|
__________ __________
| J
u p i t e r
Jupiterren eraztuna eta sateliteak
Jupiterrek eraztun oso mehe bikoitz bat du inguruan. Barruko eraztuna 1979an Barne egitura eta osaketa
Jupiterreko zati barnekoena burdinazko, silikatozko eta izotzezko erdigune batez
dago eratua; inguruan hidrogeno metaliko jariakarizko masa bat dauka helioarekin
nahastua, eta, kanpoalderago hidrogeno molekular eta helio geruza bana ditu,
planeta horren erdigunetik zenbat eta gehiago urrundu, orduan eta harroagoak. Hidrogeno metalikozko geruza eroale handi horrek eta errotazio bizkorrak eremu magnetiko indartsu bat sortzen dute Jupiterren, Lurrean baino lau bat mila aldiz handiagoa. Eremu magnetiko indartsu horren ondorioz, gertaera elektriko bortitzak izaten ditu bere eguratsean, tximistak eta egunsentiak, adibidez. Horrekin batera, guztiz ere da aipagarria planeta horren hero irradatze berezia, Eguzki sisteman antzekorik ez duena, eta Eguzkitik iristen dena baino 1,6 aldiz handiagoa. Gertaera hori, eta planeta horren errotaziozko higidura bizkorra izatea, eta tenperatura ia berdina izatea lurburuetan bezala ekuatorean ere, horren guztiaren eraginez, Jupiterreko eguratsa lurrezko planeten oso bestelakoa da. Jupiterren ageriko gainaldea Jupiterren ageriko zatia oso berezia da. Teleskopio normal baten bidez ikus daiteke; baditu hodei batzuk ekuatorearearen paraleloan zerrenda argi eta ilunezko sistema bat eratzen dutenak, eta horrez gainera badu orban gorri handi bat cre, duela hirurehun urtez geroztik ezagutzen dena. Baliteke zerrenda gisako egitura hori errotazio lastertasun handiak cragiten duen Coriolisen indar handiak sortua izatea, hala non eguratsaren edozein mugimendu ekuatorearen paraleloan dabilen urakan bihurtzen baita berchala.
Amoniakoa kristal itxuran kondentsatzeak cratzen ditu zerrenda argiak Ekuatorearen hegoaldeko Orban Gorri Handia Robert Hookek ikusi zuen lchenengo aldiz 1664an. Gaur egun badakigu antizikloi handi-handi bat dela, eta crlojuaren orratzen kontrako noranzkoan bira egiten duela sei orduro.
Jupiterreko eguratsa
Jupiter isurkariz eta gasez eratua dagoenez, zaila da muga garbi bat zehaztea
planeta horren "gainaldearen" eta eguratsaren artean. Litekeena da
isurkari egoeratik gas egoerarako iraganbidea lausoa izatea. Baina gauza ziurra
da hodei trinkoek ez dituztela ikusten uzten eguratseko geruza sakonenak.
Jupiterreko eguratsa hidrogenoz eta helioz dago gehienbat eratua, bederatzi eta
bateko proportzioan, eta horrez gainera baditu, kopuru txikian bada ere,
amoniako, metano, sufrezko gai elkartuak, ura eta karbono monoxidoa.
© 2000 Beristain Industries. Todos los derechos reservados. |