ATALAK 

-  -Planetak

-  -Jokoak

-  -Artxiboak

-  -Egilea

__________

Umeen Saila

__________

Orri honi buruz zure iritzia eman nahi badezu,  hemen behean sakatu.

M  e  r  k  u  r  i  o

 

 

Merkurio da, Pluton aldera batera utziz gero, Eguzki sistemako planetario txikiena. Eguzkitik hurbilen dagoen planeta denez gero oso argitsua da, nahiz eta Lurretik behatzen zaionean oso iluna agertzen den, Eguzkiak eragindako liluratzea dela medio. Horregatik, Eguzkia atera baino apur bat lehenago edo sartu eta berehala soilik ikus daiteke, oso apal ostertzearen gainetik. Horregatik pentsatzen zuten antzinakoek bi planeta desberdin zirela, eta grekoek bi izen ezarri zizkioten argizagi bat bera zela jakinik ere: Hermes edo arratseko izarra, eta Apolo edo goizeko izarra. Geroago erromatarrek oraingo izena eman zioten, Merkurio. 

 

 

Merkurio oso geldi biratzen da bere ardatzaren inguruan: planeta hartako eguna Lurreko 58,6 egun adina da. Eguzkiaren inguruko translazio periodoa Lurreko 88 egunekoa da. 

 

 

Lurrak baino hamar aldiz energia gehiago hartzen du Merkuriok Eguzkitik, eta horregatik haren gainadeko tenperatura 430°C -tara hel daiteke egunez; gauez, berriz, beroari eutsiko dion atmosferarik ia ez duelako batez ere, -180°C-tara jaisten da tenperatura. 

 

 

Bere errotazio geldia gorabehera, badu Merkuriok eremu magnetikoa, metalezko gune batek soilik esplika dezakeena, antza. Nahiz eta eremu magnetizo hori aski ahula den (Lurrarenaren 1/100-koa), nahikoa da magnetosfera murritz bat eratzeko.

 

 

Merkurio

Artizarra Lurra Marte Jupiter Saturno Urano Neptuno Pluton

© 2000 Beristain Industries.

Todos los derechos reservados.

Hosted by www.Geocities.ws

1