ATALAK 

-  -Planetak

-  -Jokoak

-  -Artxiboak

-  -Egilea

__________

Umeen Saila

__________

Orri honi buruz zure iritzia eman nahi badezu,  hemen behean sakatu.

U  r  a  n  o

Urano Eguzki sistemako zazpigarren planeta da Eguzkitiko distantziari dagokionez; Eguzkitik 3.000 milioi kilometrora dago (Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzia halako hogei). Eta Eguzki sistemako hirugarren planeta da neurriari dagokionez. Eguzkiaren inguruan 0.047ko eszentrikotasuneko orbita eliptiko bat egiten du eta ekliptikaren planoarekiko 0.77ēko angelua osatzen du. Orbita guztia egiteko 84,01 egun behar ditu.

 

Uranoren errotazioa, eta bere sateliteena, da orbitaren ezaugarri nagusia, Eguzkiaren inguruko biratze planoaren elkarzuta baita ia. Uranok polo zapalak ditu, biratze lastertasun handia duelako, eta horrela, Uranoren ekuatoreko diametroa poloetako diametroa baino %6-8 handiagoa da. Diametroa 51.000 km ingurukoa du. Lurrarena baino lau aldiz handiagoa. 

 

Uranoren atmosfera hidrogenoz eta helioz osatua da, baina espekroskopioz egindako ikerketen arabera, metanoa ere badu.

 

Uranok, bere eraztun sistemez gainera, baditu hamabost satelite gutxienez. Sateliteak planetaren ekuatorearen plano berean daude, beraz ekliptikaren planoaren elkarzutean. Bost satelite handienek 310-1.600 km arteko diametroa dute; gainerakoak txikiagoak dira eta Miranda satelite nagusiaren orbitaren barruan daude.

 

Uranok eta Neptunok ez dute hidrogeno metalikorik; hortaz, hirugarren mota osatzen dute Eguzki sistemako planeten artean.

Urano.jpg (397245 bytes)

Merkurio

Artizarra Lurra Marte Jupiter Saturno Urano Neptuno Pluton

Š 2000 Beristain Industries.

Todos los derechos reservados.

Hosted by www.Geocities.ws

1