19, astelehena
|
Urretxuko Kultur Etxea
|
20:00etan
|
Astelehenean Juan Mari "Txibis" Gabilondo mendizale
zumarragarrak Ostadar Mendi Astean klasiko bihurtu duen "Euskal
Herriko Mendiak" diapositiba emanaldia eskainiko digu. Lehendabizi
egin dezagun bere biografiaren laburpen bat, ondoren emanaldia
eskainiko dituen irteeren berri emateko.
Juan Mari Gabilondo (erdian) Elgetako jaian
|
Juan Mari Gabilondo Zumarragako OARGUI (Organización Atlética Recreativa de Guipúzcoa) elkarteko mendi
taldean sartzen da 1963. urtean. 1970ean, elkarteko arduradun lanak hartzen ditu mendi taldean. 1971an, OARGUI-Izaspi mendi
taldea sortzen da eta 1971tik 1982ra bitartean zuzendaritzan hartzen du parte. 1982an, Ostadar M. T.-ren sorreran ere parte
hartzen du. Egun, bertako ekintzetan partehartzaile aktibo dugu.
1971n lehendabiziko Ehun Gainetako Lehiaketa
amaitzen du, garaiko "Hermandad de Centenarios Montañeros
Vasco-Navarros de la Federación Vasco-Navarra de Montaña"
(orduko Euskal Mendizale Federakundea) delako elkartean sartuz.
2001eko azaroa aldera amaitu zuen n V. Ehun Gainetako Lehiaketa.
Egun VI.aren bila ari da.
Juan Mari "Txibis" Gabilondo, orain arteko batean izan ezik, Ostadar Mendi Aste guztietako (17) egitarauetan hartu du parte.
Argazkilari iaioa izanik, zenbait sari jaso ditu eta bere helburua Euskal Herriko eta inguruko herrialdeetako gain eta tontor
guztiak ezagutzea da.
Astelehen honetan, eman beharreko diapositibak honakook dira:
Juan Mari Gabilondo (ezkerrean) eta Ostadar M. T.-ko beste kideak hamaiketakoan Pas Bailarako
La Marruya artzain-saroian
|
-
Araba: Kontrasta - Arnaba (1.256
m) - Larreineta (1.115 m) - Ulibarri (2000 urteko azkeneko
ibilaldia).
-
Bizkaia: Santurtzi - Serantes (451
m) - Punta Lucero - Areeta (Zierbana).
-
Gipuzkoa: Bidania. Gazume (997 m)
- Pagoeta (714 m) - Laurgain Parkea (Aia).
-
Nafarroa Garaia: Igali - Miguleta
(Bioleta, 1.406 m) - Brakola (1.366 m) - Otsagabia.
-
Nafarroa Garaia: Gares (Puente la
Reina) - Nekeas - San Martin (714 m) - Alto del Chaparro
(694 m) - Monte Mocha (622 m) - Eunateko Baseliza.
-
Araba: Mandaita (Montevite) - Oteros
(1.042 m) - Ganalto - Aperregi. Badaia Mendia.
-
Nafarroa Garaia eta Beherea: Izpegi
- Buztanzelhai (1.029 m) - Astate (1.022 m) - Urritzate
- Sumusua - Bidarrai.
-
Nafarroa Garaia eta Beherea: Bidarrai
- Irubelakaskoa (Alkatxuri - 967 m) - Amaiur.
-
Gipuzkoa: Otzaurte - San Adrian -
Kanalaundi - Aizkorri. Neguko igoera.
-
Nafarroa Garaia eta Beherea: Lapakiza
Linzola (2.100 m) - Linza, Lakora (1.877 m) - Añelarra
2.349 m) - Auñamendi (Ahüñe, Anie, 2.504
m). Belagua bailarako mendietan eginiko ibilaldiak.