XVII. Ostadar Mendi Astea (Zumarraga - Urretxu)
HIRU PAUSO, HIRU NORABIDE
—Ramon Olasagasti (Nairobitarra Kultur Taldea)—
21, asteartea
Zumarragako Zelai-Aristi Eskolan
20:00etan

Ramon Olasagasti gaur ikusi behar dugun esperientziaz aberatsa izan zen espedizio kideetako bat dugu. 28 urteko berrobitarra (Berrobi, Gipuzkoa), eta ogibidez, kazetari betidanik lotu izan du bizitza mendizaletasunarekin. Euskal Herritik kanpoko mendizale giroan ezezaguna izan daitekeen arren, ez da horrela gertatzen Euskal Herri barneko mendizale giroan, bera baita gaur egun, ostiralero, Euskaldunon Egunkariak kaleratzen duen MUNDUMIRA mendiari buruzko gehigarriaren koordinatzaile eta arduraduna. Esperientzia zabaleko gizona izanik, trilogia honetako bi pausoetan hartu zuen parte, eskiz eta txirringaz egindakoetan hain zuzen. Ondoren ibilaldiari buruz idatzi izan duten eta Letxukale Liburuak argitaletxeak —Hiru Pauso, Hiru Norabide— (Josu Iztueta eta Aitor Elduaienekin batera) liburuaren egileetako bat ere badugu. Kalean, liburuaren gaztelerazko bertsioa ere salgai berri dago.

Igandea Kautokeinon. Samiak elizatik ateratzen. Klik egin handiago ikusteko
Igandea Kautokeinon.
Samiak elizatik ateratzen
—© Hiru Pauso Hiru Norabide—
Klik handiago ikusteko...
(50 Kbyte)

Berak, beraz kontatuko dizkigu bizitako sentsazioak, bizitako esperientziak, samurrak eta gogorrak, baina denak erabat aberasgarriak.

Baina Nairobitarra Kultur Taldea ezaguna bada, taldeko alma mater den kidearengatik da, Josu Iztuetarengatik hain zuzen. Josu Iztueta Azkue abenturotan askotxo ibilia da, esperientzia zabaleko gizona da urrutirako bidaiak antolatzerakoan; izan ere, bera izan zen orain dela 20 bat urte Nairobitarra autobus zaharra hartuta, Tolosatik Keniako Nairobi hiribururako bidea egiten ausartu zen lagun zoroetako bat... hortik baitatorkio autobusari halako izen bitxia eta arraroa. Harrez geroztik Josu Europa, Amerika eta Afrikatik ibilia da eta espedizio askotako partaide izan da, esate baterako Groenlandia eskiz zeharkatu zuen. Eta "Hiru Pauso, Hiru Norabide" espedizioarekin Josuk oraindik ere zailagoa lortu nahi zuen: Eskandinavian zehar, eskiz, piraguaz eta bizikletaz eginiko hiru zeharkaldi proiektu bakar batean uztartzea, hiru pauso eta hiru norabide desberdin izango lukeen proiektua Eskandinavia bakar batean batzea.

Gaur egun Josu, bere azken abentura erraldoi eta interesgarrian erabat murgildurik dago... Pangea proiektua alegia, zeinean Josuk eta bere kideek munduko kontinente guztietan dauden —itsasoaren ur mailaren azpiko— sakon garrantzitsuenak bisitatu behar dituzten. Ameriketako lurretan ibiliak dira, Heriotzaren Sakan aldera joan dira eta geroago etorriko dira besteak, Atakama basamortua, Itsaso Hila... baina hori beste istorio bat da. Dena dela, honen berri izan nahi baduzu, azaroaren 21ean Zumarragako Zelai-Aristi eskoletatik hurbil zaitez eta Ramon Olasagastik, Nairobitarra Kultur Taldearen izenean, zure zalantza guztiak argituko dizkizu. Zalantzarik ez izan.

*OHARRA: Proiekzio guztiak DOANEKOAK izango dira.

 

Kutxa Gizarte-ekintza
—Kutxaren Gizarte-ekintzari esker eskainitako emanaldia—


Hontza
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1