18, igandea
|
Samiño-Oleta
|
Goizeko 8:45etan
|
Azaroaren 18an, XIV. ANJEL ETXEBERRIAren omenezko
Haur Ibilaldi Neurtua egin behar dugu Zumarraga eta Urretxutik
abiatuta. 1980ko abuztuaren 11n Lleidako Pirinioan zendu zelarik
bere omenezko ibilaldia da honako hau. Ikus dezagun zergatik
ospatuko dugun aurten ere berau Ostadar Mendi Taldeko Mendi
Aste honetan.
Anjel Etxeberria Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1945eko urriaren 1ean. Bere lehendabiziko mendizaletasun urratsak zuen
perretxiko-bilketa jardunetik etorri zitzaizkion, mikologia zalea baitzen gure laguna. Beti OARGUI-Izaspi (Organización
Atlética Recreativa de Guipúzcoa) taldeko partaide eraginkorra izanik, herriko ekitaldi eta jardunaldi kultural
anitzetan hartu izan zuen parteizan ere, garai haietan oro har, mendizale giroan murgilduta zebiltzan lagunak ziren
bestelako menditik at ekitaldi askotan parte hartu zuten lagunak.
1980ko abuztuaren 11n, Antxon horixe baitzuen ezizena herriko beste lagun batekin Lleidako Pirinioko Ipar Besiberri
tontorrera igo zen. Eta jaitsieran jasandako istripuaren ondorioz heriotza jaso. Hilotza Barruera herrira jaitsi zuten, eta
bertatik Zumarragako bidea hartu.
Urte bereko abenduaren 23an, Anjel Etxeberria "Antxon"-ek OARGUI-Izaspi mendi-taldeko lagunen partetik omenaldia jaso zuen. Eta
1981eko maiatzaren 24an, Finalistaren Egunarekin bat egiten den festa-egun berean, Izazpi mendiko gurutze txikiaren ondoan bere
omenez monolito bat jarri zitzaion.
Eta nabarmen genezakeen bere ezaugarrien artean, berak lagundu eta antolatu zituen horrenbeste haur-txango dira: herriko haurrak
mendira eraman zituen, mendiaren sustapenerako hain garrantzitsua den mendi-eskola hori sortuz.
Eta horrexegatik da, 1988. urtean "I. Anjel Etxeberriaren
omenezko Haur Ibilaldi Neurtua" delakoaren antolatze arrazoia:
eta honen ondoren etorri dira beste 13 edizio gehiago. Aurten
XIV. edizioa osatuko dugu. Ibilbidea, Antiotik igoz, Samiño
eta Oletatik barrena ibiliko da, eta berriz Zumarragako enparantzara
jaitsiko da.
Lerro hauek aprobetxatuz, etorri nahi izango zenuten heldu guztioi
gonbidatzen zaituztegu, 200 haurrek parte hartzen duten ibilaldia
antolatzea lan erraza ez delako. Zuen laguntza eskertzekoa baita
beti.