ATALAK 

-  -Planetak

-  -Jokoak

-  -Artxiboak

-  -Egilea

__________

Umeen Saila

__________

Orri honi buruz zure iritzia eman nahi badezu,  hemen behean sakatu.

P  l  u  t  o  n

Pluton Eguzki sistemaren erdigunetik urruneneko planeta da, baina aldi kosmiko batzuetan Neptunoren orbitaren erradioa baino hurbilago egoten da Eguzkitik.

 

        Orbitaren eszentrikotasuna dela eta, perihelioan Eguzkitik hurbilago dago Neptuno baino.

 

        Eguzkiaren eta Plutonen arteko distantzia Lurraren orbitaren erradioa edo astronomia banakoa halako berrogei da berez, baina errotazioan zehar aldatu egiten da, 30 eta 50 astronomia banako artean egoten da.

 

Gaur egun bere aldirik beroenean aurkitzen da Pluton, 1989ko irailaren 5ean gertatu baitzen Eguzkitik hurbilen. Egoera honetan bide du dentsitate handiena haren atmosferak. Egongune horretan, Plutoneko atmosferako presioa, atmosfera horrek estalia zuen izar batez baliatuz neurtu zena, Ehun mila aldiz txikiagoa gertatu zen Lurreko gainaldeko batez besteko sakadura baino.

 

Plutonek satelite ezagun bakarra du, Karon, 1978an aurkitua. Karon Pluton baino bi aldiz soilik txikiagoa da, eta elkarretatik hemeretzi mila kilometrora daude. Satelite hori aurkitu izanari esker zehaztu ahal izan ziren planetaren eta satelitearen heraren masa, diametroa eta dentsitatea. Plutonen diametroa 3.000-4.000 km artekoa da, Ilargiaren diametroaren bi heren, eta batez besteko dentsitatea 0.4 eta 0,9 g/cm3 artekoa. Masari dagokionez Karon eta Plutonek Lurraren masaren 1/400 da, eta Plutonek Karonek baino hamar aldiz masa handiagoa du.

 

Zenbait ikerketaren ondoren ikusi denez, Plutonek ez du beti argitasun bera; argitasunaren aldakortasun hori biratze mugimenduaren eta gainaldearen islatze ahalmena gune guztietan berdina ez izatearen ondorioz gertatzen da. Plutonen eta haren satelitearen gainaldearen osaera zehatz-mehatz ezagutzen ez den arren, metano izoztua eta izotza dira osagai nagusiak, eta adituen ustez metano izoztuaren lurruntze bidez eratutako atmosfera du Plutonek.

 

 

 

Merkurio

Artizarra Lurra Marte Jupiter Saturno Urano Neptuno Pluton

© 2000 Beristain Industries.

Todos los derechos reservados.

Hosted by www.Geocities.ws

1