XVII. Ostadar Mendi Astea (Zumarraga - Urretxu)
DANUBIOA ZEHARKATUZ
—Angel Cuerdo Galarraga (Sapoconcho Elkartea)—
24, ostirala
Zumarragako Zelai-Aristi Eskolan
20:00etan

"Eta azkenik, Danubioan zehar bi hilabete ibili ondoren, Itsaso Beltzara iritsi naiz", hauexek dira, 27 urteko Angel Cuerdo tolosar gaztearen bitakora kaieraren azkeneko hitzak, abuztuaren 27ko egunsentian idatzitakoak. Eta esan beharra dago, oraindik jaitsi gabe zegoela bere lagun otzan, leial, eta banandu ezinengandik: Yukan expedición bat, 4,4 metro luze eta 27 kilo pisatzen dituen piragua bat, zeinekin Europako ibairik luzeenetako den Banubio ibaiaren 2.850 kilometroak zeharkatu zituen.

Danubio Ibaia
Danubio Ibaia
—© BBC News
http://news.bbc.co.uk/

Danubio ibaiak Alemaniako Oihan Beltzan du iturburua eta Itsaso Beltzan itsasoratzen da, munduan herrialde gehien zeharkatzen duen ibaia delarik: Alemania, Austria, Eslovakia, Hungaria, Kroazia, Jugoslavia, Errumania, Bulgaria, Moldavia eta Ukrania eta hauetan izenez izen ezaguna da, herrialdez herrialde —arroa handituz— bidaiatzen den heinean... Donau, Donauquelle, Duna, Dunav, Dunarèa, Dunàrii... herrialde hauetan aurkitu zuen Angelek bertakoen abegikortasuna, eta bertako lagunek lagundu zioten ibaia jaisten, Alemaniako Oihan Beltzan uztailaren 1ean hasi zenetik jasotako laguntzaz.

Hasieran, taldea bi lagunez osaturik zegoen, Angel Cuerdo —27 urteko tolosarra, lehengo urtean Ostadar Mendi Astean ezagutu genuena Islandiako bidaia ederra erakutsiz— eta Rubén Escudero bilbotarra.

 

Eta azkenik, Danubioan zehar bi hilabete ibili ondoren, Itsaso Beltzara iritsi naiz.

Angel CUERDO

Danubioko kutsadura
Danubioko kutsadura
—© BBC News
http://news.bbc.co.uk/

Hasiera uste bezala gauzatu zen... —Alemaniako Venezia bezala ezaguna den— Passau hiria baino lehenagoko esklusak gainditu zituzten. Baina gogorrak izan ziren, ibaiak orduan zeraman ur-korronte eskasa dela-eta: "Lehendabiziko egunak oso oso gogorrak izan ziren, zeren eta, ibaiak ur gutxi eramateaz gain —arraun gehiago egitera eraman gintuen arrazoia delarik— ibaia ur-azpitan ezkutatzen da: azkeneko honexek 90 kilo pisatzen duten piraguak oinez garraiatzera behartu gintuen, ibaia ezkutatzen duten kare-harrizko mendiak zeharkatuz", gogoratzen du Angel Cuerdok.

Egunean 60 bat kilometro betez, ia atsedenik hartu barik eta beti euriak blai eginda, Ulm hirira —munduko katedralik garaiena duen herrira—, iristen dira, baita Regensburg alemaniar hirira —Austria eta Alemania herrialde arteko hiri zaharrera—, eta hemendik etxera itzultzen da Rubén lunbalgia osasun arazoak pairatzen ari delako. Oraindik ere, Angelek beste 2.200 kilometro gehiago ditu piraguaren aurrean.

Angel bere bidea jarraitu zuen, eta zubipetan egiten zuen lo, edo arratsaldetan iristen zen ibai ondoko arraun-taldeetako etxoletan, edo bestela, besterik izan ezean, piragua barruan, bertan loak hartzea zailago delarik. Eta El Walhala (greziarren panteoien antzera, Danubio ondoan eraikitako panteoi ederrarekin), baita Austriako Linz edo Melk hiriak, eta Viena ere bai, bere "Danubio Urdina"-rekin, Johan Strauss-en herioatzen mendeurrena betetzen denean... Bratislava (Eslovakia), Esztergom (munduko kupularik handienak dituen hiria) eta Budapest Hungarian... eta Kroazia...

Budapesteko parlamentua. Egin klik handiago ikusteko

"Kroazia, Serbia eta Jugoslavia aldeko Danubio ibaiaren gainean arraun egin nahi izan nuen arren, autoz, ibiaren ondoan egin nituen kilometro horiek guztiak, bertatik arraun egitea oso arriskutsua baitzen... ibilaldian, Belgradeko zubia baino beste guztiak birrinduta zeudela ikusi ahal izan nuen", esaten digu Angelek.

Abuztuaren 11n, milurteko azkeneko eklipsea ikusterik izan zuen orduan zegoen munduko behatoki hoberenetik: Errumaniako Danubioa... eta Errumaniaren ondoren Moldavia eta Itsaso Beltza etorriko ziren... "Deltan egindako azkeneko hamabi kilometro horiek egindako gogorrenak izan ziren, gorputzak ezin zuen gehiago, eta oraindik okerrago, haizea nire kontra nuen" azaltzen du Cuerdok.

Helburua beterik zegoen... eta merezi izan zuen. Danubio ibaia orain, Europako ibai bat baino gehiago da... Angelek adierazitako bizipenen, diapositiben berri izango dugu heldu den azaroaren 24an, ostiralean, arratsaldeko 20:00etan Zelai-Aristi eskoletako areto nagusian. Aurten Ganges ibaia jaitsi izan du... honen berri ere izango du zalantzarik gabe.

*OHARRA: Proiekzio guztiak DOANEKOAK izango dira.

 

Kutxa Gizarte-ekintza
—Kutxaren Gizarte-ekintzari esker eskainitako emanaldia—


Hontza
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1