22, osteguna
|
Zumarragako Legazpi Ikastetxeko Areto
Nagusia
|
20:00etan
|
Ostegun honetan, bi mendizale gipuzkoarren bisita izango dugu, Karlos Vieira o�atiarra eta Mikel Saez de Urabain
ordiziarra. Aspaldidanik egin ez dugun pelikula emanaldia emango digute aurten ospatzen dugun Ostadar Mendi Aste
honetan. Bi filmak formatu digital batean grabaturik dira eta kanoi baten bitartez proiektatuak izango dira.
Bi filmak, iraupenean berdintsuak dira (30 bat minutu bakoitza), musika eta dialogo batzuk dituzte bainan orokorrean
beraiek komentatzen dituzte irudiak zuzenean.
Mikel Saez de Urabainek halaxe diosku, filma hauen sinopsiaz:
L�neas de hielo (Izotz lerroak). Gavarnie, neguko otzarekin izotz eskalada egiteko topaleku garrantzitsu bat
bihurtzen da. Alpinisten imajinazioarekin zirkoan dauden bide hotz horiek igotzen joan dira. Bertan eskalada batzuk
agertzen dira eta teknika pixka bat.
Alpinismo extremo (Muturreko alpinismoa) filma, ordea, desberdina da. Alpinismoa oso zabala da aktibitatetan,
alpinista batek izotzean, harkaitzean (librean, artifizialean) eskalatzen jakin behar du. Guk eredu ori hartuta
Pirinioetako bide esanguratsu batzuk hartu ditugu eta era horietan eskalatu ditugu.
Hauxe dugu bi lagunen biografia laburra:
Karlos Vieira
O�atin jaioa, 36 urte ditu eta 18 urte daramatza eskalatzen. Euskadiko Goi Mendi Eskolako kidea da, eta Euskal
Mendizale Federazioko Sorospen Taldeko kidea baita ere.
Mikel Saez de Urabain
Ordizian jaioa, 33 urte ditu eta 18 urte daramatza eskalatzen. Euskadiko Goi Mendi Eskolako kide da, eta Euskal
Mendizale Federazioko Sorospen Taldeko Kide ere bai.
Beraiekin kontaktuan jartzeko: [email protected].