XVIII. Ostadar Mendi Astea (Zumarraga - Urretxu)
"Naturaren Argia"
—Asier Azarola—
22, asteazkena
Zumarragako Legazpi Ikastetxeko Areto Nagusia
20:00etan

Asier Azarola Urretxu-Zumarragan ditugun argazkilari onenetako bat dugu... eta bere lana jadanik, aski ezaguna da argazkilari munduan. Ez dugu uste bere lana oso ezaguna denik. Bere azkeneko urteak Ikatza Argazkilari Taldean eman ondoren, lan ederra egin du, eta gaurkoan ezagutzeko aukera izango dugu. Aurkezpen labur gisa hona hemen adierazi diguna:

Argazkilaritza munduan 16 urterekin hasi nintzen nire aitak utzitako kamara batekin, lehenengo urteetan nire prestakuntza guztiz autodidakta izan zen, hala ere, orain dela hiru urte, Legazpiko Ikatza Argazkilari taldean hasi eta lagun hauei esker, nire jakintasuna areagotu egin da.

Proiekzio honetan erakutsi behar ditudan diapositibak, azken bost urte hauetan ateratakoak izango dira, bertan, Euskal Herriko eta Pirinioetako paisai eta natura desberdinak ikusi ahal izango ditugu.

Laster informazio gehiago gune honetan. Emanaldi honetan, publikoki egin behar duen lehendabiziko honetan, parte har dezazun gonbidatzen zaitugu.

*OHARRA: Proiekzio guztiak DOANEKOAK izango dira.


Hontza
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1