|
__________
Umeen
Saila

__________

| | M
a r t e

Planeta Gorria
Marte da, zalantzarik gabe, Eguzki sistemako planeta ospetsuena. Lurretik
begiratzen bazaio gorrixka agertzen da; horregatik erabili bide zuten
erromatarrek planeta hau izendatzeko gerraren jainkoaren izena, Marte. Erraz
beha daiteke Lurretik teleskopio batez, mehea eta gardena baita haren
atmosfera.
Huygens-ek egin zituen Marteren gainaldearen lehen eskemak, 1659an. Harrezkero
argibide asko bildu dira, eta une batzuetan pentsatu izan zen bazitueia Martek
aski baldintza onak biziak
aurrera egin zezan. Ordea, planeta arteko zunden datuetan oinarriturik,
biribilki frogatu zen basamortu tankera duela planeta honek. Nahiz eta Marte
Lurra baino askoz txikiagoa den, Lurraren gune aldearen gisakoa, ezaugarri
orokorrak Lurraren ezaugarrien antzekoak ditu: Marteko egunak 24 ordu eta 37
minutu irauten du, eta biratze ardatza ekliptikari buruz 25 gradu makurtua
dagoenez gero -Lurrarena 23° 27' makurtua dago-, Martek ere urtaroak
ditu.
Aitzitik, Marteren urtea Lurrarena baino luzeagoa da, planeta gorriak 687 egun
ematen baititu Eguzkiaren
inguruan itzuli osoa egiten. Alde honetaz gainera, adierazi behar da Marteren
orbita askoz eszentrikoagoa dela, halako eran non peribelioan Eguzkitik ehuneko
20 inguru gertuago baitago afelioan baino. Alde honek esplikatzen du planeta
horren zati handi batean gertatzen diren hauts ekaitz ezagunak.

©
2000 Beristain Industries.
Todos
los derechos reservados.
|