ATALAK 

-  -Planetak

-  -Jokoak

-  -Artxiboak

-  -Egilea

__________

Umeen Saila

__________

Orri honi buruz zure iritzia eman nahi badezu,  hemen behean sakatu.

S  a  t  u  r  n  o

- Saturnoren eraztuna eta sateliteak - Saturnoren ageriko gainaldea
- Barne egitura eta osaketa - Saturnoko eguratsa

Saturnoren eraztuna eta sateliteak 

 

wpe15.jpg (17038 bytes)        Satumoren eraztunak milaka milioi izotz zatiki txikiz daude eratuta; diametro askotakoak dira, mikra batekoak txikienak, eta kilometro batekoak handienak, eta milaka eraztun zentrokidetan daude bilduta. Oso zabalak dira, ehundaka milioi kilometro; lodieraz berriz ehundaka metro besterik ez. Eraztunaren masa osoa oso txikia da, ehun kilometroko diametroko satelite batek izango lukeena gutxi gorabehera. Saturnok hogelta bat satelite ezagun ditu, baina horietatik lau hipotetikoak dira, behin baizik ez baitira ikusi. Horien artean handiena, Titan, da Eguzki sistema osoan eguratsa egonkorra duen satelite bakarra. O/o85 hidrogenoa du, %12 argoia, eta metano pixka bat. Gainaldean tenperatura -109 OC da, eta horri esker badirawpe15.jpg (17038 bytes) metanozko itsasoak eta baita metanozko euri eta elurteak ere. Gainaldea estaltzen duten hodeiak hidrokarburo batez daude ziur asko osatuak; hidrokarburo hori Eguzkiaren argiak metanoa deskonposatzean sortzen da.

Barne egitura eta osaketa

        Barrualdean, eta kanpoaldetik barrualderantz, geruza bat dago 30.000 kilometro lodi dena, eta %93 hidrogenoz eta %7 helioz eratua dagoena. Haren azpian bost mila kilometro lodi den geruza bat dauka hidrogeno metalikoz osatua, haren barruan helio tantak eratzen dira eta planetaren erdigunerantz erortzen dira. Uste izatekoa da grabitaziozko "euri" horrek sortzen duen energiarensaturno_egitura.jpg (20011 bytes) eraginez Saturnok Eguzkitik hartzen duena baino bizpahiru aldiz energia gehiago askatzen duela; gainaldean berriz tenperatura ez da ehun gradu ºK-ra iristen. Barrurago hamar edo hamabi mila kilometro lodi den geruza bat dago, hidrogeno metalikoz eta helioz eratua. Azkenik, hamabost mila kilometroko erradioa duen erdigune bat du, silikatoz, metalez eta, agian, baita helioz ere eratua.

Saturnoren ageriko gainaldea

        Saturnoren ageriko amada Jupiterrenaren antzekoa da oro har. Baditu hodeiak, ez Jupiterrenak bezain nabarmenak, aldizka argiak eta aldizka ilunak, eta konbekziozko mugimenduak dituztenak. Orbanak ikusi izan dira orobat Jupiterren bezala.

 saturn_planet.jpg (8984 bytes)                                Saturnoren gainaldeko gertaerak Jupiterrekoen antzekoak dira, baina ez hain indar handikoak, eta badituzte ezaugarri berezi batzuk. Haizeen norabideak, adibidez, ez du erlaziorik zerrendekin, ia korronte guztiak ekialderantz mugitzen baitira, eta indar handiagoz ekuatorean, han bostehun kilometroko indarra izaten baitute segundoko (km/sg).

 

Saturnoko eguratsa

        Saturnoko eguratsa ustez Jupiterrekoaren antzekoa da egituraz eta osaketaz. %85 hidrogenoz eratua du, eta helioa, amoniakoa, metanoa, etanoa eta beste gai elkartu organikoz eratua du gainontzekoa. Eguratsaren egitura mailaz mailakoa da, Jupiterrekoa bezala. Troposfera dago lehenik, haren goialdeko mugak edo tropopausak 85 ºK-eko tenperatura du, eta 400 ºK-raino iristen da. Eguratsaz harago eraztun itxurako hodei handi-handi bat dago planeta hori ekuatorearen mailan inguratzen duena, eta hidrogeno atomikoz eta, agian, hidrogeno molekularraz eratua. jakintsu batzuen ustez, eraztun hori Saturnoren satelite nagusi Titaneko eguratsak galduriko hidrogenoak eratua da. Eta, beraz, Saturnoko eguratsa eraztunen sistema baino harago dago                

Merkurio

Artizarra Lurra Marte Jupiter Saturno Urano Neptuno Pluton

© 2000 Beristain Industries.

Todos los derechos reservados.

Hosted by www.Geocities.ws

1