Eta asteko ostiralean, hilaren 24an, Urretxu-Zumarragako herritarrak
diren Iñaki Alvarez, Jon Maroto eta Xabier Ormazabal
lagunez osatutako taldeak, Hegoameriketan ipar hemisferioko
udan egindako bidaia erakutsiko digu.
Espedizioa Perun dagoen Huáraz herritik abiatu eta Churup
aintziraraino iritsi zen (4.600 m). Handik, Quebrada de Ishinca
guneraino iritsi ziren (4.500 m), eta bertan jarri zuten beheko
kanpamentua. "Ishincatik hiru mendietara igo ginen, lau
egunetan: Urus (5.420 m), Ishinca (5.530 m) eta Tocllaraju (6.032
m) gailurrak. Astakeria hutsa izan zen baina Huascaránera
igotzeko denbora irabazi nahi genuen. Mendirik mendi ibili artean
atsedena hartu beharrean, denak bata bestearen segidan egin
genituen eta bi egunetako erretserba lortu genuen" adierazten
digute mendizaleek.
Handik Musho herriraino abiatu ziren, handik igotzen baita
Huascarán mendira. Lehendabiziko kanpamendura igo eta
berriz atzera jaitsi behar izan zuten egiten zuen haiz bortitza
dela medio. Geroago, bigarren kanpamendura igo eta erdi galdurik
ibili ziren beste espedizioetako gidariak agertu arte. Gidarien
urratsa segi eta gailurrera iritsi ziren. Gertakizun txarra
ere adierazi behar da, Josu Marotok eskuetako hatz batzuetan
izozte arazoak izan eta Zaragozara joan behar izan zuen etxera
etorri baino lehen.
Peruko gailurrik garaiena den Huascaránera (6.768 m)
egindako espedizio honen gaineko diapositiba emanaldi honetan,
ibilaldiaren gorabeherak eta argazkiak erakutsiko dizkigute.
Informazioa ematearren,