|
__________
Umeen
Saila

__________

| | N
e p t u n o

 |
Eguzkitik
abiatuta zortzigarren planeta da Neptuno, eta Eguzki sistemako hirugarrena
da neurriz. 1846an aurkitu zuten, nahiz eta antza denez Galileok ikusia
zuen aurretik.
|
 |
Neptuno
Uranoren bikitzat hartua da, elkarren oso antzeko ezaugarriak baitituzte,
esan bezala, bai tamainari, bai barne egiturari eta bai osaketari
dagokionez ere. Neptunok orbita ia biribila du eta 165 urte behar ditu
Eguzkiaren inguruan bira osoa egiteko. Neptunoren masa Lurrarena baino 17
aldiz handiagoa da eta biratze periodoa 15,8 ordukoa da. |
 |
Neptunoren
osagai nagusiak hidrogenoa eta helioa dira, baina ondorio hori ateratzeko
teoria da oinarri bakarra, izan ere atmosfera oso dentsoa duenez eta
Lurretik oso urrun dagoenez eta oso distiratsua ez denez ezin izan baitira
xebetasunez ikertu Neptunoren ezaugarriak. |
 |
Egitura
Urano, Jupiter eta Saturnorenaren antzekoa du; harkaitzezko gune bat du,
20.000 km inguruko diametrokoa, eta inguruan 10.000 km inguruko izotz
geruza bat eta gas geruza bat. |
 |
Bi
eraztun mehek eta hainbat eraztun lausok inguratzen dute Neptuno.
Planetaren erditik 41.000-63.000 kilometro bitartean daude kokatuak
eraztun horiek. Urrutien dagoen eraztuna meharra da, eta hiru
"uztai" ditu, izan, benetan, eskualde dentsoagoak direnak. |


©
2000 Beristain Industries.
Todos
los derechos reservados.
|