ATALAK 

-  -Planetak

-  -Jokoak

-  -Artxiboak

-  -Egilea

__________

Umeen Saila

__________

Orri honi buruz zure iritzia eman nahi badezu,  hemen behean sakatu.

P  l  a  n  e  t  a  k

Barneko planetak               Ezaugarri orokorrak
Kanpoaldeko planetak       Argazki orokorrak   

Barneko Planetak

        Merkurio, Artizarra, Lurra eta Martitz, oro har, barneko planetak deitzen dira, beraien orbitak eguzkiaren eta asteroide-gerrikoaren artean daudelako. Harantzago kanpoko planetak daude, alegia, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Pluton. Barneko planetek talde homogeneo samarra osatzen dute. 

Merkurio:

     Pluton alde batera utziz gero, Eguzki sistemako planetarik txikiena da. Eguzkitik hurbilen dagoen planeta denez gero oso argitsua da, nahiz eta Lurretik behatzen zaionean oso iluna agertzen den, Eguzkiak eragindako liluratzea dela medio.

 

Artizarra:        -

     Ilargiaren ondoren, Lurretik hurbilen dagoen argizagia. Merkurioaren eta Lurraren artean dago kokatua. Antzinatetik ezagutzen du gizakiak, neurriz gaineko disdira baitu. Sartaldean .ikus daiteke, eta sortaldean egunsenti inguruan.

                      

Lurra:

     Pluton alde batera utziz gero, Eguzki sistemako planetarik txikiena da. Eguzkitik hurbilen dagoen planeta denez gero oso argitsua da, nahiz eta Lurretik behatzen zaionean oso iluna agertzen den, Eguzkiak eragindako liluratzea dela medio.

 

Marte:

     Martitz, zalantzarik gabe, eguzki sistemako planetarik ospetsuena da. Lurretik begiratzen bazaio gorrixka agertzen da; horregatik erabili bide zuten erromatarrek planeta hau izendatzeko gerraren jainkoaren izena, Marte.

Kanpoaldeko Planetak

        Kanpoko planetak, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Pluton, asteroide-gerrikotik arantzago kokaturik daude. Planeta horien tamaina eta osaerari erreparatuz gero, talde hetereogeno samarra osatzen dutela esan beharra dago. Jupiter eta Saturno dira Eguzki-Sistemako planetarik handienak; Pluton, ordea, denetarik txikiena.

Jupiter:

     Jupiter da Eguzki Sistemako planeta handiena. Bolumenez Lurra baino 1130 aldiz handiagoa da; masa Lurrarena baino 318 aldiz handiagoa du, eta orobat du beste planeta guztien masak batu eta halako bi handiagoa.

 

Saturno:

     Saturno da Jupiterren ondoren bigarren planeta erraldoia, tamainaz Jupiterren antzeko samarra. Haren masa Lurrarena halako 95 da eta dentsitatea 0.67 gramo besterik ez zentimetro kuboko (gr/cm3). Hidrogeno eta helioz dago eratua, Jupiter bezala. 

                           

Urano:

     Urano Eguzki Sistemako zazpigarren planeta da Eguzkitiko distantziari dagokionez; Eguzkitik 3000 milioi kilometrotara dago (Lurraren eta Eguzkiaren arteko halako hogei). Eta Eguzki Sistemako hirugarren planeta da neurriari dagokionez.

 

Neptuno:

     Eguzkitik abiatuta zortzigarren planeta da Neptuno., eta Eguzki Sistemako hirugarrena da neurriz. 1846-an aurkitu zuten, nahiz eta antza denez Galileok ikusia zuen aurretik. Neptunoren osagai nagusiak hidrogenoa eta helioa dira.

                     

Pluton:

     Pluton Eguzki Sistemaren erdigunetik urruneko planeta da, baina aldi kosmiko batzuetan Neptunoren orbitaren erradioa baino hurbilago egoten da Eguzkitik. Plutonen orbita oso eszentrikoa da eta ekliptikaren planoarekiko oso makur dago. 

Ezaugarri orokorrak 

MASA

(LURRA = 1)

DENTSITATEA

(g/cm3)

SATELITE ERREGULARRAK

SATELITE DIBERTSOAK

DISTANTZIA ERREALA (UA)

NAGUSIAK

TXIKIAK

 

ERRALDOIAK

Jupiter

318

1,4

4

lo, Europa Ganimide Kalisto

2

1979 JL Amaltea

10

5,2

Saturno

95

0,7

1

Titan

14

Entzelade Tetis Dione Rea Japeto

2 (+4?)

Febe, Hiperion

9,54

KANPOKOAK

Neptuno

17

1,7

1

Triton

---

1

Nereida

30,07

Urano

15

1,3

---

5

Miranda Ariel Unbriel Titania Oberon

10

19,19

LURTARRAK

Lurra

1

5,5

1

Ilargia

---

---

1

Artizarra

0,82

5,2

---

---

---

0,72

PLANETA

TXIKIAK

Martitz

0,11

3,9

---

---

2

Fobos,Deimos

1,52

Merkurio

0,06

5,5

---

---

---

0,39

Pluton

0,002

1,5

---

1

Karonte

 

39,52

© 2000 Beristain Industries.

Todos los derechos reservados.

 

Hosted by www.Geocities.ws

1