ATALAK 

-  -Planetak

-  -Jokoak

-  -Artxiboak

-  -Egilea

__________

Umeen Saila

__________

Orri honi buruz zure iritzia eman nahi badezu,  hemen behean sakatu.

A  r  t  i  z  a  r  r  a

- Ezaugarri orokorrak - Osagaiak eta Barne egitura
- Artizarraren azalera

Ezaugarri Orokorrak

                           

        Artizarra da, llargiaren ondoren, Lurretik hurbilen dagoen argizagia. Merkurioaren eta Lurraren artean dago kokatua. Antzinatetik ezagutzen du gizakiak, neurriz gaineko distira baitu (Eguzkia eta llargia izan ezik beste edozein argizagirena bitu baino handiagoa dena). Sartaldean arratsean ikus daiteke, eta sortaldean egunsenti inguruan. Horregatik, Merkuriori bezala, bi izen eman zizkioten grekoek: Phospherus edo goizeko izarra, eta Hesperus edo arratseko izarra. Geroago erromatarrek, Benus, maitasunaren jainkosaren izena ezarri zioten.

Azalera

venus_planet.jpg (10115 bytes)        Etengabeko hodeiak egoteak galarazi du Artizarreko azalaldearen zernolakoak ezagutzea. 1980 ondoko hamarralditik aurrera baizik ez da hasi gizona haren berri jakiten, erradar seinaleen bidez hodeizko estalkia zulatu denean.

Artizarraren gainaldea aski interesgarria da, beste planeta guztietakoez bestelako ezaugarriak baititu. Haren ehuneko 60 zabaldi hedatu kizkurtuek hartzen dute, oraindik zehazki ezagutzen ez diren egitura biribilak dauzkatenak. Haien artean badira ziur aski sumendi egiturak, meteorito talkaz sortutako kraterrak eta sakongune tektonikoak. Zabaldi horien gainean lau alderdi menditsu goititzen dira.

 

Osagaiak eta Barne egitura

wpe11.jpg (4176 bytes)        Venera IX eta Venera X sobietar zundek, biek 1975. urtean, bidali zituzten Aztizarraren azalaldeko argazkien azterketek argi eta garbi erakusten dute Artizarra basaltikoa dela nolakotasunez. Hortaz, Artizarraren azalaldea, osagaien aldetik, Lurreko lehorraren azalaren kidekotzat har daiteke.

        Artizarraren dentsitate handiak adierazten duenez, guneak burdina asko izan behar du. Magnetisrno gabeziaren zergatikoa planeta honen errotazio guztiz geldia dela dirudi.

Laburbilduz, azal, mantu eta gune bereziak dituen planeta da Artizarra, eta antz handia du Lurrarekin.

 

Merkurio

Artizarra Lurra Marte Jupiter Saturno Urano Neptuno Pluton

© 2000 Beristain Industries.

Todos los derechos reservados.

Hosted by www.Geocities.ws

1