal izateko, inguruko herri anitzetatik irten eta zeharka-me-harka dabiltzan basa- pista eta bideak oso garrantzitsuak dira: I-etik, Kontrasta eta Larraona azpimarra genitzake, E-tik, Galdeano, Aramendia, Ganutza eta Ollogoien, H-tik ordea, Gastiain, Larraina (Narkue), Ulibarri eta Biloria.

KONTRASTA (828 m).
Elizmendi ermitaren ondoan, asfaltaturiko pista estu batetik H-rantz jaitsiko gara. Langa metaliko bat aurkitu eta traktoreentzat egoki diren bi pista aurkituko ditugu (15�). Eskuinekoa hartu eta basoan barrena igoz ur-tanga bateraino iritsiko gara. Pistatik segi (E) eta samurki igoz bigarren langa metaliko bateraino iritsi. Langa zeharkatu eta aldapatxo baten ondren pagoz inguraturiko ordoki batean jarriko gara. Hemen, cairn batek seinalaturiko tokitik alanbre-hesia zeharkatu eta H. norabidean malda gogorrean, kordalaren gainera iritsiko gara. Ezkerrera jo (E), eta zidorra jarraituz ARNABA (1.255 m) gainera ailegatuko gara. ERPIN GEODESIKOA eta BUZOIA.Bista ederrak, I-an Urbasa, Entzia eta Aizkorri, H-an, Kodes eta Toloño, E-an Jurramendi eta Andia Mendiak.

Jaitsieran (E-HE), noizbehinka ezpelez ixten den zidorretik jarraituko dugu. Gure eskuinean dagoen sakon bateraino jaitsi, AGIN ZAHAR bateraino igo eta argiune bateraino ailegatuko gara, alanbre-hesi bat zeharkatu eta nabarmen ez den zidorretik jarraituz lurrezko bailara luzearen amaieran dagoen pista bateraino iritsiko gara (30�). Pista honetan (E-HE) jarraituko dugu, eta lehendabiziko bidegurutzean eskuinera hartuko dugu. Hemendik Larraineta gaina eta Ulibarriko Eskortak bistan daude; aurrerago bidegurutzean eskuinera jarraituko dugu. BIDEGURUTZE batera iritsiko gara. E-ko bidea Biloria Eskortetarantz doa. H-koa, Ulibarrira, langa metaliko batez itxitako bidetik. Pistak utzi eta aldapa gogorrean LARRAINETA (1.115 m) muino txikiraino iritsiko gara.

Pisten bidegurutzera itzuliko gara, langa metalikoa zeharkatu eta H-rantz Ulibarrira garamatzan ATAKAtik jaitsiko gara. Ehun urte beteak dituzten haritzen artean pasa eta gure ezkerrean kokatzen den SAN KRISTOBAL ERMITA xumearekin topatuko gara; jaisten jarraituko dugu eta Lanaibarrra inguratzen dituzten pareta erraldoiak ikusteko aukera izango dugu. Geroago ULIBARRIra (678 m) iritsiko gara, ibilaldiaren amaiera alegia (1 h).

Urte amaierako BAZKARI TRADIZIONALA ACEDOn egingo da.


 Kartografia


  • Eulate, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • Estella, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.

 Bibliografia


  • Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko. 106. ibilbidea. L. P. Peña Santiago. Elkar (1990).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 3. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1988).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 7. La Ruta del Peregrino. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1989).

 Eta informazio gehiago amaraunean:




Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1